Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2007 Azaroa 29 Depilazioa
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Depilazioa

Emakumeok ez omen dugu ilerik gorputzean, buru gainean besterik ez. Hori da saldu nahi digutena, irrealitate bat, kosmetika eta depilazio laserraren mesedetan. Auto-estimarekin jokatuz negozioa egiteko. Ile beltz eta gogorra izatea bekatua eta zatarkeria da, denok burla egiteko akatsa. Nahiko nuke, bai, ilehoria eta alemaniarra izatea, sekula ere ez depilatzeko, gustura eta natural ibiltzeko. .

Gorrotatzen dut depilazioa, beharbada oso beltzarana naizelako, eta ile faltan ez nagoelako. Inposatutakoa dela badakit, baina ez dut ausardiarik depilatu barik ibiltzeko. Niri ere zatarra begitantzen zait, hain da bortitza gurekin egindako buru-garbiketa. Hori dela eta, noizean behin pasatzen naiz tortura kamara horretatik.

Ikusten duzuenez, kontraesanez betea nago, gizarteak beste kontraesan dauzkat. Ideal estetikoak diosku buruan ile ederra izan behar dugula. Pelo Panten, hain zuzen. Eta gorputzean; berriz, ilerik ez.

Emakume izan behar dugu, femenina, baina pubisa ume edo zaharren moduan eduki behar, ilerik barik.”Ingle brasileñoak” zelako kaltea egin diguten! Biana kontuan izanda dena moda dela, dena inposatzen digutela… 70. hamarkadako filmak ikustea besterik ez dago. Konparatu itzazue gaur eguneko pelikula pornoekin. Ikusiko duzue depilazioarenak zelako bidea egin duen!

Modaz gain, ba ei dago argumentu higienikoa: ilea zikina omen da. Zikina? Halakorik! Emakume askori entzun diet depilatu bako hankek zikin-usaina daukatela. Mesedez. Esan zatarra dela, baina zikina..Zikinago sentitzen naiz besapeak depilatu, eta izerdia beso barrutik behera doakidala sentitzen dudanean, besoak itsasten direnean, eta depilazioaren ondorioz zaldarrak irteten direnean. Inoiz ez die zeuen buruari zergatik gizakiok ileak dauzkagun gorputz atal. delikatuetan. Arrazoiren bat egongo da, ezta? Nire ustez, atal horiek babesteko daude hor.

Bota ditudan gauzak gutxi balira, esan behar dut depilazioak asko mugatzen gaituela. Bat-batean, udaberrian eguraldi oso-oso ona eta depilatu barik! Ahaztu zaitez hondartza edo igerilekura joateaz, gona janzteaz,…batzuk abenturaren bat izateari ere uko egiten diote! Merkatua dagoen moduan egonda!

Hala ere, andrazkook depilaziotik askatu beharrean, gizonei ere inposatu zaie.Bularraldea ile barik, hankak karreristenak bezalakoak, betile depilatuak,…Betile bakar (unicejo) izatea ere ez da polita, baina dena bere neurrian, pentsatzen dut.

Niri gizonak ilearekin gustatzen zaizkit, hartzik ez baina bai besoetan izatea, eta hanketan ere sexya iruditzen zait, batez ere doratua bada. Bularrean ile batere ez izatea niri arraroa egiten zait, asko ere ez zait gustatzen, baina neurrian ondo dago. Batez ere marra fin hori tripako ziletik pubiseraino doana, fin eta zuzena, non amaitzen den ikusten ez dena. Zelako morboa. Uf! Laga egingo diot deskribatzeari, bat-batean hemen bero handia egiten hasi da eta!

Gustuak gustu, gizarte honek zelako mania daukan naturala dena aldatzen, batez ere negozioa mutur aurrean jartzen zaionean!

Leire Narbaiza 2007/11/29

Re: Depilazioa

Patxi — 2007/11/30 00:17

Nik lehen bekain bakarra nuen, eta orain bi ditut. Lehen edertasun mota bat nuen, basatiagoa; oraingoa berriz sofistikatuagoa ;-)



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara