Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Urria 27 Aste Santutik honako liburu interesgarriak
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Aste Santutik honako liburu interesgarriak

Denbora tarte luzea. Liburu asko, baina aipatzeko gutxi.

Sei bat hilabete pasatu dira irakurritako liburuen aipamenik egiten ez dudanik. Egia esan, irakurri, nahikotxo irakurri dut, baina janari azkarra dagoen moduan, literatura (horrela deitu ahal bazaio) azkarra ere badago. Hanburgesei batzuek janari zaborra ere deitzen diote, nik "nobelitei" ez diet horrela deituko, bere zerbitzua egiten dutelako, eta bizitzan momentuak ere badaudelako. Hori bai, Michelineko hiru izardun liburu bat disfrutatzeko gogoz ere banago.....

Esan behar dut, frantsesez ere irakurtzen hasita nagoela, baina maila apala (zerbait esategatik) dudanez, gauza errazak irakurtezn ditut, eta nobela poliziakoekin polito moldatzen naiz. Ezin da sakona edo asko pentsatzekoa izan. Emakumea naiz, baina ezin dut hainbeste gauza batera egin {:-)}: kontzentratu, irakurri, frantsesa ulertu, hariari jarraitu eta hausnartu. Momentuz gauza erraz eta linealak baino ez ditut irakurtzen frantsez. Honek beste liburu  interesgarri batzuk irakurtzeko astia ere kentzen dit, eta irakurritakoak ez dira blogean sartzeko modukoak. Hori bai, sujerentziarik baduzue frantsez errazean, edo istoria sinple batekin....

Hasi egingo naiz:

Cosmetica del enemigo
Amèlie Nothomb-en bi:"Cosmética del enemigo" eta "Durduzaz eta dardaraz". Inguruan
durduzaz eta dardaraz
badaukat amèlienothonbmania bat. Zenbat jendek hitz egin didan idazle honen gainean! Olatu horrek eroanda irakurri ditut hauek biak eta "Katilinarenak". Zer esan? Flipatuta, aho bete hagin, haluzinatuta...laga ninduten liburu haunek. Desberdinak, zeharo desberdinak. Nothomb-ena beste gauza bat da. Bakoitzak probatu behar duena! Gainera, euskaraz, eta boligrafo gorririk ez nuen erabili behar izan! Bata aireportu batean, bestea Japonian. Biak laburrak, erraz irakurtzeko modukoak. Irakurri eta kontatuko didazue





Todo bajo el cielo
"Todo bajo el cielo" Matilde Asensirena. Denbora emateko, liburu paregabea. Fantasiosoa, nahi baduzue, baina kateatu egiten duen nobela. Matilde Asensiren nobela gehiago irakurri ditut, eta beharbada, gehien zein pertsonaia mota aukeratzen dituen gustatzen zait. Ez dira prototipikoak. gazteak, ederrak,... ager litezke horrelakoak, baina ez beti. Azkenean liburuak ginkana bat dira (ez dakit horrela idazten den). Oso modan dagoen generoa. Trenean edo hondartzan irakurtzeko ona!


En el nombre del cerdo

"En el nombre del cerdo" Pablo Tusset-ena. Aurreko liburua irakurri nion "Lo mejor que le puede pasar a un cruasán" eta asko dibertitu nintzen, liburu zoroa eta desberdina begitandu zitzaidan. Honek izen epatantea dauka, hasiera potentea, baina gero jaitsi egiten da, nolabait esatearren. Dena dela, irribarrea ere atera zitzaidan irakurtzean, eta gustora jardun nuen. Beste barik, gehiagorik ere ez nion eskatzen. 



"Baina bihotzak dio"
Xabier Montoiarena. Bigarrenez irakurri dut  liburua hau, laneko kontu batzuengatik. Ederra, ona, polita...Lehenengoa irakurrio nuenean  ikaragarri gustatu zitzaidan, eta  bigarrenean ere berdin.  Ederto idazten

Baina bihotzak dio
du Montoiak, edozein euskalkitan, gainera. Hainbeste gustatzen zait, bere fan konfesatua naiz, ia bere liburu guztiak gustatzu zaizkit, daukan umore eta ironia  gordin eta errealista honetik. Liburu honek, baina, badauka ikutu melakoliko bat bihotzean kilikili egiten duena. Oso gomendagarria!

 

Un pequeno inconveniente

"Un pequeño inconveniente" Mark Haddon-ena. Nobela garrantzi bakoa, baina zoroa. Familia normal baten gorabeherak, aita hipokondriako flipatu baten inguruan. Dibertitu egin nintzen, baita batzuetan barre ere. Izan liteke ni sinplea izatea, baina gustatu zitzaidan. Pertsonaia batzuk hain gertukoak egin zitzaizkidan. Ia gustiok ezagutzen ditugu liburuan egertzen diren modukoak. Momentu atsegin bat pasatzeko ena! 

"Estanbul" Orhan Pamuk-ena. Asko gustatu zait bere autobiografia hau. Hiri zoragarri horren deskripzioaren batera bere historia kontatzen du. Gaur eguneko Turkia hobeto ulertzeko ere balio digu. Asko gustatu zait. Oso ona dela esango nuke!

Estambul

El asombroso viaje de Pomponio Flato

"El asombroso viaje de Pomponio Flato" Eduardo Mendozarena. Laburra den arren, puntua hartzea asko kostatu zitzaidan. Gero, konturatu nintzen zenbat keinu, zenbat txiste, egiten dituen. Hori bai, komenigarria da kultura kristaua izatea, bestela ez da ezer uertzen. Umore fina, istorio beltza Jesukristoren sasoian. Disparatia dirudi, baina hala da. Irribarre egiteko behin eta berriro. Penaz amaitu nuen. Merezi du!

"Nola hustu nuen gurasoen etxea" Lydia Flem-ena. Emakume batek gurasoen etxea hustu behardu hil egin direlako. Denbora gutxian bere bizitza zein familiarena aurretik pasatzen zaio: pasadizoak, sekretuak, gurasoak nolakoak ziren gaztetan,....Buruari eragiteko, batez ere horrelako trantze bat pasatu dugunontzat, neurri baten edo bestean, oso baliagarria. Gu joandakoan guztaz geratzen dena gauzak dira, eurek baino ez dute lekukotza ematen izan garenaz, edo bizi izan dugunaz. Sakona, baina erreala.

Nola hustu nuen gurasoen etxea

 

 

Hauetxek dira. Gabonetarako beste entrega bat.

 

Leire Narbaiza 2008/10/26
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara