Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2006 Ekaina 01 Ikuslea, dantzari eder
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Ikuslea, dantzari eder

Dantzan egitea gauza liberatzaileenetakoa da. Batzuendako kirola egietea liberatzailea da, baina dantza, niretzat liberatzaileagoa. Ariketa egiteaz gain, burua, gorputza eta arima sintonia berean jarri eta bat egiten dute. Barruan dagoena adierazteko eta askatzeko. Unerik onena da, ez da ezer behar, musika besterik ez. Zorionatasun osoa. Baina askatzailea den guztiarekin gertatzen den moduan, errepresioa ere existitzen da. Ez dute jasaten pertsona oreka horretan egotea, bere barruarekin hain konektatua, hain pertsona eta hain norbanako.

Lehen Elizak erreprimitzen zuen, lizuna zelakoan, eta orain hainbat ikuslek. Aspaldi, zapatu gauetan tabernetan dantza egiten zenean (irten da atzera ere Amama Kipuleta) nire burua askotan erreprimitu dut dantzatzerakoan: hainbat mugimendu ezin ziren egin oso fama txarra ematen zutelako -gehiago jakin izan banu, dekubrikuko nuen fama hori ona zela gauza askotarako-. Ingurukoak, isilean, erreprimitzen.

Orain ere dantza-errepresore mota bi daude: dantzari-profesional-orojakileak eta dantzarako-inutil-kritikatzaileak. Dantzari-profesional-orojakileak irribarre kondeszendientea du, berak dantzan disfrutatu beharrean begira dago: dantzan dabiltzanak ezjakin-infantilak dira, eta gainera ze txarto egiten duten!

Dantzarako-inutil-kritikatzaileak nahikoa dauka garagardoari eusken. Lotsatia da, eta lotsa hori harrotasunez kamuflatzen du. Dantzariondako kritikak, oihuak eta barreak baino ez dauka. Bere inpotentzia dantzariei botatzen die.

Baina eurek galtzen dute, beti. Gai ez direlako dena ahaztu eta disfrutazteko, barruko energia askatzeko. Erreprimitzen segituko dute, baina jarraituko dugu dantzan irribarrez

Leire Narbaiza 2006/06/01

Re: Ikuslea, dantzari eder

oier g — 2006/06/01 21:19

Batueraz hasi gara Leire?????


Ni neu, kuadrilla guztia atzian laga eta (normalian kontzertuetan) lehelengo filan bakarrik saltoka egoten naizenetakua naiz.



Re: Ikuslea, dantzari eder

luze — 2006/06/02 13:56

Ba esaten dabe Caribe aldean (latinoamerika guztian beharbada) eta neskatan egiteko (edo mutilletan) dantzan egitea derrigorrezkoa dala. Dantza bera da sentsualitatearen hizkuntza, adierazteko modua. Hori entzun dot nik behintzat! Dantzan egiten ez dabenak berbetan ez baleki lez ei da.
Fijatu al zarie euskaldunon dantza ohituretan?
Dantza zaharrak lanarekin lotutakoak dira asko, gehienak hieratikoak, edo formazio militarra dutela ematen dute askok eta askok, trikitixa dantza soltea da (kontuz dantza lotuekin!), kontzertuetan astarra lez ostikoka gabizela emoten dau, eta diskoteketan argi briztada eta tximista artean roboten antzeko mugimendu mekanikoak egiten ditugu (azken bi dantza hauek kanpotik esportatu ditugu baina arrakasta itzela dabe gure inguruan).
Oraintsu jarri dira modan salsa eta baile de salon eta horrelakoen ikastaroak (erromerietan lehen ere dantzatzen ziren "agarrauak" baina),ia gorputzarekin berba egiteko beste erregistro batzuk lantzen ditugun (ni lehenengoa), ia pixka bat elkarrengana urreratzeko balio diguten!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara