Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2006 Abendua 01 San Andres eguna
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

San Andres eguna

Atzo San Andres eguna izan zan, Eibarko patroia. Baziran urte batzuk egun hau disfrutatzen ez nebala, ixa beti Eibartik kanpora bihar egiñ izan dot-eta. Gaiñera, askotan bizperia eta egunan artian erabagi bihar izan dodanez –eta beti gabak irabazi dabenez– gitxittan ibili naiz egun honetan.

Hau da atzo arrapataka idatzittako kronikatxua, asko pentsau barik.

Egualdixa, primerakua; hotz baiña eguzkixa. Basarrittar jantzitta juan naiz lagunan etxera, hantxe lau mosketeruok (Beñat, Larraitz, Eli eta laurok) atondu dittuguz gure erropok. Hango paiñelua, pololua, gerrikua! Luzaruan ibili gara, gantxuak, katekorratzak eta orratzak ipiñi eta kendu atzera be jartzeko.

Askondako mozorrua izan leike, koko janzteko erropia; baiña mokor, ipurdi eta girgil guztiak agerixago lagatzen badittu be, “mesa kamilla” baten moduan, ni ikaragarri gustora ibiltzen naiz holan. Buruko paiñeluak be ez detsa estanpiari laguntzen, talo arpegixa geratzen jaku-eta. Halan da be, ni pozik.

Halako baten, urten dogu guapo-guapo. Tira, Larraitzek zuzendu destanez “guapos y guapas”.

Untzagara jeitsi eta talua txorixuaki. Makaleko illaria zeguan aek-ko talo-postuan! Bertan geguazela, hasi da Dantzara Plazara ekitaldixa. Momentuan desagertu jakuz talua eta txorixua. Gure txikixak jan deskuez, oso-osorik, guk haginkada bakarra emon ostian.

Dantza eta dantza. Zenbat disfrutau. Sarrixago egin biharko geunke holako zeozer. Gustora benetan. Lagunekin berba egin, dantzan ibili, zoragarri. Hori bai, ixa danak neskak giñan. Gutxi batzuk mutillak. Ume guztiak, neskak. Amak kejau egin dira, euren mutikuak ez dabelako dantzarik egitten, baiña eredu maskulinorik ez badake, zelan animauko dira, ba? Mutillak jakingo balebe ze erakargarrixak diran dantzan dabizenian…ni iñoiz enamorau izan naiz, benetan, dantzarin batekin plazan ikusi ostian…Hori jakin ezkero, dantza-taldiak mutillez beteko litzakez!

Hori bai, eguerdikuakin dana amaittu da. Arratsaldian, ezer be ez. Ez dau deretxorik! Jaixa egun guztirako izan biharko litzake. Udalak ez dau ezer egitten hori suspertzeko. Jaixa amatatzen doia, eta holan jarraittu ezkero, jai popularrak juango jakuz.

Baiña arratsaldian lanera. Kostau jata, baiña hain ondo ibili naizenez, eguna doblia pentsau jata. Danak holakuak balitzaz!

Leire Narbaiza 2006/12/01

Re: San Andres eguna

sare — 2006/12/04 12:00

Kaixio!


Eibarren lana itxen nabanian enterau nintzan San Andresen benetako istorixuaz. Zuek, eibartarrok, egun hori ospatzian erantzulia sasoi bateko elgoibartarren bat omen da. Edo elgoibartar multzoren bat edo auskalo. Itxura danez, santua elgoibartarrona zan, baina gose denborak harrapauta urdai pixkategatik trukau omen zaben San Andres gaixua elgoibartarrek.
Gosiak jaixari irabazi zion antza!! Eibartarrak aberatsak eta golfuak antza!!!;-)
Maitxasun osoz.



Re: San Andres eguna

sare — 2006/12/04 12:01

Kaixio!


Eibarren lana itxen nabanian enterau nintzan San Andresen benetako istorixuaz. Zuek, eibartarrok, egun hori ospatzian erantzulia sasoi bateko elgoibartarren bat omen da. Edo elgoibartar multzoren bat edo auskalo. Itxura danez, santua elgoibartarrona zan, baina gose denborak harrapauta urdai pixkategatik trukau omen zaben San Andres gaixua elgoibartarrek.
Gosiak jaixari irabazi zion antza!! Eibartarrak aberatsak eta golfuak antza!!!;-)
Maitxasun osoz.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara