Hemen zaude: Hasiera Blogak Kulturala ekitaldiak

Kulturala

ekitaldiak

43. Euskal Jaia Eibarren

43 Euskal Jaia Eibarren
Kartela: 43 Euskal Jaia Eibarren

Maiatzak 23, ostiralean hasi eta Ekainak 1 igande arte luzatuko da aurtengo Euskal Jaia Eibarren, 43. edizioa.

Maiatzaren 25 arte, zapatu gauean, 30ean, Untzagako karpan egingo Kantu Afarirako eta domekan, ekainak 1, toki berean egingo den Herri Bazkarirako sarrerak salgai daude Kultu Tabernan eta Deportiboan.

Egitarau osoa (.pdf formatoan) eta informazio gehiago Deporren webgunean .

Eneko Astigarraga 2008/05/21

Argazki sarituak Kultu Tabernan

 

Batista Kojua
Eguen Zuri Argazki lehiaketaren argazki irabazlea

 

XI Eguen Zuri argazki lehiketara aurkeztutako argazki batzuk Kultu Tabernan daude zintzilika eta ikusgai Maiatza amaitu arte.


Goiean Fernando Retolaza argazkilariak Kezka Taldeak aratusteetan egin zuen koko-dantza ibilaldian ateratako argazki irabazlea "Batista kojua" da argazkian ageri den pertsonaia eta Altzubarrenen ateratako argazki dela esan digute.

Beste partaide eta irabazleen argazkiekin batera Kultu Tabernan dago ikusgai.

 

Eneko Astigarraga 2008/05/16

XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak

Jakitera eman dira XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak:

XI. "EGUEN ZURI" ARGAZKI LEHIAKETAren AKTA 
 
2007.eko apirilaren 17an arratsaldeko 19:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren  
egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean  XI. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETAren  
epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu: 
 
1) Lehiakide guztiei bere partaidetza eskertzea. 
2) Aurkeztutako argazki guztien kalitatea azpimarratu  
3) Sarien banaketa erabaki: 
 
Lehen sariaren irabazlea: FERNANDO RETOLAZA, "Kokoak  2" argazkiarekin   

Bigarren sariaren irabazlea: JAVIER PEDRO FERNANDEZ FERRERAS  "Argazkia 1" argazkiarekin

Hirugarren saria MAITE BEISTEGI, "Laukua" argazkiarekin 

 
Epaimahai burua: Jose Valderrey
 
Eibarren, 2007.eko apirilaren 17an 

 

 

Eneko Astigarraga 2008/05/14

Iñigo Manterola, erakusketa Topalekuan

Iñigo Manterola margolariaren erakusketa Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan apirilaren 18tik apirilaren 27ra.

Alfonso Cruz margolari katalanak hau zioen  Manterola margolariari buruz, "un pintor inteligente, un pintor vasco en el mejor de los sentidos, porque tiene mucha identidad. Es moderno al mismo tiempo, con una pincelada directa; representa con una síntesis brutal lo que quiere, sin demasiado recargamiento. Me ha parecido perfecto crear esta fórmula en la que pudiéramos estar los dos".

Itsasoa da erakusketaren gai nagusia eta ohizkoa den bezala erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:
  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Eneko Astigarraga 2008/04/22

Makilaje tailerra

URTARRILAK 26, MAKILAJE TAILERRA

Urtarrilaren 31tik otsailaren 5a bitarte ospatuko diren Aratoste giroan
sartzen joan eta larunbat arratsaldea era original batetan igarotzeko aukera
eskeini asmoz makilaje tailerra antolatu du Arrate kultur Elkarteak datorren
Urtarrilaren 26rako.

Koko jantzia gertu baina hau makilajeaz  osatzeko argibide, proposamen edo
aholkuak behar dituztenei , apain-apain edo itxura beldurgarria hartzeko
aurpegia eraldatzeko sekretuak ( begia nola handitu, itzalen erabilera
etab.) ikasi nahi dituztenei zuzendutako tailer praktikoa jasotzeko aukera
izango dugu 17:00etatik aurrera Arrate Kultur Elkarteko lokaletan (tabernako
1go solairuan),  ermuko Alain Dominguez K. aktore eta zuzendariaren eskutik.

Parte hartzea doakoa izango da eta bertaratzen direnek begietako arkatz
beltza eta ongi pasatzeko gogoa besterik ez dute ekarri beharko.

Animatu!

Eneko Astigarraga 2008/01/24