Hemen zaude: Hasiera Blogak Kulturala Artxiboa 2007 Azaroa 21 Euskal Herriko gazta eta honen etorkizuna
Dokumentu Akzioak

Kulturala

Euskal Herriko gazta eta honen etorkizuna

Iñaki Ansola azalpenak ematen

Ordiziako azken gazta txapelketa irabazi duen Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansola eta eibarren Sosola baserrian gazta ekologikoa ekoizten duen Josu Gil izan ditugu hizlari gaur Kulturalak antolatutako hitzaldi dastaketan.

Josu Gil-ek gazta ekologikoaren inguruan jardun du, ardien zikloa eta ekoizpen ekologikoa, gazta egiteko modu ekologikoa eta honen etorkizunaz.

Iñaki Ansola gazteak ardi mutur beltzez esnea eta gatzakiaz, tenperaturak zainduz eta arreta handiz, artisau erara egindako gaztari buruzko azalpenak eman dizkigu... eta ia-ia gaztaren zuluei buruzko truku guztiak azaldu ditu. Aurten Ordiziako lehiaketan irabazle suertatu dira elgoibartarrek.

Iñaki Ansola eta Josu Gil

Hauen gaztak era tradizionalean dastatzeko aukeraz gain modu berrietan probatzeko aukera ere eskeiniko digu Oskar Trebiñok. Gazta oinarritzat hartuta, hiru plater bakar batean. Aguakatea gaztarekin, gaztadun bigarrena eta postrerako gazta-izozkia.

Hiru plater bakar batean

Bestalde, bihar ospatuko da IV Pintxo Lehiaketa San Andres Saria , Eibarko pintxo onenaren bila.

Azken urteetan bezala, Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, antolazten da Eibarko IV Pintxo Lehiaketa - San Andres Saria.

Arrate Kultur Elkartea 2007/11/21
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)