Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2009 Martxoa 12 Bidaia intimoak
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Bidaia intimoak

Durangoko Plateruenean ikusi dut gaur iluntzean

Korrika 16ren omenaldirako egindako dokumentala da "Bidaia intimoak", Jon Maia bertsolariak zuzendutakoa. Gaur Durangon eman dute, Korrika kulturalaren barruan. Horrelakoak pasatzen uzti ezin direnez, ikasleekin joatea erabaki dut. Eta betiko moduan, XXI. mendean gaudenez, ia gehienek nahiago zuten baldintza lantzeko ariketa analitikoak egin, Platerenuenera joan baino; oraindik ere, hainbat ikasleren buruan sartuta dagoelako horrelako emanaldiak denbora galtzea direla. Desertzio batzuk izan ditut, eta batzuk nire errosarioaren ostean, tartetxo baten egotea erabaki dute.

Nik trailerra ikusita neukan, baita oso itxura ona hartu ere. Hona hemen ikusita nuena:

Zelan edo halan, samatik oratuta eroan ditut sei ikasle. Ez zegoen jende larregirik, eta lagun batzuk agurtu ostean, jesarri egin gara. Egia esateko, oso berandu hasi da dokumetala bera, berandu hasteaz gain, Korrikako kantuaren bideoklipa aurretik bota dutelako. Jakina, bertan zegoen errodatua, eta ikusi egin behar.

Orduan, animatuta igerri ditut ikasleok, bideoklipa jarrita nielako klasean, eta oso martxosoa delako. Lehenengo irribarreak ikusi ditut. Dokumentala hasi da ondoren. Hunkigarria, ederra, samurra...Lau esperientzia, oso desberdinak; batzuk euskara ikastearena, urrunetik etorrita, urrutian maiteminduta euskararekin. Beste biak, ostera, euskaldun galduak, berreskuratuak. Ni bezalakoak.

Zenbat negar egin dudan! Uf! Ondo, baina! Korrikarekin-eta beti emozionatzen naiz gehiegi. Ona dala uste dut. Negarrarena, berriz, ezin dut kontrolatu. Malkoek segituan irteten didate. Horrelakoa naiz, edo horrela nago, ez dakit nola esan. Martxoaren 3aren aipamenarekin ere busti zaizkit begiak, batez ere "Campanades a mort" kantuaren lehen kanpaikadak entzun direnean (Emozio hori, hala ere, ez da ona izan, tristea baizik). Lluis Llachen Gasteizko kontzertua izan nintzen orain hiru urte... Honekin musika ere azpimarratu nahi dut: Ruper eta Mikel Laboa. "Hautsi da anfora" diskoko hainbat kantu, Mikel Laboaren "Gure hitzak" kantua: Gure hitzak, esan berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal, elur gainean, txori hanka arinek, utzitako arrasto sail, ederra bezalaxe. Kantu itzela. Jon Maiaren off ahotsa ere, ondo, edoerto. Mapak marrazten, bideak egiten, galdutakoak berreskuratzen.

Testigantzak ondo aukeratutakoak. Dena dela, nik gustura ikusiko nukeen euskarara nolabait derrigotuta edo presionatuta hurbildu denarena, gero gure mundua deskubritu duena, beste dimentsio bat. Horrelako lekuko batek ere gaur egunean gauza ederra izango litzateke.

Eta nire ikasleak? Bai, samatik eroan ditudanak? Mugitu ere ez dira egin, nahiz eta 9,30etan amaitu dokumentala, eta gure klasea 9etan. Gustura egon dira, bestela laster egingo zuten ospa. Asko lagundu diete azpitituluek, hainbaten hizkera ez zen-eta eurendako hain ulergarria. Pozik irten dira, eta emozionatuta. Ikusi ote dute euren burua pantailan? Nik bai, eurena eta neurea.

Ederra!

 

Klaseko txangoak

Benito — 2009/03/14 01:08
Buf Leire, akordura ekarri dizkidazu ikasleak klasetik ateratzeko komeriak. Aurretik abisatuta egun horretan -beti etorri arren- ez datorrena, galdetu eta ezetz garbia esaten ausartu ez baina galdera egin ez bazenu nahiago duena... Bai, asko dira ariketak ez egitea denbora galtzea direla uste dutenak. Baina tira, bonbardeo batera apuntatzen denik ere egoten da, ezta?
Guk pasatzen dugun estura zelakoa den konturatuko balira sikieran.

Zein baino zein hunkigarriagoak

Maite Euba — 2009/03/16 15:58
Esan dizut Leire lau bizipenetatik bat ezingo nukeela aukeratu. Laurek daukate zer kontatu eta zer barreneratu. Ikusi bitartean, nahiko foru intimoan porzierto, pentsatu dut oso izenburu aproposa dela Bidaia intimoarena eta nire ustez hori da: bakoitzaren bidaia da intransferiblea eta beharrezkoa; ez hobea ez okerragoa, ez errazagoa ezta zailagoa. Horregatik ezingo nuke esan, uste dut ez dagoela esaterik, zeinena den errazagoa.
Bestalde nik joan diren ikasleak zorionduko nituzke eta horrekin geratuko nintzateke eta hurrengoan gainontzekoak erakartzen ahalegindu. Kokoteraino nago beti ikuspegi ezkorrerako daukagun joerarekin.
Zorionak zuri be Leire egin duzun hausnarketagatik, eta Zorionak Jon Maiari egin duen lan duin, hunkigarri eta dotoreagatik.

Ikasleak pozik!

leire — 2009/03/16 21:22
Bai, Benito. Eurek ez dakite zein garrantzitsua den kalera irtete hori, eta batzuetan irakasleok ere ez dugu izaten irteteko gogorik, animatzaile soziokulturalarena egin behar dugulako, denak gustura egon daitezen.
Bestetik, esan beharra daukat, ikasleekin berba egin eta gero oso gustura geratu zirela, eta ekin egin nielako ikusi zutela. Baten batek eskerrak ere eman dizkit!
Bai, Maite, zurekin nago, negar egiteko joera hori ere gainditu behar dugu. Eta egia esan, lau historiak ederrak ziren, hunkigarriak, bakoitza bere aldetik. Benetan merezi duen lana, etb-n botatzekoa, baita gaztelaniaz ere. Ederra!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara