Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Urtarrila 22 Berogailua
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Berogailua

Duela urte batzuk hotzak akabatzen ibiltzen ginen ia toki guztietan. Tabernak ziren salbatzen gintuzten aterpe ia bakarrak. Luzaroan nonbait egon behar izanez gero, ondo hornituta joatea derrigorrezkoa zen: galtzerdi potoloak, jertse ederrak,....Tapa-tapa eginda ibiltzea beste erremediorik ez genuen.

Tipula formatoa zen niri gustatzen zitzaidana: kamiseta, alkandora, jertsea (bat edo bi), txamarra eta bufanda. Berotu ahala, poliki-poliki kentzen hastekoa. Ez zen erraza klaseak aguantatzea ia berogailurik gabe. Horregatik gure geruza guztiak.

Orain, ostera, beste muturrera pasatu gara. Kalean 5 gradu, baina barruan 23. Trenean, liburutegian, eskolan, euskaltegian....beroak akabatzen (horrelako esamolderik ez dago,barren, euskaraz!). Jendeak maga hutsean egon  nahi du lanean, jertserik barik, eta horretarako jo ta fuego igo berogailua. Ez da normala kalefazioa topera izan eta leihoa zabalik edukitzea beroaren beroaz. Hori bai, egunen batean berogailua hondatu, edo arazoren bat izanez gero, hortzak kriskitinak jotzen ibiliko gara

Zorri hil piztuak gara, aberats berriak. Mutur batetik bestera joan gara, Tropikoan biziko bagina bezala, artilezko galtzerdiak eta alpakazko jertseak alde batera lagata. Makina bat jertse eder eta polit daukat nik armairuan, jantzi ezinda, abandonatuta, toki guztietan ito egiten naizelako; batez ere leku publikoetan...inoren diruarekin erraza da infernuan baino beroago egotea.

Ez berbarik egin aldaketa klimatikoaz, ezta berotze globalaz ere. Are gutxiago energia aurrezteaz. Oilasko lantegi batean bizi direla dirudi. Oiloek erruteko behar duten tenperatura behar dute-eta, lanean jarduteko. koittaduak, gizajuak ilea galdu zuten eta Kantauri alde hau hotzegia da eurentzat!

Txitak hazteko eredua baino nahiago Evo Moralesena, bai horixe!

 

Leire Narbaiza 2008/01/22

bat

oier g — 2008/01/22 23:33
Erregular! Beinke!
Ez dakizu zelako burrukia dakaten lantokixan. Jentiak ez daki termostatuak zertarako dirazen be. Eta gela bat bizkor berotzeko sistemarik bizkorrena ATIA IXTIA dala, ez estufia topera ipintzia.

despilfarrua

ortozik doana — 2008/01/23 10:06
Gehiegizko kontsumo energetikuan adibide garbixa, neguan bero pasatu larregizko berogailuakin, eta udan hotza eta katarruak aire desegokitu horrekin.

Mendaron gehixago

asier — 2008/01/24 12:53
Azken egunotan Mendaron egotia tokau jata, ospittalian. Ha da berua, hangua! Ezin egon! Eta leihuak zabalik gela askotan.

Gau eta egun, berogaillua beti topera.

Holakuetan beti pentsatzen dot, arduraduna ez dala pertsona gaiztua izango, ez dabela berogaillua topera ipiniko fede txarrez; ez dittuala gaixuak gehixago gaixotu nahi...

Burrukia

Iban Arantzabal — 2008/01/24 17:42
Burrukia haundixa da bai. Badakizu Espaloia kafe Antzokixak zein bolumen daukan. Ba ha dana berotzia... Oin, jendiak ez dauka erreparorik atiak zabalik eukitzen. GGGGRRRRRR. Duan dalakuan!

Duan balitza pentsau zer pasauko litzaken! Eskerrak karu dagola gasa, eta egon deixela, gaiñera. Etxietan gehixago neurtuko dalakuan nago, baiña Udaletan, buleguetan, norberana ez dan enpresetan, elkartietan, jubilau etxietan... puff.

Kiroldegitan

Mikel Z — 2008/01/25 10:58
Zarauzko kiroldegiyan kirolik in berrik eztao gabonetan hartutako kiluak jaixteko, barrura sartu eta iteun beruakin botatako izerdiyakin nahikua da! Beste herritan de antzeko dala ikusi det... Eta hori eztola kirola bero donian itia baño gauza inkomodogoik!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz
 


Txargaingo tontorretik dakusat

Zer erantzi (Sustatu)

Anti-gona

 

Azken erantzunak
Litxarreria larroxak Jone Arroitajauregi, 2010/03/18
nire iritzia leire, 2010/03/17
zein da arazua? asier, 2010/03/16
Girls juan, 2010/03/15
Soldadu baten adierazpena Aitziber Iriarte Garin, 2010/02/26
Etiketa lainoa
Amamakipuleta Berde Biharrekuak Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropak baserritar jantzia berde biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri hizkuntza gutxituak irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak kalamuatik kalmuatik kultureta kutureta liburuak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu oinetakoak ostutakoak puntua-jarrita sustatukoa trenean uda udaberria udazkena urriñetik üskara