Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2009 Apirila 19 Mendebaldeko Sahara
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Mendebaldeko Sahara

"Alak Hamadara bidal zaitzala" Saharatarren madarikazioa, bete egin dena.

Mapia


Mendebaldeko Sahararen mapa dugu goiko argazkian, marroi kolorean. Bertan marra gorri bat ikusten da. Marra hori Marokok eraikitako harresia da, Sahara okupatua eta Sahara liberatua banatzen dituena. Goian ezkerrean, berde ilunez, Algeria ikusten da, bertan daude errefuxiatu kanpamentuak. Gu hara joan gara, eta gure moduan bisitan joaten diren guztiak. Marrazki hau oso argigarria begitandu zitzaidan, eta segituan bloga ilustratzeko balioko zidala pentsatu nuen.

Zer gertatu da Mendebaldeko Saharan?
Sinple-sinple kontatuko dut: Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia afrikarretako bat zen. 1975ean, deskolonizazio prozesua martxan jarrita zegoela, eta Francon hilzorian Espainiako tropek alde egin zuten, eta Marokok "Martxa berdea" izenekoa abiatu zuen; hau da, Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditu zuen milaka marokoar sartu zirelako bertan Marokoko militarren babespean. Sahararrek ospa egin behar izan zuten fosforoz ete napalmez borbadatu zituztelako. Orduan, basmorturantz jo zuten, deserrira, Hamadara heldu arte, Algeriako lurretara. Gaur egun hainbatek bertan jarraitzen dute, 34 urte pasatu ondoren, nazioarteko komunitateaz abandonatuta, ahaztuta Sahara basamortuko alderik latzenean.

Bitartean, Marokok Frantziaren oniritziarekin eta Espainiaren ezikusiarekin guztiz inbaditu zuen Mendebaldeko Sahara, eta "Lotsaren Harresia" eraikitzeari ekin zion, munduko harresi militarrik luzeena, 2500 km baino gehiago duena, 125.000 soldaduk babestuta, eta pertsonen kontrako minez hornituta. Harresi honek Sahararen lurraldea bitan banatzen du: batetik, Sahara okupatua; eta bestetik, sahara liberatua saharaui nomaden lurraldea. Harresi honek Sahara okupatua kontzentrazio eremu erraldoi bihurtu du, familiak eta lagunak banatuz 34 urtean zehar, elkar ikusi ezinda, elkarren berri jakin barik. Sahara okupatuan giza-eskubideak ez dira existitzen, eta Marokok,  Europar Batasunaren bedeinkapenarekin, sahararren errekurtso naturalak ustiatzen dihardu.

Horixe da gakoa, herrialde honen aberastasun naturala. Bertan dago Munduko arrantza-tokirik aberatsenetako bat (Europan jaten den arrainaren %90 bertan hartzen da). Bertan dago aire zabaleko fosfato meatze handiena, bertatik Marokok eguneko lortzen duena da, Nazioarteko komunitateak saharar errefuxiatuei urte osorako ematen dion laguntza! Honekin dena dago esanda.

Arazoaren arduradun nagusietako bat Espainiako gobernua da. Sahara bere kolonia izanik, deskolonizazio ganorazko bat behar zuen, beste koloniei gertutu bezala. Baina, bertan goxo dago Espainia: Maroko "demokrata"ren laguna da: esku batekin uko egiten die sahararren eskubideei, eta bestearekin, dirua eman  laguntza humanitarioan.

Sahararrak gutxi dira: kanpamentuetan, exilioan ez dira 200.000ra ailegatzen, eta okupatutako Saharan 300.000 bat (marokoarrak 600.000 dira bertan). Hortaz, zenbat gehiago agoanta dezakete? 50 urte barru akabo arazoa! denak desertuan abandonatuta, eta etsituta, eta besteak kartzelan eta isilik. C'est fini! Amaituko dute eurekin ezer egin ezean.

 

 

 

Leire Narbaiza 2009/04/19
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara