Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2006 Iraila 21 Cibeles eta Corporación dermoestética
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Cibeles eta Corporación dermoestética

Egunotan hainbat komunikabidek darabilte “Pasarela Cibelesen” gertatu dena. Modelo emakumeak neurtu, pisatu; eta eragiketa matematiko baten bitartez, gorputz-masa zehaztu diete. Minimo batzuetara iristen ez zena kanpoan laga, eta ez diote lanerako aukerarik eman.

Hau guztiau anorexia eta bulimiaren kontrako neurrietan sartu dute. Eta egia da, desfilatzen ikusten ditugun emakumeak hezur eta azal baino ez dira. Altuak, meheegiak eta glamur-dunak. Hauek, seguru, eragina daukate neskengan; baina, eragiten duten bakarrak ote?

Zein da ematen den emakume irudia? Jakiteko, nahikoa dugu telebistan iragarki tarte bat ikustea: Kremak, 30 urtetik aurrera zimurren kontra; jogurtak andreen “linea” zaintzeko; azukre bako gozokiak emakumeendako, zerealak nesken hesteak kontrolatzeko;….

Eta Corporación dermoestéticaren gainean zer esan? Iragarki guzti-guztiak emakumeontzat dira, nahiz eta barizeak eta hortzen gainean jardun. Gizonezkoek ez omen daukate barizerik edo hortzik! Nik, behintzat, behar izanez gero, ez nuke joko bertara, itzelezko amorrua ematen didate eta. Hainbat iragarki iraingarriak ere begitantzen zaizkit. Gure duintasunaren kontra doazelako.

Altuak, ederrak, argalak, politak,ondo jantziak …perfektuak gura gaituzte. Langile eta sakrifikatuak izan behar dugu. Baina ez gara horrelakoak: kartutxerak dauzkagu, edo txikiak gara, edo ipurtandiak, edo zatarrak, edo ez-estandarrak. Eta zer?

Baliteke hori izatea publizistek bilatzen dutena: gure autoestimu falta. Horrela, hain inperfektuak izanda oso kontsumitzaile onak gara. Dena erosiko dugu: kremak, jogurtak, gozokiak, zerealak…

Perfekziorik ez dago, nik ez dut perfektua izan nahi. Ezta nahi ere perfekturik nire ondoan.Ez dut esango mutil guapo eta ederrak gustatzen ez zaizkidala, ez dut gezurrik esango. Baina edertasun biribila baino, gehiago gustatzen zaizkit tipo interesanteak. Beti gustatu izan zaizkit. Gainera, gero eta gehiago gustatzen zaizkit ile gutxiko mutilak, eta tripatxoa daukatenek ere badaukate morboa. Baina morboa ez diete ematen tripak edo alopeziak, morboa bada estiloan eta airean daukaten zerbait. Nahiago dut gizon interesante bat beste ezer baino. Eta emakumeekin ere berdin. Jende atsegina, dibertigarria eta elkarrizketa ona daukana. Hori dut gogoko.

Esan beharko genieke jostun, publizista eta Corporación dermoéstetica-koei burmuina ezin dela operatu! Lastima, negozioa pikutara!

Leire Narbaiza 2006/09/21

Re: Cibeles eta Corporación dermoestética

Patxi — 2006/09/22 01:42

Erabat ados zurekin, Leire. Mezu borobila.



Re: Cibeles eta Corporación dermoestética

euskaliritarra — 2006/09/27 17:27

Aupa & animo Leire:
oso interesgarria iruditzen zait zure gogoeta.
Aitortu behar dizut gizonok emakumeengandik asko ikasteko daukagula (eta baten batzuk ari gara... pixkanaka pixkanaka ikasten).


Hala ere gauza txarrak baino (saltzaileek nahi luketen bezala, diru pila gastatuz perfumerietan edo gimnasioetan) zeuek dauzkazuen alderik onenak aprobetxatzen saiatu behar gara: adimena, kritika egiteko gaitasuna, konpromisoak hartzeko joera.
Eta denetan, nire aldetik, miresmen gehiago merezi duena hauxe da: errenuntzia egiteko gaitasuna; hau da, emakume asko ezagutzen ditut, euren desioak eta gogoak lehen planoan jarri gabe, lehenengo semealebengan pentsatzen dutela, edo familiko beste partaideetaz arduratu, edo gizona, mutila, senargaia edo denadelakoaz arduratu,
Segi kritika zorrotzak egiten Leire: zorte on!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara