Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2005 Azaroa 24 Eibarko euskara
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Eibarko euskara

Atzo, Portalean aurkeztu zan Eibarko euskara" liburua. Aintzane Agirrebeñak, Asier Sarasuak eta Leire Zenarruzabeitiak egindakua.

Aretua jendez gaiñezka egon zan, batez be edadeko jendia. Inguruko herrietakuak be bertan izan ziran. Serafin Basaurik Eibarko euskerian gaiñeko historixia egin zeban labur-labur. Serafiñek gauza askon artian esan zeban, gaur egunian konkistau biharreko lekua ziber-espaziua dala eta eibar.org aittatu eban.

Gero, Leirek zertan oiñarritu diran esan zeban. Ostian, Asierrek liburuan nundik norakuak azaldu zeskuzen. Eta amaitzeko, Aintzanek joko bat proposau zeskun: hainbat herrixetako grabaziñuak jarri eta guk asmatu bihar izan genduazen zein herrittakua zan hizlarixa. Orduan bai berriketia! “Hori Ermukua”, “Hau bizkaittarra”, “Hauxe Leinzkua”. Oso era politta aurkezpena amaitzeko.

Liburuak amaittu egin ziran, eta DVDiak ez ziran aillegau. Baiña hillan bosterako DVD guztian eta liburu gehixago izango dittugu, hori bai karuago, 15€tan.

Nik irakortzeko aukeria izan neban eta benetan bihar ona. Serafiñek esan zeban moduan: oooona! Danondako gomendagarrixa, batez be eibartarrondako.

Holako biharrekin euskeria osotu eta indartu egitten da. Euskalkixa indartu ahala, batua be indartzen dogu. Guria galtzen badogu dana galduko dogulako.

Leire Narbaiza 2005/11/24

Re: Eibarko euskara

igone — 2005/11/24 20:55

aupa maja!
etxera heldu ta ezin izan dot aguantau, internetera konektatu ta susutatun orrixan sartu naiz. ta han, beste gauza interresgarri batzun artian "kalamuatik txargainera" ta handik hona zuzenian.
oiñ eibarren bakarrik ez, ziber espazioan be aurkittu ahal zaittugu. askotan esan dot zurekin kontaktatzia oso zaila dala, hamendik aurrera ba, ez da horren zaila izango.
kuriosidadez ta kririkotasunez jarraittuko dot zure bloga, askotan artikulu interesgarrixak gomendatu destazuz ta, hamen be, halakuak topatzia espero dot.
zure jarraitzaile barrixa nauzu



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara