Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kulturala

Diaporamen astea

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/06 10:20

Aurten ere, udarako gauak girotzeko asmoz, diaporama ekitaldiak antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz.

Uztailaren 6, 7, 8 eta 9an izango dira saioak. Denak gaueko 22:30etatik aurrera.

Programa osoa honako hau da:

  • Uztailak 6an, asteartea, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako "NAVIGATING PEACE" izena duen diaporama ikusgarria izango dugu, Irlanda-ri buruz. Informazio gehiago hemen
  • Uztailak 7an, asteazkena, gaueko 22,30etan, MARTIN BONO-k egindako "SUDAFRIKA eta NAMIBIA" gaiari buruzko diaporamak. Martin Bonok lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu. Informazio gehiago hemen
  • Uztailak 8an, osteguna, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako "TENER 13 AÑOS EN EL 36" izeneko diporama. Diapotama-erreportai historiko honen bidez Kepa Gonzalezek arlo honetan bere maisutasuna agertaraziko digu. Informazio gehiago hemen
  • Tartean, egun berean, Uztailak 8an, "ASTELENA FRONTOIA 100 URTE" Bideo erreportai laburra (9 minutu) eskeiniko da. Informazio gehiago hemen
  • Uztailak 9an, ostirala, gaueko 22,30etan, "UNA NOCHE DE VERANO" antzerki irakorria eskeiniko dute Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces aktoreak, Naiara Azpeitia Violoncelloa eta Alberto Toledano teknikariaren laguntzarekin. Informazio gehiago hemen

Sarrera librea da eta denok konbidatuta zaudete

Astelena 100 urte

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/05 00:35

Eibarko Astelena Frontoiak 2004ko ekainaren 24an 100 urte bete ditu. Urte betetze hau ospatzeko hainbat ekitaldi programatu dira. Hori dela eta, Arrate Kultur Elkarteko diaporama astean Astelena 100 urte bideo erreportaje laburra eskainiko dugu.

Ostegunean, uztailak 8an, Jose Valderrey erreportajearen egilea San Andres Elizako Klaustroan izango da gurekin, gaueko 22:30etatik aurrera.

Astelena frontoiaren mendeurrenaren programa osoa www.debabarrenaturismo.com webgunean.

Sudafrika eta Namibia asteazken gauean

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/03 19:05

Diaporama astearen bigarren gauan, MARTIN BONO-k SUDAFRIKA eta NAMIBIA herriei buruzko diaporamak eskainiko dizkigu. Beti bezala, San Andres-eko klaustroan, eta uztailak 7a, asteazkena, 22:30etatik aurrera izango da.

Namibia, 824.292 km karratutako lurraldea eta bakarrik 1.3 milloi biztanle, paisaia ikusgarriak. Parke Natural ezberdinekin Etosha-ko Parke Nazionala, Azurren, eskeletoen kostaldea, Cape Cross, Namib-ko basamortua. Orokorrean Namibia paisaia handien lurraldea eta Afrikako tribu bitxienak bizi diren tokia da. Bere osotasunean Namibiako herria 11 etniak osatzen dute.

Orange ibaiak Namibia eta Sudafrikaren arteko muga egiten du, eta Kalahari basamortuko hondarra itsasoraino eramaten du.

Sudafrika aldaketa eta kontraste handiko lurraldea da. Parke natural oso interesgarriak ditu: Kruger, Kalahari Gemsbok, Richtersveld, Madikwe, Pilanesberg,... eta hiri harrigarriak.

Martin Jauja Bono-k argazkilaria eta bidaiaria, prestatu duen ikusentzuteko erreportajean lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu eta sentsazio guzti horiek trasmititu nahi dizkigu.

Tener 13 años en el 36. Ez dut inoiz ahaztuko 1944 urteko goiz hura...

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/02 19:10

Ez dut inoiz ahaztuko 1944 urteko goiz hura. Berriz ere Irunen, zortzi urte luze erbestean izan ondoren... Horrela hasten da Tener 13 años en el 36 erreportajea.

Datorren ostegunean, uztailaren 8an, Eibarren izango den Joaquín Galvez, 80 urteko irundarraren historia. Irudi eta komentarioen bitartez Joakinek bere garaiko historia kontatzen du. Joakinekin batera, Kepa Gonzalez, dokumentalaren zuzendaria izango dugu gure artean.

Hau da Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz, antolatu duen diaporama astearen hirugarren emanaldiaren leloa. Ostegunean, uztailak 8an, gaueko 22:30etan, izango dugu ikusteko aukera, San Andres elizako klaustroan.

Bere aita eta bere anaia Irungo frentean geratzen ziren bitartean Joakinek exiliorako bide luze bat hasten zuen: Frantzia, Catalunya, berriz ere alemanek okupatutako Frantziako lurraldeak, azkenik, zortzi urte beranduago, gerra osteko Irunera bueltatzeko.

Kepa Gonzalezen erreportajeak gure historiako epoka bat jasotzen du, sasoi haiek zuzenean jasan zituen protagonista baten irudietan, eta egilearen eta Joakin Galvez protagonistaren komentarioekin.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Kepa González
  • Protagonistak: Joaquín Gálvez
  • Gidoia: Joaquín Gálvez, Juan Ezeiza
  • Ekoizpena: Meltxor Villarrubia, Mireia Lluch
  • Soinua: Jimmy Bidaurreta, Juan Ezeiza, Mª Eugenia Etxeberria, Ane Landa, Josean Zarco
  • Diseinua, errealizazioa, muntaia: DIAPOLAN

Pintura eskolako erakusketa iganderarte

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/01 16:21

Jende ugari pasatzen ari da Arrate Kultur Elkarteko Pintura Eskolako ikasleek antolatutako lehen erakusketan.

Igandean itxiko da, beraz artista hauen aurrerapenak ezagutu nahi dituzuenok, azkar ibili.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Argazkia: Julio Calleja. El Correo

Informazio gehiago hemen

Navigating Peace

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/01 00:33

Datorren asteartean, uztailak 6an, San Andres elizako klaustroan Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz, antolatu duen diaporama astearen lehen emanaldia izango da gaueko 22:30etan.

Emanaldian kontakizunaren protagonista den Xabier Agote pasaitarra izango da. Xabier Agote Ameriketatik txaluparen patroia da eta duela gutxi Navigating Peace 2003 (Bakearen alde nabigatzen) proiektua aurkeztu du Bartzelonako Forum 2004 ekitaldian. Kepa Gonzalez, DIAPOLAN ekoizpen etxearen zuzendaria eta bidaiaren jarraipen audiobisuala egin duena, emanaldian izango da.

Navigating Peace duela urte bete sortutako proiektua da eta Irlandako Causeway Coast Itsas Ondarea babesteko elkartearen iniziatiba izan zen. Irlandarrak Albaola pasaiako itsas ondarea defendatzeko elkartea gonbidatu zuten eta elkarte bien artean itsas tradizioa eta gatazka politikoa amankomunean duten bi herrien elkarlaneko proiektua garatu zuten.

Ideia nagusia Irlanda uharteari bira osoa ematea zen, baina itsas ontzi tradizionaletan eta metodo tradizionalak erabiliz: besoen eta haizearen indarra baino ez, arraunean eta belaz, gure arbasoek egiten zuten bezala.

Era berean, elkarbizitzarako proiektua zen. Txalupa irlandarrean %50a katolikoak ziren, beste %50a protestanteak. Txalupa edo traineruan elkarrekin bizitzeko kapazak baziren, zer gaitik ez lehorrean?

Ameriketatik traineru euskalduna XVIII mendean arrantzale euskaldunak antxoa eta sardinetara joateko erabiltzen zutenaren kopia da. Ameriketako Euskal etxeek finantzatutako trainerua da: 700 kilo ingurukoa eta hamaika metro eta erdikoa. Esan bezala, belei, arraunei eta arraunlariei esker dabilena.

Proiektuaren protagonistek Irlandako Lehendakariaren Jauregian jaso zuten egindakoaren errekonozimendua. Aurkeztuko den erreportajeak ekimenaren izana jaso nahi du.

Klaustroko Antzerkia prestatzen

Arrate Kultur Elkartea 2004/06/30 13:23

Lehendabizi, NOCHE DE VERANO (UDAKO GAUA) honekin nahi duguna, gure irudimen sortzailea lantzea eta bultzatzea da.

Gainera, berezko eszenografia zoragarria dugu: Estatu mailan interesgarrienetarikoa den San Andres Elizako ate platereskoa.

Sortzaile handien testuak hartu ditugu, non dardarazten gaituzten gauzetaz mintzatzen diren: amodioa, heriotza, guden zentzugabekeria, ironia, eta abar. Hau da, gizakiok nahiaz edo nahigabe bizitzan zehar noraezean ibiltzera bultzatzen gaituzten sentimenduak.

Bere ekitaldi kulturalen barnean Arrate Kultur Elkarteak antolatutako emanaldi hau Eibarren inoiz egin ez den zerbait da eta berritasunagatik erakargarria izan daitekeela uste dugu.

Nabarmentzea ikuskizunaren muntaian ipini den ilusioa eta, gure nahia da, ilusio hori zuek guztiei eraman nahi dugu.

Parte hartuko dute:

  • Testu narratzaileak: Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces.
  • Violoncelloa: Naiara Azpeitia
  • Teknikaria: Alberto Toledano

Egitaraua

  • Letania de los solteros (Anonimoa)
  • Rimas (Gustavo Adolfo Bécquer)
  • Dicen que no hablan las plantas (Rosalia de Castro)
  • Un hombre de gran nariz (Francisco de Quevedo)
  • Ande yo caliente ... (Luis de Góngora y Argote)
  • La maldecida (Rafael Alberti)
  • La picarona (Rimbaud)
  • Ascensión del vivir (Vicente Aleixandre)
  • Como comerte (Xabier Zelaiaundi)
  • Elegía (Miguel Hernandez)
  • A Pablo Neruda con Chile en el Corazón (Rafael Alberti)

Pintura Eskolako Ikasleen Erakusketa Topaleku Aretoan

Arrate Kultur Elkartea 2004/06/24 17:00

San Juan egunean, ekainaren 24an, Arrate Kultur Elkarteko Pintura Eskolako ikasleen Erakusketa inauguratu zen arratsaldeko 19:00etan.

Okre hori piskat hartu eta norberaren gustura zinz ziriarekin nahastuko dugu; horri, karmin laka apur bat gehitu. Hori dena hartu eta meditatutako intentzioz lientzo baten gainean ipini.

Lortutako haragitzeak seduzitu, desafiatu iradoki, salatu proposatu, inspiratu, akusatu edo liluratu egiten badu: pinturaren poesia lortu dugunaren seinale

Erakusketan parte hartzen dute:

  • Amaia Agirregomezkorta
  • M Angeles Alonso
  • Miguel Aizpitarte
  • Cristina Azpiri
  • Charo Baglieto
  • Aitor Cano
  • Ana Conde
  • Mari Fran Ereña
  • Mari Fran Guridi
  • Mari Hernaez
  • Koteli
  • Jose Larrañaga
  • Jose Leon
  • Arrate Lopez
  • Lutxi Santamaria
  • Juli Urizarbarrena
  • M Dolores Zabala

Erakusketa ekainaren 24tik Uztailaren 4ra.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Loturak:

Correo: Exposición en el Topaleku de Eibar. 2004/06/26

Udako diaporamak eta antzerkia

Arrate Kultur Elkartea 2004/06/22 21:25

Aurten ere, udarako gauak girotzeko asmoz, diaporama ekitaldiak antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldearen laguntzaz.

Aurten, gainera, antzerki irakurria gehitu dugu azken egunerako.

Azkenengo lau urteetan bezala, San Andres elizako klaustroan egingo dira ekitaldiak Uztailaren 6, 7, 8 eta 9an.

Beti bezala, Uztaileko lehen astean egingo den mini-zikloaren programa osoa honako hau da:

  • Uztailak 6an, asteartea, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako NAVIGATING PEACE izena duen diaporama ikusgarria izango dugu, Irlanda-ri buruz.
  • Uztailak 7an, asteazkena, gaueko 22,30etan, MARTIN BONO-k egindako SUDAFRIKA eta NAMIBIA gaiari buruzko diaporamak. Martin Bonok lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu.
  • Uztailak 8an, osteguna, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako TENER 13 AÑOS EN EL 36 izeneko diporama. Diapotama-erreportai historiko honen bidez Kepa Gonzalezek arlo honetan bere maisutasuna agertaraziko digu.
  • Tartean ASTELENA FRONTOIA 100 URTE Bideo erreportai laburra (9 minutu) eskeiniko da.
  • Uztailak 9an, ostirala, gaueko 22,30etan, UNA NOCHE DE VERANO antzerki irakorria eskeiniko dute Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces aktoreak, Alberto Toledano teknikariaren laguntzarekin.

Sarrera librea da eta denok konbidatuta zaudete!!

Loturak:

Correo 2004/06/21

2004ko Asanblada Orokorraren laburpena

Arrate Kultur Elkartea 2004/06/22 19:04

Ekainaren 17 a, Arrate Kultur Elkarteak bere urteko ohizko asanblada orokorra egin zuen. 50 pertsona inguru parte hartu zuten Zuloagatarren kaleko egoitzan egin zen batzarrean.

Ekitaldi programa 2004 urterako onartu zen, eta 2004-2007 ildo estratejikoak, 2004 urteko aurrekontu orokorra 50.036,81 eurotakoa eta Zuzendaritza Batzorde berria, lehen aldiz elkarte osoaren historian emakume bat presidente bezala duena, Ima Berasaluze.

Asanbladak onartu zituen gai garrantzitsuenen artean, ondorengo hauek daude:

JARDUERA PROGRAMA 2004ko , honako ardatz eta ekimenekin:

Ekoizpen kultural propioa finkatu eta indartu

Hitzaldiak: 6-10 hitzaldi Pintura eta margolaritza kurtsoa Bertso Bazkaria. Bertsolaris gazteen saioa VII Eguen Zuri Argazkilaritza lehiaketa Udako Diaporama astea Ikusi eta Ikasi: Kultur txangoak Antzerkia: 2 saio. Dastaldia San andresetan

Ekoizpen kulturala elkarlanean

XXXIX Euskal Jaia, Eibarko Klub Deportiboarekin Programa Berbaldixak, UEU eta eta Kitto-rekin Argazkilaritza Maiatzean, Eibarko Klub Deportiboarekin

Beste elkarteekin harremanak sendotu

Proiketu amankomunetan parte hartzea. Euskara Biziberritze Plana Agenda XXI Mendiko astea EKKE proiektuaren garapenena jardutea

Lokalen erabilera bultzatu

Lokalen eskaintza bestelako talde, elkarte eta abarrei. Lokalen egoera hobetu

Bestelakoak

Kultur ondarea gehitzen jarraitzea. Ekipamenduaren hobekuntza. Etorkizunerako kultur proiketua eta lokalen eraberritze plan orokorra garapena.

  • Urteko AURREKONTU orokorraren onarpena: 50.036,81 euro
  • 2004 – 2007 ILDO ESTRATEJIKOEN ONARPENA.

Ekitaldi Kulturalak gehitzea

Eibarko beste taldeekin harremanak sendotzea. Berpizte soziokulturalaren proiektu amankomunaren garapena

Arrate Kultur Elkartea lokalen eraberritzea

Komisioen sorkuntza eta partaidetza bultzatzea. Zuzendaritza Batzarra zabaltzea

  • ZUZENDARITZA BATZORDEAREN berrikuntza eta 10 pertsona izatera zabaltzea, ondorengo partaideekin:

Presidentea: Ima Berasaluze

Presidente-Ordea: Jesus Mari Gisasola

Diruzaina: Arrate Eraso

Idazkaria: Begoña Garate

Bokalak

Arte eta Erakusketak: Elixabet Eguren

Ekitaldiak: Maribel Garate

Azpiegituraren eraberritzea: Aitor Elkoro

Komunikazioa: Eneko Astigarraga

Euskal Kultura: Serafín Basauri

Batzorde Soziala: Asier Ezenarro

Loturak:

Ima Berasaluze es la nueva presidenta de la Kultu. Diario Vasco 2004/06/22

La Kultu se propone como objetivos el incremento de su actividad y renovar los locales. Correo 2004/6/30

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak