Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Alemaniatik datorkiguna

Alemaniatik datorkiguna

Leire Narbaiza 2005/12/01 14:06

Une gogorrak bizi ei ditugu. Ekonomia pikutara omen doa. Enpresek ezin dute. Ongizate estatua gainbehera dator. Egin dezagun zerbait!

Hori esan dute Alemanian. Esan eta ekin. Erreforma berrian jarri nahi dituzte abian: lehengo urte bietan kaleratzea dohainik irtego zaie enpresariei, beharginek gehiago ordaindu beharko diote segurantza sozialari gutxiago ordaintzeko enpresa buruek, erretiro edadea 67 urtera igo, bez zerga igo,...Alemanian martxan jartzen bada, laster gurera ere etorriko zaigu.

Marka da, gero! Beti beharginon lepotik! Erreforma guztiak gure kalterako dira. Guk ez dogu aberastasunik sortzen, guri ez zaigu lagundu behar. Soldatak txikitzea eta prezioak karutzea ekarriko digu honek. Askok esango didazue ni ez naizela “obrerua”, gure herriko zaharrek esaten zuten zentzuan. Baina bai langilea eta soldatapekoa, obreruen moduan, eta denoi eragingo digu.

Ni baby-boom-ean jaiotakoa naiz, eta beti pentsatu izan dut gure belaunaldiak erretiro adinera iritsitakoan autobusetan sartu eta gaseatu egino gintuztela. Oker nengoen. Beharrean edukiko gaituzte laurogeiak bete arte. Ez Inserso ez Benidorm! Ez dugu “pajaritos” dantzan egingo "lige" berriarekin! Lastima! Ligatzeko esperantzak ordurako neuzkan lagata!

etiketak:
agurne
agurne
2005/12/02 14:36

Ni ere baby-boom-ean jaiotakoa naiz eta bai, beharrean edukiko gaituzte laurogeiak bete arte eta gainera ikastaroetan apuntatuko gara orduan ere eta hantxe elkartuko gara makramea egiten ikasten, ezta Leire?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi "sei" zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Sustatuko Zer erantzi atala

Azken erantzunak
Gero eta gehiago gogoratu ta abestu beharko ... mohandas, 2013/05/03 17:51
Duela 35 urte kantatzen genduan beste bertsio bat ... Serafin, 2013/05/02 11:50
Ederto kontatu dozu Elgetakoa, kronika aparta... ... Ima, 2013/03/20 13:43
Aitziber, gipuzkeraz edo nafarreraz hitz egiten ... zentrifugo, 2013/03/19 12:12
Egia da badagoela jendea gipuzkoa aldean, ... Aitziber Iriarte, 2013/03/18 19:12
Garbiñe Larrea: falta zena, hori ere donostiarron ... izozkitasu, 2013/03/18 11:00
AMEN, LEIRE! Nuria Fdz. de Arroiabe, 2013/03/18 09:55
Potxola! Ea Ruperren bideoa Vimeora igo eta ... Josune, 2013/03/17 00:07
Leire, Duela bizpahiru egun zeurea irakurri-eta ... Eustakio eta Serafinen lagun zahar bat, 2013/03/16 20:22
Kaixo Leire, Esaten dittunan kontuekin ados nion ... Garbiñe Larrea, 2013/03/15 16:08
Kontagailua