Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Iraila 18 Sandalixak eta kaltzetiñak
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Sandalixak eta kaltzetiñak

Bakaziñuetako biajia (II)

Aspaldiko post baten egin neban berba sandalixak janztian plazerraz. Baiña ia plazer guztiak perbersiño bat be ezkutatzen dabenez, nere bat kontau neban, sekula, etxetik edo intimidadetik kanpora burutu bakua: sandalixak kaltzetiñekin janztia.

Aurrekuan kontau nebanez, udan Normandian izan gara. Oso iparrian daguan arren, klimia hamenguan antzerakua ei da, baiña azkenko uda bixetan hotza eta eurixa baiño ez ei dau egin. Bertako ostalarixak desesperauta zeguazen. Igaz, hamen moduan eurixa goixan beheian egin zebalako, eta aurten fresko (euskalduna ez banitza, hotz esango neuke). Baiña gure maletak txarto eginda zeguazen, eta Normandiarako baiño, Benidormerako zeguazen eginda. Hori dala ta, hotzak ibilli giñan.

Gaba baten, afaltzen geguazela, ni pirata mehe batzuekin eta sandalixak, izoztuta geratu nintzan, ixa dardaka. banittuan trekiñeko zapatillak (kontatzeko) baiña larregi zan egunez ibiltzeko. Horregaittik, urtebide ideala topau neban, hauxe:

sandalixak klatzetinekin

Hainbesteko grazia egin zestan, erretratu bat etaratzia bururatu jatan, blogian jartzeko.Aizue, ideal de la muerte! eroso, epel eta ondo. Klabia kaltzetiñetan dago, eta kaltzetin hónek politt askuak dira, erretratuan ondo ikusten ez badira be. marra batzak eta bihotzak dakez. Hurrenguan egizue pruebia, eta esango destazue.

Beste egun baten erretratu hau etara neban, bihatz lotsatixak erakusteko publikamente, libre eta zabal: 
fraille sandalixak
 

Bixetan ondo, baiña lehelengua urtenbide ona da. Pasarela Cibelesen astion holan agertuko balitzaz modeluak, hurrengo udabarrixan, danak holan, seguru!

Apurtu deiguzen aurre-eritxixen katiak, eta zentzuna erabilli deigun! Laster errebeldia erakusteko holako gauzak baiño ez jakuz-eta geratuko. Probaizue, eguerdixan epeldu egitten dabela? Kaltzetiñak erantzi, eta kittol! Moda barri bat zabaldu bihar dogu!

Leire Narbaiza 2008/09/18

zergatik ez?

Luistxo — 2008/09/22 15:13
Nik sandaliak kaltzetinekin janzten ditu. Perbertsoagoa iruditzen zait zurea, etxean holakoekin ibiltzea! (nik etxean etxeko zapatilla hiperklasikoak) Hondartzatik irtetetzean salbu, akaso. Ez dut ulertzen zergatik dagoen gaizki ikusia. Eta zergatik asoziatzen den ideia hau giri kanpotar horterarekin... Aurtengo udan ikusi nituen kartel batzuk Zarauzko gazte asanbladak pegatuak: turismo desarrollistaren kontrako protestaren bat zen, Giri Eguna esaten dioten gauza bat da, eta karteleko motiboa zen oin bat, galtzerdiarekin, zerbait zapaltzen edo. Turista kanpotarrak kaltegarritzat hartzea txokantea iruditu zitzaidan, eta baita irudiko topikoa.

www.blogak.com/matx

matx — 2008/09/24 10:29
Ba neri be oso ideia ona iruditzen jata. Lastimia nere sandaliak beatzen artian sartzekuak dirazela. Eta behatzdun kaltzetinak deserosuak dira.

Gero eta gehixago gara!

leire — 2008/09/25 16:17
Aupa Luistxo eta Matx!

Etxian erabili izan dittudala kontau nebanin, nahi neban esan intimidadian; hau da, famelixa edo lagun arteko giruan, baiña beti beste etxe baten. nerian beti-beti klasiko eta tradizionalak. Oporretan be, hoteletara eruaten dittut!

Bestetik, Luis, zure sandalixak oso itxixak dira eta hórrekin jente askok erabiltzen dittu kaltzetiñak. Gogorragua da sandalixa tradizionalekin. Kanpotarrak erabilli izan dittue, baiña kaltzetinak oso-oso zatarrak izaten ziran: marroiak, grisak....zikin-usaina emoten daben koloriak!

Matx, Japonen holan erabiltzen dittue, baiña kaltzetiñak bihatz bakarra daka, potolua. Neri be inkomodua begittantzen jata. Gora gure sandalixak kaltzetindunak!

bat

oier g — 2008/09/28 00:00
Nik ardilanazko galtzak erabilli izan dittudaz sandalixekin. Kaletik.

20 urte dira

Marije — 2008/09/30 21:12
Alemanian egin nituen praktikak eta handik sandaliak eta galtzerdiak jantzita etorri eta gelditu nintzan. Neguko egun euritsuetan izan ezik.
Etxekoek errita egiten zidaten.
Lagunak farre.
Orain gutxi orduko oroitzapenak gogoratu zizkidan lehengusu batek, alegia gaur egun normala dena ze bitxia zen garai batean.
Egun hauetan nire poltsa hustuko duenak galtzerdi parea topatuko du bertan.
Oso erosoa da Leire, ados.
Halako batean frantsesez jardun behar dugu. Halako batean frantseseko stage bat egiteko gogoa birpiztu didazu.
Gustura ikusten dut frantsez telebista; ulermen maila ez jaisteko balio dit, segur. Beste kontu bat da jardute hori.
Halako batean...
Besarkada goxo bat Leire.

Bien sûr!

leire — 2008/10/01 16:46
Quand tu veux, mon amie! La télé est bonne pour maintenir le niveau de compréhension, mais l'oral est très difficile!
On peut faire un group d'usagers de sandalettes, parce que nous sommes beaucoup!
Un gros bisous, Marije.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara