Kalamuatik Txargainera
Berakatz freskuak
Urtebete baiño gehixago nago berakatz freskorik jan barik, ikaragarri gustau arren. Urte honetan ezin izan dittut jan, ezta dendan ikusi be.
Oso gauza berezixa da. Fruterixan edota surpermerkauan ikusten badittut, barruak bueltia egitten desta, eta apal horretatik begiradia kendu bihar dot. Holan hamabi hillabetian.
Ez detset alergixarik, intoxikau be ez naiz egin. Hornitzaille nagusixa falta jata. Hori da. Aitxakin lotzen dittut, eta ezin izaten dot aguantau, triste jartzen nabe, horregaittik hurreratu be ez naiz egitten.
Aittak ortua zekan eta bazekixan zenbat gustatzen jatazen berakatz freskuak, gaiñera ni nintzan gehixen apreziatzen zittuana. Hori dala ta, zekan guztietan beti neretako izaten ziran. Bazirudixan munduko altxorrik preziauena eskintzen zestala, landara hórrek emoteko zekan gauza bakarra balitza moduan. Hori bai, askotan poltsakadak ekartzen zestan, larregi neretako bakarrik, eta nik ez zetsan eskertzen bihar zan moduan. Aitta-alaben arteko gauzak, badakizue. Eta damutzen jata, barru-barrutik
Uste dot damu hori dala torturatzen nabena. Horregaittik ezin dot berakatz freskorik ikusi, merezittako estimaziñua ez netsalako beti emon. Eta iñoiz halako poltsakadia ikusitta ondo esan emoziñorik barik.
Batzuek maittasuna lorekin edo erregaluekin adierazten dabe. Gure aitxak, neri berakatz freskuekin. Horregaittik gaur, 18 de julio izanda, post hau. Eustakio gaurko egunez hiltzia be!
Espero dot daguan lekuan egonda, iñoiz ez jakozela berakatz freskuak ahaztuko. Nik , behintzat, nere bihotzian beti izango dot multzotxo bat landatuta.



Re: Berakatz freskuak
Nik berba asko egin dot gure aittakin, bera hil ostian. Eta ez dot espiritismorik egitten: gauza larregi geratu jatazen esan barik, eta esanbiharra izan neban, beste barik. Berari asko balixoko ez zetsan, baiña neri asko be asko.
Gerora, intuiziñoz eta bakardadian egindako gauza espontaneo hau teorizatuta, garatuta eta hobetuta ikusi izan dot: "constelaciones familiares" daka izena.
Re: Berakatz freskuak
Damuak berak erakusten du zuzendu nahia. Dagoeneko ezin zuzendu, baina asmoarekin nahikoa da benetan. Ez zaitezela torturatu, Leire.
Muxu bat.