Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2008 Urtarrila 07 Urte barri-barri
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Urte barri-barri

Berandutxo nabillen arren, danori urte ona opa nahi detsuet, antxiñako eran, gure amamak kantatzen zeban eskeko abesti batekin

Urte barri-barri
txarri belarri
dekonak ez dekonari
nik ez dekot eta niri
intxurtxu bet
hiru kastañe
Marimontañe
akillando makillando
Urte barri kallando!

Eta era sentimentalaguan nahi badozue, behian power-point politt hau euskeraz

SlideShare | View | Upload your own

Hori, ba, onena danondako
Leire Narbaiza 2008/01/07

Beste bertsio bat

etiam — 2008/01/07 18:33
Gurian beste bertsio bat kantatzen da.

Urte berri berri
txarri belarri
dakanak ez dakanari
nik ez dakat eta neri
kantaretan bat
kantaretan bi
ekatzu aginaldo
jaungoikoagatik
aginaldo, aginaldo, kastaña bota eta isilduko.

Txikixak ginanian Urte Berri egunian hau kantatu eta aitak aginaldua botatzen zigun (txanponak, karameluak, intxaurrak eta urrak). 7 anai arreba gera gu. Anai txikienari intxaur batek buruan kriston koskorra atera ziona da nik gogoratzen dudan azken aginaldoa.

5 hiloba dauzka nere aitak gaur egun eta aurten berreskuratu degu ohitura zaharra. Ea bideua igotzerik dakaten. Hemen lagako dot erreferentzia.

urtebarri

Jozulin — 2008/01/07 20:12
urte barri barri
dekonak eztekonari
nik eztekot eta niri
ezpabere txarri belarri

(Azken lerroa kantatzeaz batera besoa eta eskua luzatu behar dira, eskean.)

Urte barri on Leire! (eta beste guztiok)

Nere amamanian (Eibarren) beste bat

erral — 2008/01/07 22:25
Urte barri barri
txarri belarri
dakanak ez dakanari
saria bete madari!

Nere amamak holan erakutzi dezku gurian

zaloa — 2008/01/08 08:22
Urte barri barri
txarri belarri
dakanak ez dakanari
saria bete madari!

Urte barri eguna
ez da egun txarra
kortara jauzi jaku
gure apaiz zaharra

akillando akillando
bizkaitxarrak Durangon
zazpi gaztaña
zortzi intxaur
aingeruak gera
zerutik gatoz
boltzia badeu baña
eskian gatoz

zuzenketia

zaloa — 2008/01/08 08:24
barkatu...erakutSi!!!

familixian laguntzia eta gero

matx — 2008/01/09 18:21
Gure aitxitxak holan kantatzen ebala uste dogu. Eskerrak sagastixakuoi, idatzixa gordetziaz aparte, buruz gogoratzen diala, eze, nik ez neban dana gogoratzen eta azkenian Arkaitzek idatzi dau goitxik behera buruz dakixana.

(Doinu menorrian)
Urte berri eguna
ez dala egun txarra
Kortara jausi dala
gure sapai zaharra


San Nikolas koronado
Confesor es muy honrado
Ale ale alegria
todo el mundo alabaría

(doinu maiorrian)
Aquí estamos cuatro
Cantaremos dos
Por una limosnita
Por amor de dios

Aingeruak gera
zerutik gatoz
poltsa badegu
baina eskean gatoz

Agiñaldo, Agiñaldo,....
sagarrak, gaztainak, intxaurrak bota ta ixildukoooo


nik bertsotan idatzi dot...

matx — 2008/01/09 18:41
eta hemen prosan erten da...snif

Zaloana gurian be!!

erral — 2008/01/09 20:43
Gure amamak be Zaloan moduan kantantzen dau, hasierako mezuan bigarren parte guzti hori ez neban idatzi akordatzen ez nintzalako, baina Zaloana irakorritxa akordau naiz.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara