Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Ekaina 21 "Pa amb tomaquet" kurtso amaieran
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

"Pa amb tomaquet" kurtso amaieran

Ostegunean kurtsoari amaiera eman genion afari-merienda batekin.

Azkenean lortu genuen ados jartzea, eta afaria egitea! Burua asko apurtu barik, menu sinple eta buru-hauste gutxirekin. Oilasko batzuk enkargatu genituen!! Hori baino errazago...Dena den, "Pa amb tomaquet" ere egin (eta jan genuen). "Pa amb tomaquet", zer da hori? Ba, pantumaka, Katalunian tipikoa dena. Izan ere, gure Josep -izenak adierazten duenez- katalana da, eta ilusio handia zuen.

Egia esan, janda nengoen pa amb tomaquet hori, baina ez hain gozoa. Hementxe erreportaje fotografikoa, pausuz paus erakutsiko digu nola egin genuen/zuen:

tomateak garbitzen

 

 

Lehenego, tomateak ondo garbitu behar dira. Ondoren, xehetzen hasiko gara: tomatearen artea!

 

 

Argazki artistikoak egin litezke, ezta? baiana hemen dugu benetako egilea lanean: tomatea xehetzen tomatea xehetuta

 

Gero, berakatza txikitu eta oliba olioarekin nahastu. Katiluetan sartu, jendeak zerbi dezan nahi duen moduan ogi gainean:

 

 pa amb tomaquet

 

 

Eta hau da emaitza, ogi gainean. Gero bakoitzak jar diezaiola txorizoa, pernila, solomoa..... pa amb tomaquet

Ummmmmmm! Zoragarria!

Honen ostean, mahaia bete-betea geneukan, eta oilaskoa soberan geratu zitzaigun; nahiz eta batzuek aho betean jardun.

zenbat gauza gozo!

 

 

Gainera, postrerako Florik "quesada" bat ekarri zuen, eta nik "plum cake" integrala egin nuen. azkenerako, denok betekada itzelarekin amaitu genuen. Gehiegi jan, eta lotara! Ez, ez. Izan ginen berriketan, eta gero Goienkalen terraza batean kafea hartzen, eguraldi zoragarria egin zigun eta.

 

Kurtso amaiera polita izan zen, denok gustura egon ginen. Ikasleak, beharbada, pozik egongo dira bukatu delako, baina niri beti kurtso-akaberak estresateak izateaz gain, malenkoniatsuak egiten zaizkit. amaitu da, eta bederatzi hilabetean sortu den komunitatea deseginda gelditzen da betiko, egindako harremana historia bihurtu da, oroitzapen bat.

 

Bizitzaren zikloa da era laburrean ikasturtea: hasi-amaitu=jaio-hil. Zerbait galdu dugun sentsazioa izaten dut beti. Bizkorregi doala dena. Malenkoniatsu baino triste jarri naiz, traszendental, eta ez du merezi, uztailean ere lana baitut. Indarrak gorde behar ditut!
Leire Narbaiza 2008/06/21

Akaberak

Benito — 2008/06/29 11:29
Bai Leire, batzuek pentsatuko dute irakaslea ikasle "pelma" horiengandik libratu eta oporretan joateko deseatzen egoten dela. Askotan gainera hala izango da, baina galera sentsazio hori ere izaten da sarri. Irakasleok ere bihotza daukagu.
Bakoitza bere mundura bueltatzen da, eta harreman horiek ez dira errazak berreskuratzen. Lastima, euskaraz sortzen ditugun mundutxo horiek hala amatatzea.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara