Cibeles eta Corporación dermoestética
Egunotan hainbat komunikabidek darabilte Pasarela Cibelesen gertatu dena. Modelo emakumeak neurtu, pisatu; eta eragiketa matematiko baten bitartez, gorputz-masa zehaztu diete. Minimo batzuetara iristen ez zena kanpoan laga, eta ez diote lanerako aukerarik eman.
Hau guztiau anorexia eta bulimiaren kontrako neurrietan sartu dute. Eta egia da, desfilatzen ikusten ditugun emakumeak hezur eta azal baino ez dira. Altuak, meheegiak eta glamur-dunak. Hauek, seguru, eragina daukate neskengan; baina, eragiten duten bakarrak ote?
Zein da ematen den emakume irudia? Jakiteko, nahikoa dugu telebistan iragarki tarte bat ikustea: Kremak, 30 urtetik aurrera zimurren kontra; jogurtak andreen linea zaintzeko; azukre bako gozokiak emakumeendako, zerealak nesken hesteak kontrolatzeko; .
Eta Corporación dermoestéticaren gainean zer esan? Iragarki guzti-guztiak emakumeontzat dira, nahiz eta barizeak eta hortzen gainean jardun. Gizonezkoek ez omen daukate barizerik edo hortzik! Nik, behintzat, behar izanez gero, ez nuke joko bertara, itzelezko amorrua ematen didate eta. Hainbat iragarki iraingarriak ere begitantzen zaizkit. Gure duintasunaren kontra doazelako.
Altuak, ederrak, argalak, politak,ondo jantziak perfektuak gura gaituzte. Langile eta sakrifikatuak izan behar dugu. Baina ez gara horrelakoak: kartutxerak dauzkagu, edo txikiak gara, edo ipurtandiak, edo zatarrak, edo ez-estandarrak. Eta zer?
Baliteke hori izatea publizistek bilatzen dutena: gure autoestimu falta. Horrela, hain inperfektuak izanda oso kontsumitzaile onak gara. Dena erosiko dugu: kremak, jogurtak, gozokiak, zerealak
Perfekziorik ez dago, nik ez dut perfektua izan nahi. Ezta nahi ere perfekturik nire ondoan.Ez dut esango mutil guapo eta ederrak gustatzen ez zaizkidala, ez dut gezurrik esango. Baina edertasun biribila baino, gehiago gustatzen zaizkit tipo interesanteak. Beti gustatu izan zaizkit. Gainera, gero eta gehiago gustatzen zaizkit ile gutxiko mutilak, eta tripatxoa daukatenek ere badaukate morboa. Baina morboa ez diete ematen tripak edo alopeziak, morboa bada estiloan eta airean daukaten zerbait. Nahiago dut gizon interesante bat beste ezer baino. Eta emakumeekin ere berdin. Jende atsegina, dibertigarria eta elkarrizketa ona daukana. Hori dut gogoko.
Esan beharko genieke jostun, publizista eta Corporación dermoéstetica-koei burmuina ezin dela operatu! Lastima, negozioa pikutara!
Aupa & animo Leire: oso interesgarria iruditzen zait zure gogoeta. Aitortu behar dizut gizonok emakumeengandik asko ikasteko daukagula (eta baten batzuk ari gara... pixkanaka pixkanaka ikasten).
Hala ere gauza txarrak baino (saltzaileek nahi luketen bezala, diru pila gastatuz perfumerietan edo gimnasioetan) zeuek dauzkazuen alderik onenak aprobetxatzen saiatu behar gara: adimena, kritika egiteko gaitasuna, konpromisoak hartzeko joera. Eta denetan, nire aldetik, miresmen gehiago merezi duena hauxe da: errenuntzia egiteko gaitasuna; hau da, emakume asko ezagutzen ditut, euren desioak eta gogoak lehen planoan jarri gabe, lehenengo semealebengan pentsatzen dutela, edo familiko beste partaideetaz arduratu, edo gizona, mutila, senargaia edo denadelakoaz arduratu, Segi kritika zorrotzak egiten Leire: zorte on!