Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Otsaila 23 Huelga, kuleroak, Hiztegi Batua eta talibanak
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Huelga, kuleroak, Hiztegi Batua eta talibanak

Ikasleei brometan inoiz esan izan diet euskara irakasleok postua hartu aurretik zin egin behar dugula gure Biblian; Hiztegi Batuan, hain zuzen ere. Liburutxoa eskuen artean hartuta plantak egiten dizkiet; eta batzuek, pentsatzen dut, puntu batera arte sinistu egiten dutela.

Euskaldun alfabetatu eta sasiletratua naizen aldetik, Euskaltzaindiak dioena errespetatuegiten dut; are gehiago, men ere egiten diot, batzuetan konforme ez egon arren. Baina ni maistra ezjakin hau, zein naiz ezer esateko? Ez dakit suedieraz nola esaten dioten tranbiari, edo txekieraz zelan deitzen dioten odol-transfusioari. Horregatik, nire komentarioak lagun artekoak baino ezin dira izan!.

Hori bai, beti euskara batuari dagokionez; Hiztegi Batua, ez dezagun ahaztu, euskara estandarrerako dela. Euskara estandar jasorako irizpideak ematen ditu, askotan ahazten zaigun xehetasun txikia.

Eibar.org posta zerrendan, huelga/greba berben gaineko eztabaida izan dugu, Iban Arantzabalek proposatutakoa. Gero bere blogean gurea eta itzul zerrendakoa ere jasota post bat idatzi du. eta ni aho bete hortz geratu naiz bertan jaso dituen erantzunekin.

Era labur baten esateagatik huelga berba euskainoltzat zeukaten, eta greba HBn agertzen zenez, guztiz euskalduntzat. Kuriosoa da hain herri txikian bizi izanda zein pertzepzio desberdin izan dezakegun!
Greba hitza azken hogeita hamar urteotan ondo errotu dela diote. Konforme. Baina Huelga barbarismo espainol zikina omen da. Ez dira eibartarrak, argi dago. Toribio Etxebarriak 1963an argitaratu zuen lexikoia, erbestean idatzi zuena. Berak jasota badauka. esan nahi du Eibarren berba normala zela gerra aurretik. Beraz, -matematika klaseetan ondo ikasi banuen behintzat- hirurogeita hamar urte baino gehiago. Orduan? Zergatik eragiten die alergia?

Hiztegi Batua erreminta bat baino ez da. Amaitu barik dagoen erreminta, gainera. Hainbat berba ez dira agertzen: kulero eta galtzontzilo, adibidez. Azken hitz hauek normal-normalak dira edozein testuingurutan. Beste hiztegi batzuetan agertu egiten dira, baina HBn, ez. Horrek zer esan nahi du, berbok ez direla euskara? euskaldunok ez ditugula barruko arropa horiek erabiltzen? Nik ez dakit zergatik ez diren agertzen. Gainera, kontuan izanda tanga hitza jaso dutela…Zein mezu subliminal eman nahi digu Euskaltzaindiak? Sexitasuna sustatu nahi du? Euskaldunon fama sexual negargarriarekin amaitu gura ote du? Modernoak garela munduari jakinarazi? Resurrección Maríak zer esango luke burua altxatuko balu? Ein?

Neu ere talibanen multzo horretan nengoela uste nuen. Ez zait gustatzen taliban eleak dauzkan konnotazio batzuk, horregatik neure buruari Rotenmeier andereño deitzen diot. Baina ez nuen uste taliban hain erradikalik zegoenik. Ez nekien beste erlijio berri bat sortuta zegoenik. Erdi Aroan “Liburudunak” edo “Liburuarenak” (ez dakit zein aukeratu) esaten zitzaien hiru erlijio monoteista handiei: judaismoari, kristautasunari eta islamismoari. Orain laugarrena gehitu behar dugu. Ez dakit monoteista den, baina bai liburuduna/liburuarena: Hiztegibatuismoa. Eta jarraitzaileak fanatiko hutsa dira. Ez ahal dute erlijio gerra bat sortuko! Bestela, herejeok sutan amaitzeko arriskua dugu! Ai, ama!

Leire Narbaiza 2008/02/23
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara