Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Abendua 31 Urte barrixari eskatzen detsadana
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Urte barrixari eskatzen detsadana

...eta zuori be opa detsuedana.

Gure amama Mariangelesek jainkuari "fedié, osasuné eta biherrá" eskatzen zetsazen, baitta guri opa be. Beti pentsau izan dot eskaera triste txamarra zala, ez zegualako iñundik iñora be alaittasunik hiruretan: fedia, berandako inportantiena zan, katolika amorratua zalako, eta jainkuangan fedia izan ezkero, dana konponduta zegualako. Osasuna, gaztiagua nintzanian ez neban hain inportantia ikusten, baiña inguruan ikusten dana ikusi eta gero, bere garrantzixakin konturatu naiz. Eta biharra, krisis sasoi honetan ezinbestekua dana badakitt, baiña sufritzeko jaixo giñala emoten dau, "en este valle de lágrimas".

Horregaittik, amaman desiuak tuneau, eta beste hiru gauza eskatuko dittut (baitta zueri opa  be): Osasuna, maittasuna eta askatasuna. Nahiko anarko geratu jata, ezta? Baten batek pentsauko dau dirua, biharra eta gauza ekonomikuak nun gelditzen diran. Egon nintzan pentsatzen, eta koklusiño batera aillegau nintzan: libria eta osasuntsua bazara edozein bihar edo rekurso topau leike aurrera egitteko, maitte gaittuen personak izanda inguruan ez jaku inoiz bihar-biharrezkua faltauko. Horretara, hirurak bete ezkero, ekonomia be ez da hain gaizki juango. Hala uste dot nik behintzat.

Ointxe hiru desiuen zergaittixa:

  • Osasuna: Ze esango detsuet osasunan gaiñian? Bera barik ez dago ez federik, ez biharrik, ez otxokuartorik!
  • Maittasuna: Era guztietako maittasuna, kariñua, afektua. Alde guztietatik: gurasuendandik, seme-alabengandik, famelixatik, lagunengandik, bihotzeko azukre koxkorrangandik.....Berotasuna, goxotasuna eta xamurtasuna. Sexua be bai, jakiña. Dana ona eta negurri barik, maittasuna holakua izan bihar da-eta, negurribakua!
  • Askatasuna: Askatu gaittezen. Askatasun totala: lehenengo eta behin, gure burua askatu deigun, beste lotura guztietatik askatzeko. Askatasun soziala, morala, sexuala, mentala, politikua. Libre eta burujabe izan gaittezen, bendekotasunik barik.

 
Gitxi, ezta? Zuek trankil, 2009xan 2008xan baiño osasuntsuaguak, maittiaguak eta libriaguak bagara, ez da makala izango urte barrixa, horraittiok!

 

hala bedi, edarrok! Laztan bat!

Leire Narbaiza 2008/12/31

Txin txin

Jozulin — 2009/01/01 12:56
Topa!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara