Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2006 Martxoa 17 Botelloia
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Botelloia

Aspertuta nago tontokerixak entzutziakin! Ikerketa baten ostian, soziologuak topau dabe botelloian zergaittixa: gaztiak zailttasunak dakez helduen munduan sartzeko. %60k ez dake ez etxerik, ez biharrik, ez bikotekiderik. Hori dala eta, lagun artia bihurtzen dabe basleku, eta botelloia egitten dabe! A!!!!

Oiñ Amama Kipuletan espirituak hartuko nau (gero eta gehixago nabill holan, eta kezkatzen hasitta nago!). Ikasten amaittu nebanian.-larogeta hamarreko harmarkadian hasieran- kuadrillako bik baiño ez zeben egitten bihar, familixako negoziuetan gaiñera. Nik nahiko bizkor topaun neban biharra, baiña ebentualidadian jarraitzen dot. Ez zeguan biharrik iñun, ezta zabor-kontratuak be ez!. Iñor akordatzen da zenbat jente juaten zan Londresera inglesa ikastera-edo?

Etxia erostia eziñezkua zan, interesak %17xan zeguazelako (ezagun batek ehun milla pezeta baiño gehixago pagatzen zeban hipotekia oiñ hamabost urte!. Babes ofizialeko etxerik be ez zeguan barren. Alokatzeko etxerik be ez.

Bikotiana lehen eta oin bakotxan abilidade-suerte kontua da/zan. Gaiñera, bizimodu independientia egitteko ez dot uste bikotekiderik bihar danik.

Gurasuak paruan, rekonbersiño industrialan sasoia, eta poltsikuan diru gitxi. Hori bai, tabernetan ibiltzia askoz merkiagua zan. Elgobarrera juaten hasi giñanian (hau larogeiko hamarkadian amaieran! Bai, gure belaunaldixa hasi zan bertara juaten) ehun pezeta jartzen genduan botian eta hamar gorri gasakin edaten genduazen; aguantau ezkero, jakiña. Konbinauen preziuaz ez galdetu, holakorik hartzeko sekula ez zeguan dirurik-eta.

Gauza asko aldatu dira. Gazte batzuek (askok) automobilla dake, baitta kotxia tuneau be. Gure kuadrillako batek, autua zeukan bakarrak, ziento beintikuatro granatia, tuneo ekologikua zekan: atzeko partian, lurrian karrozerixan zulua zekan (ez zeguan ITV-rik), eta perretxikuak urtetzen zetsen!

Beste sasoi bat zan. Illunagua, gogorragua, oso dibertigarrixa eta imaginaziñoz betetakua. Lehen poteo-txikiteua egitten genduan, oin botelloia (edo litruak, edo botilatzarra, edo..), gauzia lagunekin egotia eta ondo pasatzia, diru gitxi gastauta. Azken baten ez da hainbeste denpora pasau; neretako, behintzat. Soziologuak nahi dabena esatia dake, botelloian errezoiak ekonomikuak diralakuan nago. Holan, errez-errez

Nik pena bakarra dakat: iñork ez desta e-mailik bialdu mega-botelloira konbidatzeko. Amama Kipuleta zaharregixa ete?

Leire Narbaiza 2006/03/17

Re: Botelloia

Elena — 2006/03/17 19:36

Leire, zelan esaten detse gazte euskaldunek, botilloia? botilatzarra? Ala amama kipuletaren zain dagoz fenomenoa euskaraz bataiatzeko?



Re: Botelloia

iturri — 2006/03/19 11:20

Hementxe duzu Donostira joateko gonbidapena


Bilbon ere egongo omen da.


Biak martxoaren 31n. Zuk aukeratu, Leire.


abre bien los ojos y agudiza la memoria porque aqui lo llevas MEGABOTELLON internauta 31 de MARZO VIERNES en la Plaza Zuloaga a partir de las 22:00.vas a dejar que te lo cuenten??? envialo a tus agregados,no rompas la cadena… cual sonará mas sevilla o Donosti?



Re: Botelloia

Amaia — 2006/03/20 12:49

Azken finien mozkortzeko bide desberdinak diez. Jakin ein bier dana kontrolatia da, ta ondo pasau bierrien alkoholan erruz lurretik ez ibiltzia.



Re: Botelloia

ibai, txino — 2006/03/21 09:17

jo leire, ordua zan!!!
batzuk ordu gehixegi dakauz libre lanian ta aspertu eitten gara asike hamendik aurrera maizago berrittu bloga mesedez!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Re: Botelloia

Erdu Aek-ko talde bat — 2006/03/21 11:12

Kaixo lagunok!


Arrasateko Aek-ko ikasle talde bat gara eta "botelloiari" buruz hitz egin nahi dugu. Zehazki, fenomeno honen zergatiei buruz.
Azken bolada honetan, hiri askotan sekulako makrobotelloiak ikusi ahal izan ditugu. Askok uste dutenez, arrazoi nagusia ekonomikoa izan arren, ez da diru faltagatik, baizik eta, merkeagoa delako soilik. Izan ere, markako arropak jaztea gustatzen zaigu, neguan eskiatzera joatea, azken modako mugikorra, beste drogak, ekipamendu guztia duen lokala... Kontsumista potentzialak gara.
Honez gain beste arrazoi batzuk ere badaudelauste dugu:
Alde batetik, gazteok beti izan dugu festarako gogoa, eta bestetik, mezuen bitartez errazago elkar gaitezke.
Eta, zer esanik ez, debekatuta dagoenak atrakzio gogorra duela gazteengan.
Agerikoa denez, bakoitzak nere gustuak dauzka, arrazoi batzuk ala beste batzuk eduki. Horregatik, uste dugu, bakoitzari nahi duena egiten utzi behar zaiola, beti ere, gizalegez jokatuz gero.


Eta hala bazan, ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila, gaur 8etan, herriko plazan, kalimotzo litrua beso azpian.



Re: Botelloia

Patxi — 2006/05/03 23:58

leire!


Estres-puntu baten bila... Bloga ez da ba baliabide txarra horretarako!


bukau mejoratzen, eta bueltau!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara