Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2007 Urtarrila 29 Nitaz ez dakizkizuen bost gauza
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Nitaz ez dakizkizuen bost gauza

Mime bat egiten dabiltza. Hauda, gai bat hartu, idatzi eta beste bost edo X blogari gonbidatu gai horren gainean ere berba egin dezaten. Enbidoa jasoz gero, blogariek beste bosna blogariri, eta horrela ad infinitum.

Niri Iturrik bota dit. Eta nik eutsi, hona hemen nire bostak:

Un: Ematen ez duen arren, dantzaria naiz, gaur egun, izpirituz baino ez bada ere. Balletarekin hasi nintzen lau urterekin sei urtera arte. Hortik aurrera, euskal dantzekin jarraitu nuen, hogei urtera arte. Bizitza erdi dantzan!

Deux: Futbolera izan naiz, orain gorrotatu arren. Eibar ikustera joaten nintzen eta benetan gustuko nuen. Errealaren errege kopa final bat ere ikusi nuen Zaragozan, Atletico de Madriden kontra. Ez dakit ze pasatu zitzaidan, baina orain ezin dut futbola jasan

Trois: Tren bat gidatu dut. Eibar 2.B mailan zegoenean Lemoara trenez joan ginen, tren-charterrean, eta itzuleran mandoak hartzeko aukera eman ziguten. Zelan ezetz esan?

Quatre: Nire lehengo lana otorrinolaringologo baten kontsultan izan zen. Oso behar atsegina, harreran, jendea hartzen eta tapoiak kentzeko xiringak prestatzen. Zazpi hilabetean ibili nintzen gustura, nahiz eta oso diru gutxi jaso.

Cinque: Janari arau batzuk ditut. Familiak diosta nire arrarokeriak direla, baina nire ustez zenbat zapore ez dira ondo uztartzen. Ezin dut arraina jan ostean sagarra jan, ezta tomate eginaren atzean ere. Ahoan gustu metalikoa gelditzen zait, eta ez dut batere gogoko.

Askoz gauza gehiago konta nezakeen baina hau izan da nire aukera. Orain nik beste bosti bota nahi diet enbidoa: Asier Sarasuari, Oier Araolazari, Elena Lakari, Oier Gorosabeli, Markos Zapiani

Horra nire enbidoa, orain jakin behar blog hau irakurtzen duten, eta irakurrita ere eusten dioten. Nik neuria bete dut, behintzat!

Leire Narbaiza 2007/01/29

Re: Nitaz ez dakizkizuen bost gauza

iturri — 2007/01/30 18:33

Kaixo Leire:


Eskerrik asko nire enbidoa erantzuteagatik.


Hori bai, mimea baino, memea da hau.


Ostiralera arte.



Re: Nitaz ez dakizkizuen bost gauza

asier — 2007/01/30 20:33

nik irakortzen dot zure bloga.


Horrekin nahikua dakat?


Edo horretaz gainera, meme-lokerixak idaztia be egokittu jata?
Derrigor?
Bestela ez destazu pellarik jaten emongo?



Re: Nitaz ez dakizkizuen bost gauza

oier g — 2007/01/30 23:01

Ni be bai naiz zure irakorlia, baiña hau kolpe baju bat da. Enano hau be hazi egin jatzu...



Re: Nitaz ez dakizkizuen bost gauza

oier — 2007/01/31 17:46

Ai ama, zelako insumiso kuadrilliari pasau detsazun txanda Leire. Ni be enterau naiz gonbidapenakin, baina gaur ez nago oso animoso, asike momentuz horretan lagako dot.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara