43. Euskal Jaia Eibarren

- Kartela: 43 Euskal Jaia Eibarren
Maiatzak 23, ostiralean hasi eta Ekainak 1 igande arte luzatuko da aurtengo Euskal Jaia Eibarren, 43. edizioa.
Maiatzaren 25 arte, zapatu gauean, 30ean, Untzagako karpan egingo Kantu Afarirako eta domekan, ekainak 1, toki berean egingo den Herri Bazkarirako sarrerak salgai daude Kultu Tabernan eta Deportiboan.
Egitarau osoa (.pdf formatoan) eta informazio gehiago Deporren webgunean .
Argazki sarituak Kultu Tabernan

- Eguen Zuri Argazki lehiaketaren argazki irabazlea
XI Eguen Zuri argazki lehiketara aurkeztutako argazki batzuk Kultu Tabernan daude zintzilika eta ikusgai Maiatza amaitu arte.
Goiean Fernando Retolaza argazkilariak Kezka Taldeak aratusteetan egin zuen koko-dantza ibilaldian ateratako argazki irabazlea "Batista kojua" da argazkian ageri den pertsonaia eta Altzubarrenen ateratako argazki dela esan digute.
Beste partaide eta irabazleen argazkiekin batera Kultu Tabernan dago ikusgai.
XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak
Jakitera eman dira XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak:
XI. "EGUEN ZURI"
ARGAZKI LEHIAKETAren AKTA
2007.eko apirilaren 17an arratsaldeko 19:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren
egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean XI. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETAren
epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:
1) Lehiakide guztiei bere partaidetza eskertzea.
2) Aurkeztutako argazki guztien kalitatea azpimarratu
3) Sarien banaketa erabaki:
Lehen sariaren irabazlea: FERNANDO RETOLAZA, "Kokoak 2" argazkiarekin
Bigarren sariaren irabazlea:
JAVIER PEDRO FERNANDEZ FERRERAS "Argazkia 1" argazkiarekin
Hirugarren saria MAITE BEISTEGI, "Laukua" argazkiarekin
Epaimahai burua: Jose Valderrey
Eibarren, 2007.eko apirilaren 17an


