Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2009 Iraila 18 Sustatun kolaboratzaile!
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Sustatun kolaboratzaile!

Sustatu berria abiatu da gaur.

Duela denboratxo bat Luistxo Fernandez Sustatuko arduradunak komentatu zidan albistegirako zeukan proiektua. Orduan bertan kolaboratzea proposatu zidan. Ni erdi inkonszientea naizenez, eta ezetz esaten ez dakidanez onartu egin nuen. Egia esan, ilusioa egiten zidan. Ohorea ere badela esan dezaket, nigan pentsatzea horrelako gauza baterako, kontuan izanda zer den Sustatu eta zein kolaboratzaile taldek hartuko duen parte.

Proposamena moda eta jantzi arloan kolaboratzeko izan zen. Moda? Nik? Bai, bai. Ez nengoen oos konbentzituta, baina azkenean belarria jan zidan, eta onartu (esan dut, ez dakit ezetz esaten). Onena, baina, gero etorri zen, gertu-gertuko lagunei eta familiakoei moda-kolaboratzaile izan behar nintzela kontatu nienean etorri zen. Zelako aurpegiak! moda, zuk? Purrustada batzuk ere entzun nituen.

Badakit oso moderna ez naizena, baina halakorik ez nuen espero. Hain txarto janzten naiz? Hain gustu txarra daukat? Horrek kezkatu egin ninduen, baita momentutxoren baten mindu ere. Hain gualtrapas-a ote naiz? Beharbada bai, eta horregatik proposatu didate atal hau: Zer erantzi.

Dagoeneko bat agertu da, beste pare bat ere ginda eta gordeta daude argitaratzeko, eta ideiak zientoka. Hala ere, hainbeste jenderengana ailegatuko dela jakiteak ez dakit ez ote dion idazteko erari "puntx" pixka bat kendu... Denborak esango digu.

Nik, baina, txoko honekin jarraituko dut. Sustatukoa kolaborazioa baino ez da. Hortaz, trakil egon ninteke, jarrai nezake gura dudana egiten (baita txapuzak ere) nirean. "Kalamuatik Txargainera" ez dut abandonatuko, hau delako sorburu eta etxe.

Ea zelan irteten digun esperientzia berri honek. Espero dut ondo joatea, batez ere beste blogariak kategoriakoak direlako et atalak benetan interesgarriak. Ea ba!

Leire Narbaiza 2009/09/18

Ondo

iturri — 2009/09/18 20:59
Kaixo Leire:

Aznarrek boterea eskuratu aurretik, Javier Capitanek eta Figuerola-Ferrettik parodia zuten SER irratian. Bietako batek Aznarrena egiten zuen eta besteak galderak egiten zituen kazetariarena.

Galdera: Aznar jauna, zer egingo duzu inflazioarekin?

Erantzuna: Jaitsi.

Galdera: Eta desenpleguarekin?

Erantzuna: Murriztu enplegu gehiago sortuz.

Galdera: Eta nola egingo duzu hori?

Erantzuna: Zuk galdetzen didazu nola. Erantzungo dizut garbi: ondo.

Ba horixe, ondo egingo duzula, Leire.

Ea egia den!

leire — 2009/09/18 23:13
Mila esker, Iturri!
Denona oso ondo egon dela uste dut. Mugimendua ikusi da, batez ere erantzunetan.
Animoak behar dira, ohituta ez gaudenondako, behintzat. Ia zealn doan!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara