Hemen zaude: Hasiera Blogak Kulturala Berbaldixak

Kulturala

Berbaldixak

Berbaldixak: Xabier Arzalluz


Arrate Kultur Elkarteak , Udako Euskal Unibertsitateak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak , elkarlanean bultzatzen duten BERBALDIXAK ekimenaren hurrengo saioa dugu, maiatzaren 25ean, asteazkena.

Saio honetan Xabier Arzalluzek egungo egoera politikoa izango du hizpide, besteak beste, hauteskundeen emaitzen irakurketa, egoera politikoa gaur egun eta etorkizuna epe laburrera Euskal Herrian. Aurkezle moduan, Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria, izango da.

Hitzaldia, asteazkenean arratsaldeko 19:00etan izango da, oraingo honetan Armeria Eskolako Areto nagusian.

  • Gaia: Egungo egoera politikoa.
  • Hizlaria: Xabier Arzalluz
  • Aurkezlea: Martxelo Otamendi
  • Eguna: maiatzaren 25a, asteazkena
  • Ordua: 19:00etan.
  • Tokia: Armeria Eskolako Aretoa.
Arrate Kultur Elkartea 2005/05/23

Berbaldixak. Palestina: Pakea gerraren aitzaki


Arrate Kultur Elkarteak , Udako Euskal Unibertsitateak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak , elkarlanean bultzatzen duten BERBALDIXAK ekimenaren hurrengo saioa dugu laister, apirilaren 28an, osteguna eta ekitaldiari buruzko informazioa hauxe da:

  • Gaia: Palestina: Pakea gerraren aitzaki.
  • Hizlaria: Gabirel Ezkurdia
  • Eguna: apirilaren 28a, osteguna
  • Ordua: 19:30etan.
  • Tokia: Arrate Kultur Elkartea.


Gabirel Ezkurdia (Argazkia UEU)

Hitzaldiaren eskema:

Hitzaldiaren eskema honako hau izango da

  1. Sionismoa eta Israeleko estatuaren sorrera bortitza: gerra guztien ama.
  2. Israel 1948tik 2005ra gazi-geza den garaipena.
  3. Palestinarrak XXI. mendeko "juduak"
  4. Gerra taktika bezela: Bortizkeriren balantzea
  5. Bakegintza Prozedurak taktika bezela: "Bake Prozesuen" balantzea
  6. Gatazkaren eragina etengabea nazioarteko egoeran
  7. Egungo egoera: Argi izpirik ote?

Sarrera doan. Denok gonbidatuta zaudete.


Argazkia : Justin McIntosh. Gaurding the gates. No Arab men between 15 and 65 allowed

Arrate Kultur Erakundea 2005/04/26

Berbaldixak. Pello Zabala: Tenporei gertutik jarraitzen

BERBALDIXAK ekimenaren hurrengo saioa dugu laister, abenduaren 17an, eta horri buruzko informazioa zehazten goaz:

  • Gaia: TENPOREI GERTURIK JARRAITZEN
  • Hizlaria: Pello Zabala
  • Eguna: abenduaren 17a.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Tokia: MARKESKUA jauregia.


Hitzaldiaren laburpena:

Tenporen zikloari jarraipena emanez, ba, aurrekoaren segidakoa izango litzateke. Alegia, orduan koarta tenporen historia ikusten abiatu baginen, egunok noiz eta nola sortu ziren eta beste, oraingoan, egun eta data horien zabalkundeari begiratuko diogu: Erromatik kanpora nola joan ziren hedatzen erdiaro inguru haretan.

Eta, noski, aurrekoan egin edo adostu genituen iragarpen edo aurreikuspen haiek aztertuko ditugu, eta neguko koarta-tenpora berezi hauei gertutik begiratu, zeren, aurten, pazkoaldia aurreratua datorrelako, ihauteriak ere halaxe datoz, eta, beraz, tenpora negukoetatik udaberrikoetara, 3 hilabete ez baino, bi bakarrik gelditzen dira...

Arrate Kultur Elkartea 2004/12/06

Berbaldixak. Jose Luis Nieva Zardoya: Arturo Kanpion eta Euskalerria

Arturo Kanpion Iruñean jaio zela 150 urte betetzen direnez, hitzaldi mini-zikloa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak. Jose Luis Nieva Zardoya (Azaroaren 4an) eta Mikel Soraunen (Azaroaren 18an) izango dira Kanpionen lanei buruz hitzegiten Kulturalean.


Arturo Kanpion. Bi hitzaldi azaroan

Bi hitzaldi antolatu dira azarorako:

Azaroaren 4an

Izenburua: Arturo Kanpion eta Euskalerria

Hizlaria: Jose Luis Nieva Zardoya

Tokia: Arrate Kultur Elkartea

Ordua: Arratsaldeko 19:30etan

(hitzaldia euskaraz izango da)

Hitzaldi hau, Arrate Kultur Elkarteak, eta kitto Euskara Elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak - UEU antolatzen duten BERBALDIXAK programaren barruan antolatzen da.

Arturo Kanpion. Bizitza eta lana

Arturo Kanpion Iruqean jaio zen 1854ko martxoaren 7an eta Donostiako Emilia etxean hil zen 1937an. Batxilergoa eta zuzenbide lehen ikasketak Oqatiko Unibertsitatean egin zituen, Estanislao Arantzadi irakasle izan zuelarik; gero, Madrilen amaitu zituen zuzenbide ikasketak, hogeita bi urterekin. Hala ere, bere bizitza idazteari eta Euskal Herriko historiaren ikerketari eskaini zion. 1876an argitaratu zuen foruen aldeko lehen obra: Consideraciones acerca de la cuestisn foral y los carlistas de Navarra.

Geroztik lan eta ikerketa asko egin zituen. Gazte hasi zen euskara ikasten, 1877an Orreaga balada idatzi zuen

Euskal Herri Nafarrarekiko atxikimendu osoa izan zuen; politikan eztabaida asko izan zituen alderdi guztiekin eta Sabino Aranarekin bere pentsamendu politikoa zela-eta batez ere. Kanpionek Euskal Herria kontzeptua defenditu zuen Sabinok asmatutako Euzkadi hitzaren aurrean.

Gazte zelarik, antzerkia eta poesia landu zituen, ondoren narratibazkoak izan ziren bere literatur lan gehienak, narrazio labur andana, bere kutuna zen La bella Easo eleberria eta Unamuno liluratu zuen Blancos y Negros eleberria. Campion maiz aipatua eta gutxi leitua, gure historiaren gertakizun lazgarriak ulertzen lagungarri dena.

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/02

Tenporak eta koarta-tenporak. Pello Zabala

UEU (Udako Euskal Uniberstitatea), Eta kitto Euskara Elkarteak eta Arrate Kultur Elkarteak antolatzen duten Berbaldixak programaren barruan, Pello Zabalaren hitzaldi-zikloa antolatu da.

Lehen hitzaldia ostiralean, Irailak 17an:

INFORMAZIOA:

  • Izenburua: TENPORAK ETA KOARTA-TENPORAK.
  • Eguna: Irailak 17
  • Ordua: 18:30etan
  • Tokia: MARKESKUAN. Isasi Kalea. 20.600 Eibar

LABURPENA:

Tenporei buruzko historia eginaz abiatuko nintzateke, lehen saio honetan:

noiztik datozen, zein herrialdetan izan duten tenporen sustraiko ospakizun moetarik, nola Elizak ere ospakizun materiale topatu zuen bertan, eta nola zabaldu nahi izan zuen Europa osoan barna...

Pello Zabala

Arrate Kultur Elkartea 2004/09/14