Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2005 Abendua 15 Ehungarrenean hamaika
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Ehungarrenean hamaika

Zapatuan Plateruena Kafe antzokian izan ginen “Ehungarrenean hamaika” ikuskizunean. Gauza asko neuzkan entzunda eta irakurrita bere gainean, onak denak; baina lehengo egunean ez dakit non irakurri nuen ez dagoela kritikarik, ea nor ausartzen zen zerbait benetan txarra zela esaten. Horregatik ikusmina.

Orain nire asmoa, behintzat, ez da kritiko beharrak egitea, ikusi nuena komentatzea baino.

Jarrita egotekoa izango zela pentsatzen genuen. Baina ez zen horrela izan. Zutik egon behar izan genuen. Arratsalde osoan standean egon ostean, antzokiko aulkiarekin ametsetan egon nintzen. Ba, ez. Gainera, bertan bederatzi eta erdietatik geunden, hamarretan hasteko eta hamar eta erdietan hasi zen! Berandu. Jendea urduritzen hasita zegoen. Txistuka ere batzuk. Azkenean irten zen Gari. Mikroa txarto zeukan, baina. Ez zitzaion ezer ulertu. Berdin Mikel Urdangarini –Azkeneko diskoan antzera gertatu zaio,ezta?- Beste mikrotik zihardutenak oso ondo. Azkenean konpondu zuten, eta denei ondo ulertu zitzaien.

Neska. Uste dut Argi daukala izena. Oso ondo. Beharrezko loturak egiten, antzerki kutsua ematen, Lauaxetaren bizitza azaltzen. Beharbada, sententzia luzeegia, baina Francoren epaileak horrela idatzi zuten. Entzuten ari ginela ideia bat buruan: ia hirurogeita hamar urte pasatu arren, gauza gutxi aldatu dira hemen.

Gehien gustatu zitzaizkidanak Txuma Murugarren eta Petti. Pettik zelako indarra daukan! Poema ere -Amaiur gaztelu baltza- pontentea da. Momentu baten bera isildu eta antzoki osoa isilik! (gure ondoko berbontziak ere bai). Une magikoa izan zen.

Oso gustura gelditu ginen joandako guztiok. Hori bai, komentario izan zen ea zer sentituko zuen Lauaxetak jakin izan balu horrelako “elementu” batzuek bere poemak kantatuko zituztela . Bai, Lauaxeta eta Francis Doctor Deseokoa ez dira soka berekoak, ez horraittiok!

Leire Narbaiza 2005/12/15
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara