Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Otsaila 04 Barixaku baltza
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Barixaku baltza

Lagun batek eskatuta idatzi bihar dot post hau. Ez neban pentsatzen ezer idaztia, baiña eskatu destenez ahaleginduko naiz ganorazko zeozer idazten

Barixakuan aillegau jakun Urzen istripuan barrixa. Notizia latza, benetan. Mendixa atsegin lekua denak beste disgusto bat emon zeskun. Danori barrua irauldu, eta egoneziña nagusittu zan, alaittasuna eta barria protagonistia dan egunian. Eibartar bat hil zan Hiru Errege Mahaian, eta Urze zan.

Egixa esateko, Urze ez zan nere laguna, lagunen laguna baiño. Ez neban sakon ezagutzen, baiña berakiñ izan dodan hartu-emonian sekula ez zan ez barrerik ez irribarrerik falta. Gertautakua kontau zestenian ezin neban siñistu, txokauta geratu nintzan, oso gertu sentitzen nebalako -ze gatxa dan "gertu" hori definitzia, ezta?-.

Mendixak lantzian behin holako penak sortzen deskuz. Disfrutatzera juan, eta disgustua ekarri. Behi Egunkarian, uste dot Xabier Mendigureneri irakorri netsala, mendixak euskaldun gehixago hil dittuala guardi zibillak baiño. Ez dakitt hala izango dan, baiña nere kautan kontu makrabuak egitten nenbillela, esan neike gertuko jende gehixago hil dala mendixan auto istripuan baiño. Zeuek be egizue kontua eta esango destazue. bildurgarrixa, ezta?

Hau baiño ez neban esan nahi, hemendik aurrera Urze bihotzian eruango dogula. Eta bere famelixa eta laguneri Besarkada eta laztanik goxuena, besterik ezin dodalako. Baitta Lizardin poema bat be:

Mendi-gaiña

Maite ditut gaillurrak
argiak ez beste ...
Ai, egaztia banintz
gaiñik-gain nenbilke!

*********

Oi, udaberri-goizez
mendiaren gaillurra! ...
Oi, aren ametsezko
zorakortasuna! .
Zein ezkutuzko indarrez,
zein atseden-egarriz,
zein gorago-yoranez
narakark igana? ...

Egiz, maitagarriak
dituk ire basotan? ...
egiz duk arnaskai bat
ezilkortzen duna? ...
egiz, eguzkiaren
leendabiziko muiñaz
sortzen duk zorunaren
lore ezezaguna?... .

Nik amestan bezela
ote-aiz, mendi-gaiña?
Goi-yauregiko mailla?
Gotzonen urbilgo? ...
 Egiz, Yaungoikoaren
esku ta aunditasuna
ote-dituk or goitik
sumatzen bertago?...

Ire goi urdiñaren
 urre lanotsupean
beeko txikerkerion
azkaia balegok,
arren, adiskide urruna,
otoi, mendi maitea,

negar-aran beltz oni
kendu nazakiok!

*********

Maite ditut gaillurrak
argiak ez beste ...
Ai, egaztia banintz
 gaiñik-gain nenbilke!


Leire Narbaiza 2008/02/04

Eskerrik asko

Miren — 2008/05/13 21:48
Mila esker Leire Asierri zure blogean hitz horiek idazteagattik.

Nik Miren izena dot eta Asierren Gazteluko (Tolosaldeko) iloba nintzen (naiz). Asier gitxitan ikusten neban, Eibarrera joaten nintzen bakoitzian lagunekin irtenda edo mendiren bateko gailurrian egoten zelako.
Orduz geroztik, ez diet mendixei berdin begiratzen eta bere heriotzaren ostean eta kalamuan eindako omenaldixaz geroztik be ez dot gailurrik zapaldu.
(Jada begiak busti dittut).

Bestalde, gogoratzen dot zein pozik hartu zeben Gasteizera Euskal Filologixa ikastera joango nintzela esan neutsanian. Oin zorionez edo zoritxarrez, Gasteizko iskin guztixek bera gogorarazten didate baiña oso harro sentitzen naiz Asier bezalako osaba bat eduki izanaz.
Pena da ekainaren batean eingo dogun komuniñuan bera ezin egotie bertan(fisikoki). Egun hori be latza izango da. Hutsa zegoen guztixe betetzen zeban.

Horrela zan Urze, behin ezagutzea nahikoa zan norbera markatuta lagatzeko.

Oharra: Barkatu hitz hauek ipintzeagattik baiña zure artikulua irakurri dodanian hustu biharra sentittu dot eta ahal dodan guztixa ein dot Eibarko berba politt horretan idazteko.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara