Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Erabakiak eta damua

Erabakiak eta damua

Leire Narbaiza 2007/10/30 17:35

Duela urte asko tarota bota zidaten, eta botatzaileak esan zidan bizitza guztian erabakiak hartzen egongo nintzela, beti bidegurutze baten; jende guztiari gertatzen zaiola hori, baina nire kasuan erabaki-hartze hori sarriago eta larriagoa izango zela.

Ni ahaztuta nengoen karta botatzaile hark esandakoaz. Hala ere, gertuko batek ondo gogoan zuen eta akordarazi zidan irail honetan oso erabaki handia hartu behar izan dudanean. Ni kexu nintzen: “beti nago berdin, zirt edo zart egin behar minutu batzuetan”. Orduan ekarri zidan gogora.

Egia esateko, erabaki bat hartu dudanean damua ez zait agertu. Askoz jota pentsatu izan dut erabaki okerra zela, baina beste barik. Erabakia hartuta dago, eta kitto! Ona ala txarra izan etorkizunak esango dit. Neure erabakia da, une honetan egokiena begitantzen zaidana. Gero gerokoak!

Dena den, damutu aditza nor-nori da, norberari gertatzen zaiona. Ikasleek ez diote zentzurik hartzen laguntzaile horri, baina esanahi osoa dauka, guri gertatzen zaigulako. Berez.

Damua sentimendu ilun eta zatarra da. Tripetan sortu, eta bihotzean bizitzen jartzen dena, luzaroan, “okupa” deseroso eta desatsegina.

Erabakiez ez naiz damutzen, baina bai sarri beste pertsonekiko harremanetan izan dudan hutsekin, gutxitan egin dudanaz, maizago esan dudanaz. Karakter gogorra, takarra askotan, jenio txarra eta mihi arina izanda, behin baino gehiagotan damutu zait berotan hainbat gauza bota izana, baita gozoagoa ez izatea ere.

Gorago esan dudan moduan, pertsona bati ez egitea damutu izan zait: ez deitzea, gutuna ez idaztea, ez geratzea kafe bat hartzera, ez besarkatzea, e-maila ez idaztea, eskutik ez oratzea, musu ez ematea…

Damuak damu, horrela egin izan ditut gauzak, nahiz eta orain tripak jaten egon. Baina haserre eta oso nekatuta egonda, nor da gai jakiteko bere bizitzako aukera onenetakoa eskuetatik joaten ari zaiola? Ni ez, behintzat. Eta orain horrela nago, damututa, a posteriori hausnarketak egiten, ihes egin didanaren falta sentitzen.

Mezu kriptikoegia izango da, beharbada. Baina hala gertatu zait, xehetasun barik, huts-hutsean. Internet eta komunikazioaren munduan bizi gara; hala ere, aurrez aurrekoa lehen bezain inportantea da, edo gehiago agian. Eta horretarako giza harremanetan trebatuago egon behar. Guatemalan esaten duten moduan estate vivo. Horrelakoa izateko, ostera, berriro jaio behar! Aurretik pasatzen den trena identifikatzeko kapaz izango naiz hurrengoan? Hala izatea espero dut.

etiketak:
Patxi
Patxi
2007/10/31 14:52

Nere ustetan, ez dago jakiterik bizitzan hartutako erabakiak txarrak izan diren ala ez, ezta aposteriori ere. Ez dago makinarik atzera egin eta haruzko bidetik nola jungo zitzaigun ikusteko, eta konparazioak egiteko...

Bizitza sasoi batzuk oso garratzak suertatzen zaizkigu, baina askoz toki hobera eramango gaituen eragile ere izan daitezke.

Beste batzuetan, ustez "zortea" izan degu, baina, ez al dira gatzgabe xamarrak azken urte hauek...? Esaterako.

Nere ustetan, nun zauden baino, edo zertan ari zeran, askoz garrantzitsuagoa da "bizi jarrera".

Ni ere kriptiko ;-)

Gari
Gari
2007/10/31 00:32

Leire, arrazoia. Nik beti pentsatu izan dot ez dala hartutako erabakietaz damutu behar, beti ere ondo pentsatuta egiten badira. Izan ere, egoera berdinean berdin egingo genuke, ez? Batzuk esaten dute "jakin izan banu...", baina ez zenekien, eta ezin damutu.

Aldiz damutzen naiz zenbait gauza ez egin izanaz, zenbait erabaki ez hartu izanaz.

Aupa! ederra daroiazu blogeko martxia!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi "sei" zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Sustatuko Zer erantzi atala

Azken erantzunak
Lagun batek e-mail bat bidali dit postari ... Leire Narbaiza, 2013/05/23 00:34
Gero eta gehiago gogoratu ta abestu beharko ... mohandas, 2013/05/03 17:51
Duela 35 urte kantatzen genduan beste bertsio bat ... Serafin, 2013/05/02 11:50
Ederto kontatu dozu Elgetakoa, kronika aparta... ... Ima, 2013/03/20 13:43
Aitziber, gipuzkeraz edo nafarreraz hitz egiten ... zentrifugo, 2013/03/19 12:12
Egia da badagoela jendea gipuzkoa aldean, ... Aitziber Iriarte, 2013/03/18 19:12
Garbiñe Larrea: falta zena, hori ere donostiarron ... izozkitasu, 2013/03/18 11:00
AMEN, LEIRE! Nuria Fdz. de Arroiabe, 2013/03/18 09:55
Potxola! Ea Ruperren bideoa Vimeora igo eta ... Josune, 2013/03/17 00:07
Leire, Duela bizpahiru egun zeurea irakurri-eta ... Eustakio eta Serafinen lagun zahar bat, 2013/03/16 20:22
Kontagailua