Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2009 Ekaina 15 Bloga abandonatuta daukat
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Bloga abandonatuta daukat

Asti barik, erdi lagata daukat bloga.

Goizetan ez duzue jendea negarrez ikusten, galduta eta noraezean? Nire errua da, aitortu behar dut! Badakit milioika irakurle triste daudela, abandonatuta sentitzen direlako. Blog honetako testuak sarri-sarri jaso barik gosetuta eta desanparatuta daude, hain da ezinbestekoa berton argitaratzen dena!

Baina ulertu behar duzue nire bizitza konplikatua dela, edozein blogari arrakastatsuri gertatzen zaion moduan. Hainbat bizipen bizi behar ditut gero hemen zer kontatua izateko, ezta? Eta askotan erabaki behar bizi ala idatzi. Horren aurrean, beti bizi!!

Tira, Laga ditzagun koplak eta bromak, ez da-eta hainbesterainoko izan. Egia aitortzeko, Saharatik material mordoa ekarri nuen, eta pare bat post falta zaizkit. Batarekin oso-oso kateatuta nago, esperientzia gehiegi bizi eta kontatu ezinean nabil. Aterako dudalakoan nago, erdi-eginda dut eta. Bitartean, ideiak izan arren, post erdi-egin horrek ez dit uzten besterik idazten, nahiz eta zer esan eduki.

Hori dela eta, espero dut laster zuekin egotea, Saharakoa amaitu dudalako. Antzerkira joan naiz, aspaldiko lagunekin elkartu, iloba hazten ikusten nabil, frantseseko etsamina suspenditu dut, blogintzan plan berriak dauzkat........Pentsa zenbat gauza dauzkadan kontatzeko! 

Irtengo zait. Inshala!

Leire Narbaiza 2009/06/15

zain

Iban Arantzabal — 2009/06/18 08:59
Aiiii... mimo piska bat bihar don, e? ba to mimuak: hemen gaonaz zain, noiz hire abenturak irakurriko. :-)

Heuk bai ezagutu!

leire — 2009/06/22 11:33
Heuk bai ni ezaugutu, Ibantxo! Mimuak bihar jittuaraz, bai! baitta astixa be. Asko estimatzen deuadaz mimuok.
Uste juat, gainera, urtetzen nabillela katiatzen naben post horretatik. Hain dok inportantia bertan ikusi eta ikasittakua!
Banoiak, banoiak, baiña sosiguz!
Milla esker, wapo!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara