Hemen zaude: Hasiera Blogak Kulturala Artxiboa 2007 Uztaila 10 Vespaña - Kultuko Diaporama eta antzerki astean
Dokumentu Akzioak

Kulturala

Vespaña - Kultuko Diaporama eta antzerki astean

Gaur, uztailak 10, Ander Izagirreren Vespaña izeneko diaporamak emango dio hasiera Kultuko Diaporama eta antzerki asteari San Andres elizako klaustroan, gaueko 22:30etatik aurrera. Aste osoan bezala sarrera doakoa izango da.

"Vespaña", Ander Izagirre

Diaporama honekin 2006an hilabetez 13 urte t'erdi zituen Vespa motorrarekin egin zuen bidaiaren esperientziak erakustera datorkigu Ander Izagirre . 10.000 kilometro inguru egin ostean bidaian ikusi, ezagutu eta gertatukoen berri ematera eta gauza harrigarriak aurkitu eta esperientzia berriak bizitzeko oso urruti joan behar ez dela erakustera.

Bidaiaren xehetasunak blog orri baten (vespana.blogspot.com) argitaratu ditu eta jasotako guztiarekin liburu bat osatzen ari omen da, datorren urterako kaleratzeko asmoa agertu du.

Lehenago ere argitaratu ditu bidaien gaineko hainbat eleberri, hala nola, Los sotanos del mundo edo El testamento del chacal.

Aste osoko egitaraua

Hau da Kultuko Diaporama eta antzerki aste osoko egitaraua:

Uztailak 10: "Vespaña", Ander Izagirre

Uztailak 11: Trekking en el corazón de Sahara, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal.

Uztailak 12: Trekking Indonesia, Martin Bono

Uztailak 13: Una noche de verano con Miguel Hernandez, Antzerti Maitaleak (Ernesto Barrutia, Eduardo Falces eta Maite Lorenzo) eta Maite Arroitajauregi biolontxeloarekin.

  • Lekua: San Andres elizako klaustroa
  • Ordua: 22:30ak
  • Sarrera: doan
  • ANTOLATZAILEA: ARRATE KULTUR ELKARTEA
  • Laguntzailea: Eibarko Udala

Informazio gehiago hemen

Arrate Kultur Elkartea 2007/07/10
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)