Josu Leokanne
politika
Legea eskuan, onerako eta txarrerako
Legalizazioa eta ilegalizazioa. Aldarri politikoak dira, eta erabaki politikoak dira lege horiek sortzea. Baina legea betetzea ezin da izan erabaki politikoa. Legea bete, besterik ez da geratzen. Gustatu ala ez.
Alderdi Politikoen legeak (ekainaren 27ko 6/2002 Lege Organikoa) honako azalpena dakar, lege aldaketaren lehenengo arrazoi gisa:
El objetivo es garantizar el funcionamiento del sistema democrático y las libertades esenciales de los ciudadanos, impidiendo que un partido político pueda, de forma reiterada y grave, atentar contra ese régimen democrático de libertades, justificar el racismo y la xenofobia o apoyar políticamente la violencia y las actividades de bandas terroristas. Especialmente si se tiene en cuenta que, por razón de la actividad del terrorismo, resulta indispensable identificar y diferenciar con toda nitidez aquellas organizaciones que defienden y promueven sus ideas y programas, cualesquiera que éstas sean, incluso aquellas que pretenden revisar el propio marco institucional, con un respeto escrupuloso de los métodos y principios democráticos, de aquellas otras que sustentan su acción política en la connivencia con la violencia, el terror, la discriminación, la exclusión y la violación de los derechos y de las libertades.
Alegia, argi desberdintzea:
- Metodo eta printzipio guztiz demokratikoak erabiltzen dituzten alderdiak, nahiz eta marko instituzionala berrikusteko helburua izan
- Bere ekintza politikoa gauzatzeko, honakoekin ados dauden edo honakoen aurrean ezikusiarena egiten duten alderdiak: indarkeria, izua, diskriminazioa, bazterkeria, eskubideen eta askatasunen urraketa.
Sortu alderdiak printzipio horiek betetzen ditu
Sortu alderdiak lehenengo alderdi-motan egoteko bokazio argia adierazi du:
- Indarkeria oro errefusatu, ETArena barne.
- Kide batek indarkeria errefusatuko ez balu, alderdiaren Estatutuen kontra arituko litzateke, eta hortaz, alderditik kanporatua izan liteke
Badirudi, beraz, legearen borondatearekin betetzen duela Sortuk.
Utzi daiteke Sortu legez kanpo?
Sortu alderdiak indarkeriarekin loturarik duela frogatu daitekeen unean, orduan bakarrik utzi lezake epaileak alderdia legez kanpo, eta une honetan aurkakoa egiten ari dela dirudi. Lege Organiko horren 3. kapituluan zehazten denez, honako kasuetan litzateke:
- Zilegi ez diren elkarteak, Kode Penalean tipifikatutako suposizioetan oinarrituta
- Modu jarraituan, behin eta berriro eta larriki urratzen dituenean barne-estruktura baten eta funtzionamendu demokratikoen betekizuna Lege Organiko honen 7 eta 8 artikuluetan aurreikusitako moduan.
- Behin eta berriro eta modu larrian urratzen dituenean printzipio demokratikoak, edo L.O. horren II. kapituluko 9. artikuluan aipatutako jarreren bidez saiatzen denean sistema demokratikoa ezabatzea, printzipio demokratikoak urratzea edo askatasunen erregimena hondatzea.
Alderdiaren ekintzari buruz hitz egiten du 9. artikuluak. Artikulu horren 2. puntuan zehazten dira zeintzuk diren "sistema demokratikoa ezabatzea, printzipio demokratikoak urratzea edo askatasunen erregimena hondatzea" helburu duten jokabideak:
- Oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzea; sustatuz, justifikatuz edo errugabetuz honako bietako bat:
- 1 pertsonen bizitzaren edo segurtasunaren kontrako atentatuak
- eta 2 bazterkeria edo jazarpena honako arrazoietako batengatik: ideologia, erlijioa edo sinismena, arraza, sexua edo sexu-joera.
- Indarkeria sustatu, erraztu edo legitimatu helburu politikoak lortzeko edo demokraziarentzako, pluraltasunarentzako eta askatasun politikoentzako beharrezko baldintzak desagertarazteko.
- Erakunde terroristen ekintza osatu eta politikoki babestu ordena konstituzionala asaldatzeko edo bake publikoa larriki senetik ateratzeko, beldur klima batean menperatzeko asmoarekin hauetako bat: botere publikoak, pertsona jakin batzuk, gizarteko taldeak edo biztanleria orokorra; edo indarkeria terroristaren eta beldurraren efektuak biderkatzen laguntzea.
Eta 9. artikuluaren 3. puntuan, aurreko hiru puntuko definizioa zehazten du 9 azpiataletan:
- Dar apoyo político expreso o tácito al terrorismo, legitimando las acciones terroristas para la consecución de fines políticos al margen de los cauces pacíficos y democráticos, o exculpando y minimizando su significado y la violación de derechos fundamentales que comporta.
- Acompañar la acción de la violencia con programas y actuaciones que fomentan una cultura de enfrentamiento y confrontación civil ligada a la actividad de los terroristas, o que persiguen intimidar, hacer desistir, neutralizar o aislar socialmente a quienes se oponen a la misma, haciéndoles vivir cotidianamente en un ambiente de coacción, miedo, exclusión o privación básica de las libertades y, en particular, de la libertad para opinar y para participar libre y democráticamente en los asuntos públicos.
- Incluir regularmente en sus órganos directivos o en sus listas electorales personas condenadas por delitos de terrorismo que no hayan rechazado públicamente los fines y los medios terroristas, o mantener un amplio número de sus afiliados doble militancia en organizaciones o entidades vinculadas a un grupo terrorista o violento, salvo que hayan adoptado medidas disciplinarias contra éstos conducentes a su expulsión.
- Utilizar como instrumentos de la actividad del partido, conjuntamente con los propios o en sustitución de los mismos, símbolos, mensajes o elementos que representen o se identifiquen con el terrorismo o la violencia y con las conductas asociadas al mismo.
- Ceder, en favor de los terroristas o de quienes colaboran con ellos, los derechos y prerrogativas que el ordenamiento, y concretamente la legislación electoral, conceden a los partidos políticos.
- Colaborar habitualmente con entidades o grupos que actúen de forma sistemática de acuerdo con una organización terrorista o violenta, o que amparan o apoyan al terrorismo o a los terroristas.
- Apoyar desde las instituciones en las que se gobierna, con medidas administrativas, económicas o de cualquier otro orden, a las entidades mencionadas en el párrafo anterior.
- Promover, dar cobertura o participar en actividades que tengan por objeto recompensar, homenajear o distinguir las acciones terroristas o violentas o a quienes las cometen o colaboran con las mismas.
- Dar cobertura a las acciones de desorden, intimidación o coacción social vinculadas al terrorismo o la violencia.
Egia esateko, ez ditut irakurri Sorturen Estatutuak (PDF batean daude Garan), baina bai adierazpen politikoak, eta ez dirudi Alderdi Politikoen Legea urratzen dutenik inondik ere. Horretara, edo Sortu onartzen dute, edo Alderdien Legea aldatu besterik ez da geratzen.
Zergatik eramango du Gobernuak eta Ministeritza Fiskalak epailearen aurrera?
Alderdi bat legez kanpo uzteko prozedura Alderdien Lege Organikoaren 11. artikuluan zehazten da:
- Gobernuak eta Ministeritza Fiskalak egin dezakete eskaera epaileen aurrean
- Kongresuak edota Senatuak erabaki dezate Gobernuak eskaera egin behar izatea.
Aurretik esan dudana lojikaz eta zentzuz legea irakurrita ikusten dudana da, zintzotasun osoz eta nire iritzia albo batera utziz. Honako hau berriz, nire suposizioa da, eta irakurketa politikoa.
Espainiako Gobernua egoera politiko larriago batean egongo litzateke eskaera hori bere borondatez egin beharrean, Kongresuak edo Senatuak behartuta egingo balu. Alderdi Sozialistak Gobernua izan arren, Senatuan PP da alderdi indartsuena (262 senataritik 122). Horretara, inteligentea iruditzen zait PSOEren egoeran badaezpada epaileen aurrera eramatea.
Nik uste zaila daukatela egoera berri honen aurrean Sortu legez kanpo uztea, baina epaileen aurrera eraman beste erremediorik ez duela Espainiako Gobernuak, epaileek esan dezaten Sortu legezkoa den ala ez.
Bestela, PPk behartuko du Gobernua, eta Gobernuak epaileengana jo beste erremediorik ez du izango. Hala bada, espainiar gizartearen aurrean justifikazio zaila izango du PSOEk, eta oso erraz esan ahal izango du PPk horrelako zerbait: "PSOEk legeztatu nahi izan du Batasuna, epaileen aurrera joan da baina guk exijitu diogulako, bestela ez ziren joango".
