Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Abendua 23 Loteria
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Loteria

Amatxo, nahi dezunian erosi loterixe. Zergaitik? nahi degulako ondo pasau, ondo pasau Andramaixek. Andramaixek, maixek, maixek......

Atzo edozein irrati edo telebista isiotuz gero, Gabonetako loteriaren doinu errepikakorra baino ez zen entzuten. Iluntze-gauean ere txanpain botilak eta jendea saltoka besterik ez zuten eman. Ez dago problemarik, loteria zozketatu dute eta denak gara zorontsu.

Urteak dira ez dudana apenas loteriarik erosten. Niregatik ezer ere ez nuke erosiko, baina beti etortzen zaizu norbait ikasketa bidaia egin behar duena, gaztetxoen futbol taldea, herriko koroa, euskera elkartea,.....mantentzeko erabiltzen duena. Horrelakoak sahiesten ahalegintzen naiz, erraza ez den arren. Aureten dut lortu, eta hori da erosi dudan bakarra, boleto bakarra.

Izan liteke ni zekenegia izatea, baina benetan dirua botatzea iruditzen zait. Inoiz ez naiz oso jokozalea izan, eta gero eta  "des-zaletuago" nago. Inoiz ez zait tokatu, eta horrela jarraituz gero, sekula santan ez zait tokatuko. Eta? Badakit ez naizela inoiz gai izango dezimo oso bat erosteko, karuegi begitantzen zait-eta. Dezimoa erosi ezik, ez dago ganorazko saririk. Eta ganorazkorik tokatu barik, alferrik da jokatzea.

Lagun batek esan zidan atzo ez-dakit-non 10.000 euro tokatu zaiela. galdetu nion ea bazekien pezetatan zenbat zen, niri huskeria iruditu zitzaidan eta. Baietz esan, eta ostean zertan gastatuko zuen komentatu genuen. Lasaiago bizitzeko izango zela esan zuen, eta lasaia bai, baina zenbat? Nik neuk ezin izango nuke hipoteka kendu, eta hori bai izango litzatekeela lasaitasuna! Ez dut esan nahi gustura ez nukeela hartuko, baita 50 euro ere! Baina hainbeste diru gastatzea absurdoa iruditzen zait.

Uste dut Espainiako gobernuak oso ondo egin duela bere propaganda, bera baita loteriarekin negozioa egiten duena. Esperantza eta ilusio faltsuekin bete burua, gero dirutza uzteko loteriatan. Pentsatzen dut EKA-ko biztanleen batez besteko gastua zozketa honetan 60 euro ingurukoa dela. Nik 5 gastatu ditut (hortik euro 1 edo laguntza izango da). Hortaz, beste batzuek nire zatia ere hartuko zuten.

Jendea konbentzituta dago loteriak eta primitibak pobre izatetik salbatuko dutela. Ez da horrela, nahiz eta hori sartu diguten buruan. Automobil potentea erosi. sukaldea aldatu, eta kitto! C'est fini! Atzera ere lanera goizero, iztelezko segurua ordantzen eta gasolina kontsumoa handituta!

Gogoratu: Jokoa ez da errenta!

Leire Narbaiza 2008/12/23
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara