Hemen zaude: Hasiera Blogak Kulturala Artxiboa 2007 Urtarrila 26 Emakume Artisten Erakusketa Martxoan: deialdia
Dokumentu Akzioak

Kulturala

Emakume Artisten Erakusketa Martxoan: deialdia

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, Arrate Kultur Elkarteak ohizko Emakumeen erakusketa kolektiborako deialdia egiten du. Aurten Topalekuko erakusketa martxoaren 9 eta 18aren artean egingo da.

Deialdia arte munduan lanean diharduten edo zaletuak diren Eibar eta inguruko emakumeei zuzenduta dago.

Lanen baldintza bakarra gaia emakumea izan dadila da. Teknika, tamaina edo lan mota guztiz librea da: pintura, zeramika, eskultura, ....

Izena emateko azken eguna otsailaren 23a da eta interesatuta dauden emakumeak antolatzaileekin hartu emanetan ipini honako telefono hauetara deituz: 943200580 (Elisabet) edo 617747569 (Mari Fran).

Izena eman ondoren, emakume parte hartzaileekin harremanetan jarriko gara, lanak ekartzeko eta erakusketen antolaketarako.

Mila esker!

Arrate Kultur Elkartea 2007/01/26
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)