Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Uztaila 16 Amarauna saioan tertuliakide
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Amarauna saioan tertuliakide

Blogari izateak dauzkan gauzak!

 Pasa den domekan blogen gaineko, edo blogarien tertulian hartu nuen parte. Aurreko domekan hasi zen eta lehenengoan Patxi Traperok, Jozulinek, eta Josu Mendikutek hartu zuten parte. Bigarrenean, Patxik atzera ere, Iturrik eta hirurok.

Etxetik jardun nuen, telefonoz, goizeko 10,30etan da-eta. Goizegi domeka goiz baten Donostiaraino joateko. Gainera automobil barik. Gaur entzun dut tertulia, Patxik jarri baitu bere blogean: hementxe. (ia amaieran)

Berba gutxi egin nuen, ni naizen berritsua izateko. Biana momentu baten esan zidaten gehiegi mugitzen nenbilela, eta telefonoaren kablearekin zarata egiten ari nintzela. Orduan, ez mugitzearekin batera, mutu geratu nintzen! Enfin! Gero, esaldi bakoitzaren amaieran, "ezta?" bat esan eta barre algara! txotxola itxura hartuko zidan batek baino gehiagok. Hori bai, beste garabazio batzuetan ahotsari "pija" itxura hartu diot, eta oraingoan ez. Ederto!

Iturrik bahin baino gehiagotan egin zion erreferenztia gure adin handiari, eta egia esateko han ibili ginen aitona/amama Kipuletaren moduan: orain 10 urte; akordatzen zara duela lau urte; zazpi, ez sei....Horrela Iturri berrogei ez, laurogei dauzkagula ematen du!

Patxiren auekezpenak hasieran ez zidan grazia handirik egin. Pentsatu barik botatzen ditudala gauzak? Horrek zer uste izango du?. Gero, gainera, nire kritikorik zorrotzenak esan zidan berak uste zuela Patxik arrazoia zuela, eta kritikoak inkonsziente deitu zidan. Gaur entzutean, konturatu naiz Traperok horren ostean esaten duela xarma berezi bat ematen didala horrek. Hortaz, konpondu zuen.Eta Iturrik esan bezala Patxi Zalamero! Harritzekoa de, dena dela, belarria zein selektiboa den! eta gauza txarrei gehiago erreparatzen diegula.

Beste alde batetik, esan behar dut gure blogen izena ez zela aipatu, eta Umbralek esan zuena parafraseatuz: "Vengo a hablar de mi blog!". Horretara, inork ezin jakin non sartu behar duen kuxkuxeatzera! Ai, marketina ez da gure ofizioa, gero!

Datorren domekan Jozulin, Josu eta Iturri egongo dira. Hor Jozulin eta Iturriren arteko ahots lehiaketa izango da: biak ala biak oso radiofonikuak. Harrituta geratu naiz, biak ezagututa (Jozulinen lankidea izan naiz eta Iturriren  blog-komunitatekide eta GPSrako ahots-kide naiz) oso inpresio ona hartu nuen: ahots polita daukate irratirako. Disfrutatuko duzue, ziur.

Inork entzun zuen zuzenean? Orain entzun baduzue ere, zer iruditu zaizue? Kritikatu, kritikatu, horrela hurrengoan hobeto egingo dut.

Postaren posta: Iturriri eskatu diot nola jarri Patxiren grabazioa. Eta ea, berak amandako kodearekin (berari ere Patxik emanda) Voilà:

Mila esker, Iturri!

 

Leire Narbaiza 2008/07/16

teknofiloak?

Iban Arantzabal — 2008/07/17 22:05
Bai, entzun neban. Noiz entzungo eta domeka gabian, gaberdixa pasauta. Autuan nindoiala hasi nintzan entzuten eta Elgetara heldu eta autuan jarraittu neban ia zer entzungo. Gauzatxo batekin geratu nintzan aluzinauta: kazetarixendako blogari izatia teknofilo izatiaren pareko da, eta ez, ez da egixa ez. Zuen blogetan dagon edukixa da interesantia eta ia asmatzen dozuen idazten dozuenaren gaiñian berbetan eta ez bestelakuetan. Edo?

Hori bai, ni autuan entzuten geratzeko... bai, harrapatuta nenguan zuei entzuten, ia iPhoniaren gaiñian zer barri zeguan-eta ;-)

Zorterik onena nik entzundako hiruroi eta baitta Jozuliñi be.


Teknofilixia

leire — 2008/07/18 09:51
Autuan pegauta laga zinduguzen! Ederto!
Teknofilixiana kezkagarrixa da. Ez dakit, holako gaixak proposatu ezkero, nik ez dakat zer esanik.
Danok gagoz aurre-eritxiz beteta! Lastimia!

Hartuko dugu martxa

iturri — 2008/07/18 21:10

Kaixo Leire eta Iban:


Leire, ikusi dut txertatu duzula kodea. Ondo. Teknofiloa ez izateko, ondo moldatu zara ;-)


Aurreiritzi asko puskatu beharko ditugu. Hasiberria da saioa, kazetariek ere ez dute blogosfera asko jarraitzen, RSSa zer den ikasi beharko dute, norberaren iturriak kudeatzeko batzaileak-eta jarraitu, blogariak pertsona normalak garela ikusi (bata makinita zalea, bestea euskara irakaslea, beste hura ez dakit zer...) Ez dugula iPhone-nik erosteko inolako presarik edo Euskal Encounter-aren berri gehiago dutela kazetariek gu baino...


Ni gustura atera nintzen estudiotik. Gauean, Ibanek bezala, etxean entzun nuen errepikapena eta ez nintzen hain ondo sentitu (alde txarrari erreparatu nion). Dena den, kitto, igandean beste irratsaio bat izango dugu. Egiten duguna egiten dugula, irratiaren historiara ez da pasako eta, lasai, beraz. Gozatzera joango gara.


Hori bai, ea lortzen dugun Euskadi Irratiak pod-casta egitea.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara