Bertsolari Txapelketa Nagusia 2005
Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia 2005 Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre edo BEC delakoaren Bizkaia Arena aretoan, goizez 11:00etan eta arratsaldez 16:30ean, izango da. Eguna: abenduaren 18an.
Finalereko sarrera arruntak salgai daude Kulturaleko Tabernan. Salneurria 25 euro.
II Eibarko Pintxo Txapelketa arrakastatsua
Gaur, 2005.eko azaroaren 24an arratsaldeko 22:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean II. EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:
1) Lehiakide bere partaidetza eskertzea.
2) Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu , joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu.
3) Pintxo sarituak erabaki
- Pintxo Onenari Saria: ATERPE (Bidebarrieta Kalea)
- Pintxo Orijinalaren Saria: TUPI - AZPI. (Untzaga Plaza)
- Aipamen berezia TXALTXA (ISASI kalea), KOSKOR (CALBETON kalea) eta XANIA (Juan Gisasola kalea) tabernei pintxoen berrikuntzagatik
EIBARKO II PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, azaroaren 30ean SAN ANDRES AZOKAN izango da.
Epaimahaiko partaideak: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.
Txapelketaren argazki gehiago hemen. Pintxoen izen eta argazkiekin
II Eibarko Pintxo Txapelketaren Akta
II. "EIBARKO PINTXO TXAPELKETA"ren AKTA
Gaur, 2005.eko azaroaren 24an arratsaldeko 22:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean II.EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:
1) Lehiakide bere partaidetza eskertzea.
2) Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu , joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu
3) Pintxo sarituak erabaki
- Pintxo Onenari Saria: ATERPE (Bidebarrieta Kalea)
- Pintxo Orijinalaren Saria: TUPI - AZPI. (Untzaga Plaza)
- Aipamen berezia TXALTXA (ISASI kalea), KOSKOR (CALBETON kalea) eta XANIA (Juan Gisasola kalea) tabernei pintxoen berrikuntzagatik
EIBARKO II PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, azaroaren 30ean SAN ANDRES AZOKAN izango da.
Epaimahaiko partaideak: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.
Eibarren, 2005.eko azaroaren 24an
--------------------------------
ACTA DEL II. CONCURSO DE PINCHOS DE EIBAR
Reunido el 25 de noviembre de 2005 a las 22:30 en los locales de ARRATE KULTUR ELKARTEA el jurado del II. CONCURSO DE PINCHOS DE EIBAR" ha tomado las siguientes determinaciones::
1) Agradecer su participación a todos los concursantes.
2) Resaltar la calidad de todas los pinchos presentados, el incremento de calidad y nivel respecto a la edición anterior y la dificultad en la toma de la decisión de los pinchos premiados
3) Decidir los pinchos premiados
- Premio al Mejor Pintxo: ATERPE (Bidebarrieta Kalea)
- Premio al Pintxo más original: TUPI - AZPI. (Untzaga Plaza)
- Mención especial a TXALTXA (ISASI kalea), KOSKOR (CALBETON kalea) y XANIA (Juan Gisasola kalea) por la innovación de los pintxos.
La entrega de premios del II. CONCURSO DE PINCHOS DE EIBAR tendrá lugar el 30 de noviembre en el transcurso de la FERIA DE SAN ANDRES
El jurado: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA y UNAI MAGUNAZELAIA.
En Eibar, a 24 de noviembre de 2005
Cava dastaketa, Jesus Oleaga sukaldariarekin
Hitzaldi-Dastaketa izan dugu gaur arratsaldean, Sobre el cava izenpean eta Jesus Oleaga sukaldari eta sommelierraren gidaripean Champagne eta Cava ardoak ezagutzeko eta dastatzeko abagunea izan dugu, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuan.
Frantziako Reims inguruko Chanpaign eremuan hoztasunaren eta hezetasunaren eraginez, mahastiek fruitu urria ematen dute; Kataluinan berriz, kontrakoa gertatzen da, fruituak ugariak dira. dio Oleagak.
Cava eta Idiazabal gazta zein ondo ezkontzen diren erakutsi digu Oleagak, Euskal Herria eta Kataluinaren arteko anaitasuna azalduz.
Bihar Eibarko II Pintxo Txapelketa izango dugu.
Txokolate jardunaldia: Klaxk elkartea eta Anton Azpiazu
Euskal Herrian eta bereziki Oñatin Txokolatearen Kultura, ohiturak, anekdotak eta besta gauza asko kontatu dizkigu, Klaxk Txokolateroen Elkarteko Anton Azpiazu Lehendakariak, gaur arratsaldean Txokolatearen kulturaren inguruan hitzaldia eskeini digun hitzaldi eta dastaketan.
Anton Azpiazu oñatiarrak txokolatearen etorrera, historia, kultura eta sekretoak jorratu ditu bere hitzaldian.
Jende ugari hurbildu da Arrate Kultur Elkartera eta Hitzaldiarekin batera, Antonek eta Klaxk elkartetik ekarritako txokolate mota ezberdinak dastatu dira. Azpiazuk txokolate ezberdinen arteko aldiak eta berezitasunak azaldu ditu, Zahor, Jambala! eta beste txokolate gozo-gozo eta on-onak dastatu dugun bitartean.
Argazki gehiago hemen
Kultura eta gastronomia azaroan
Bi hitzaldi-dastaketa, Txokolatea eta Cava Ardoen inguruan, eta Eibarko II Pintxo Lehiaketa antolatu ditugu azaro bukaera honetarako, Sanandresetarako giroa berotu nahiean.
Txokolatea eta Kaba. Hitzaldi-dastaketak
Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan bi gastronomia hitzaldi-dastaketak antolatu dira: Aurtengo gaiak Txokolatea eta Cava ardoa.
Azaroak 22an TXOKOLATEA
Hitzaldia: Txokolatearen kultura Euskal Herrian. Klaxk Txokolateroen Elkarteko Anton Azpiazu Lehendakariak Txokolatearen kulturaren inguruko hitzaldia eskeiniko digu arratsaldeko 19:30ean, Arrate Kultur Elkartean.
Anton Azpiazuk Txokolatearen etorrera, historia, kultura eta sekretoak jorratuko ditu bere hifzaldian. Hitzaldiarekin batera, Bartzelonako kakao etxetik etkarritako txokolate mota ezberdinak dastatuko dira. Azpiazuk txokolate ezberdinek arteko aldiak eta berezitasunak azalduko ditu.
Azaroak 23 CAVA ardoak
Hurrengo egunean Hitzaldi-Dastaketa berri bat izango dugu: Sobre el cava Jesus Oleagak emango duena. Zita, arratsaldeko 19:30ean, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuan.
Hitzaldia eta Cava ardo ezberdinen dastaketa izango dugu Jesus Oleaga sukaldari eta sommelierraren eskutik.
Azaroaren 24an, Eibarko pintxo onenaren bila: II Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.
Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko II Pintxo Lehiaketa. San Andres Saria antolatu du.
Eibarko Ostalaritza sektore osoa parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!
Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.
Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.
Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.
Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 24an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.
Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.
Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 24rako prestatu beharko dira.
Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe eta kafetegietatik.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrate Kultur Elkartean, 943.202.299 telefonora deituz, 19:30etatik 21:00etara.










