Kalamuatik Txargainera
Egun betea, egun berezia
Ostirala egun berezia izan zen niretako. Hainbat gauza egin nituen, eta guztiak oso desberdinak. Gainera, eibartarrak posta-zerrendak hamar urte bete zituen.
Bai, halaxe etorri zitzaigun ostirala, nahasia eta oparoa, oso gustukoa dudan egun horietako bat; baina oso noizean behin egiteko, jakina. Ederrak direlako, baina oso nekagarriak.
Hilaren 18an eibartarrak posta-zerrendak hamar urte egin zituen. Egun horretan bertan ere, berrogei urte bete ziren Toribio Etxebarria hil zela. Batzuetan kointzidentziak bereziak dira oso, baina ez hutsak. Arrateko amak kudeatzen gaitu, baina Toribio da gure patroia.

Lanera goizean joan nintzen. Lauretarako Codesyntasexen egon behar
genuen GPSrako ahotsak jarri behar genituelako. Bertan sartu eta
estudio bat muntatuta zeukaten:mikrofonoa, aurrean grabatzeko
erabiltzen den horrelako “erraketa” bat, eta pantaila bat, Ikeako sofa
batekin egina! Lan eta lan jardun ondoren, pare bat ordutan itzulpenak
eta grabazioak eginda geneuzkan.
Denoi, baina “we are the world” kantatzeko gogoa eman zigun, baina Jatsu oso tekniko arduratsuak, ez zigun musikarik jarri karaokerako. Enfin, oraintxe, aukera duzu Finlandiaraino joateko Iturrirekin, adibidez. Edo eibarreraz….Hori bai, bidez konfundituz gero, guri errietarik ez!
Ostean, Elgetara joan ginen “Gainsbourg gainbegiratuz” zegoelako “Espaloia” kafe-antzokian. Betiko moduan, bertan etxean bezala. Hurrengo baten, baina, kantatu egingo dut, aviso! eta hirurak baino lehen!
Zer esan, baina bertan entzundakoaz? Hamahiru euro ordaintzea bajera bateko entsegurako…Pena, proiektua ona eta interesgarria delako, eta euretako asko oso artista onak direlako. Hurrengorako entsaiatuko ahal dute!
Dena den, diskoa oso ondo dagoela esan du Iturrik. Neuk ere kantu bat entzuteko aukera izan dut eta ederto dagoela iruditu zait.
Osteko egonaldia Espaloian primerakoa izan zen, barre eta berba egin genuen, gustura egon, etxean bezala. Toki berezia da benetan Espaloia. Hurrengoan ere joateko moduan, hori bai alkoholemia kontrol barik! a, eta eskerrik asko. Elenari etxera ekarri ninduelako.



GPSa
Kontzertuaz-eta, beste ikuspegi bat du Placidak, lehen edo bigarren abestia kantatu zuenak, idatzi du kontzertuetaz eta diskoaz bere blogean . Bertan zu eta Elena aipatzen zaituzte ere.
Gainera, orain Maider Telleriak aurkezten duen Déjà Vu irratsaioan kolaboratzen du (muxu bat, portzierto, Susana Mujikari, dagoen tokian dagoela, animo asko). Irratsaioaren grabazio honetan Gainsbourg gainbegiratuz aipatzen dute eta kanta batzuk entzun ditzakezu ere.
Giorgio Bassmatti musikariaren blogean ere entzun dezakezu beste bat.
Ah! Diskoa oso ondo dago. Aste honetan zazpi eurotan Gaztelupeko webgunean.
Nere eguna
barixakukuaz
Alde batetik, zorionak Asier! Zeuri be gitxi geratzen jatzu 40rako. Banekixan gitxi gorabbehera oingua ziñana, baiña fetxarik ez. Toribio hil eta urte betera justuan zu jaixo. Ez ete zara izango bere reenkarnaziñua?
Iturri, ostu nahi beste erretratu. Hamen gehixago: http://www.flickr.com/photos/txargain/archives/date-taken/2008/04/19/
Entzun dittut, eta gustau jataz.
Hurrengo baten errepikatzeko moduan. Firin-faran ibiltzia ikaragarri gustatzen jata.....
kantura zatozela?
Kantura zatozela hurrenguan? pentsau egin biharko dogu... bueno, autoridaderen batek taula gaiña eta mikrua be eskaiñi zotsun... ondo pentsauta ikusten zaittut taula gaiñian tangoren bat eibarreraz kantuan, esaterako. Abisau. :-)