Hemen zaude: Hasiera Blogak Kulturala Artxiboa 2007 Azaroa 22 Kultu taberna, Txoko eta Birjiñape IV Pintxo lehiaketaren irabazleak
Dokumentu Akzioak

Kulturala

Kultu taberna, Txoko eta Birjiñape IV Pintxo lehiaketaren irabazleak

Bossa Taberna

IV. "EIBARKO PINTXO TXAPELKETA"ren AKTA

Gaur, 2007.eko azaroaren 22an arratsaldeko 22:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean I.EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:

1) Lehiakide bere partaidetza eskertzea.

2) Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu , joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu

3) Pintxo sarituak erabaki:

Pintxo Onenari Saria: KULTU taberna (Zuloagatarren Kalea) Aipamen berezia TXOKO (Untzaga Plaza) eta BIRJIÑAPE (Toribio Etxeberria kalea) tabernei pintxoen kalitatearengatik.

EIBARKO IV PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, azaroaren 30ean SAN ANDRES AZOKAN izango da.

Epaimahaiko partaideak: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.

Eibarren, 2007.eko azaroaren 22an

Birjiñape. Aipamen berezia IV pintxo txapelketan

Pintxo irabazleen izenak eta osagaiak

Eibarko IV Pintxo lehiaketaren Pintxo irabazleen artean arrainez eta itsaskiez osatutakoak izan dira nagusi.

Kultu Taberna IV Pintxo Txapelketaren irabazlearen pintxoak "Itsasoa" zuen izena eta itsas zaporea zen nabarmena itsaskiez eta pulpo gelatina nabarmentzen zen bere osaketan.

Aipamenen arten:

  • Birjiñape tabernako pintxoak "Pavias sevillanas con crujientes de jamón al estilo Birjiñape", itsaskiak eta txerrikiak nastatzen zituen bere pintxoan.
  • Txoko tabernako "Carnaval" pintxoak, rape eta langostinoz osatutako almandrongilak ziren saltsaz osatuak.

Beraz, itsaskiak eta arrainak nagusi aurtengo Eibarko Pintxo txapelketan. Carnaval. Aipamen berezia IV pintxo txapelketan

Itsasoa. IV pintxo txapelketaren irabazlea

Arrate Kultur Elkartea 2007/11/22
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)