"Los mismos perros con distinto collar"
Zenbait politikari esaten ari dira ez direla fidatzen, "betiko txakur berberak" direla. Jakin badakigu, guztiok, Sortu eta legez kanpo utzitako Ezker Abertzalea esparru politiko berberaren ordezkari direla. Baina Ezker Abertzaleak egin du espainiar Estatuak exijitu diona, baita Batasuna erakundeetatik kanpo uzteko sortutako legea betez.
Fraga txakur bera zen Francorekin eta Zuzenbide Estatuarekin. Baina onartu egin zituen ustezko Zuzenbidearen Estatuaren joko-arauak, eta horixe bera egin du Ezker Abertzaleak. Zein da, bada, arazoa???
Alderdien legearen alde mintzatu gabe -ez bainaiz horren aldarririk egiten, argi gera bedi- soluzio estratejiko bakarra ikusten dut espainiar Estatuarentzat: legea urratzen den momentuan erakundeetatik kanporatzeko erramintak sortu ditzala, Eusko Legebiltzarrean izan zuen EHAKren kasua errepika ez dadin. Horrek izan dezake zentzurik juridikoki, baina Sorturi legez eratzen ez uzteak ez du ez hanka ez buru, legea eskuan hartuta.
Ikuspuntu politiko demokratiko batetik zaila da ulertzen Alderdien Legea. Baina ikuspuntu juridikotik ezinezkoa da azaltzea Sortu legez kanpo uztea. Horregatik, ilegalizazioaren aldeko aldarri guztiak, politikoak dira goitik behera: "los mismos perros con distinto collar" beharrean, ea nor den gai arrazoi juridiko bat emateko, Sortu legez kanpo uzteko. Intereconomiako hizlariak ez dirudi eztabaida horretan sartu nahi dutenik.
Mugak gainditzen
Titulu hori aukeratu du lagun batek (Atravesando fronteras), erakusteko nola amerikar batzuek euskaldun batzuk baino gehiago miresten duten espainiar kultura. Ez naiz sartuko bere planteamendua eztabaidatzera -pentsa dezala bakoitzak nahi duena-, baina bai nahi nuke apunte bera erabili euskal kulturara ekarriz.
Lagun batek bere blogean:
Es curioso ver cómo algunos norteamericanos aprecian nuestra cultura más que muchos españoles, como sucede con algunos ciudadanos de regiones como la CAV o Cataluña. Dejo imágenes de una clase de guitarra en una escuela de Estados Unidos.
Eta nik nirean:
Es curioso ver cómo algunos norteamericanos aprecian nuestra cultura más que muchos españoles, como sucede con algunos ciudadanos de lugares como el País Vasco. Dejo imágenes de una clase de danza vasca en Eibar, a la que asistieron estudiantes de danza de Caracter Dance Ensemble (Utah, EE.UU.).
Bigarren mailako herritarrak?
Udako parrandetan ezezagun askorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Sanferminetan, koadrilako bat Asturiar bikote batekin berriketan hasi zen. Hurbildu nintzen eta politikaz ari ziren. Disgustu handia hartu nuen elkarrizketa hartan entzundakoaz.
Bikote hartatik, bata Espainiaren aurka -eta horren ondorioz Euskal Herriaren independentziaren alde-, besteari berdin zitzaion independentzia -beti ere, independiente izanez gero, "ura, energia eta abar gure kontura lortuko bagenitu"-. Bla, bla, bla, betiko kontuak.
Nire lagunak sartu zuen ba, mingaina eta horrekin batera hanka. Niri izugarrizko ostikada eman zidan, hasteko, bihotzean. Kanpotar asko dagoela hemen, eta bertako jatorria dutenek -lehen lau abizen euskaldunak izanez, tarteko- izan beharko luketela bozka-eskubidea.
Sutan jarri nintzen, diskurtso horiek abertzaletasunaren kalterako baino ez baitira. Aitona galiziarra nuen nik, amaren partetik. Sekula ez zuen euskararik ikasi. Baina haren alabak, nere amak, euskara ikasi eta euskaraz hezi gaitu bere semeak. Nere amak ez dauka eskubiderik hemen zer egin behar den erabakitzeko?
Aitaren aldetik, Valladolid-etik etorritako birraitona. Valladolid-etik bidali zuten irakasle birraitonaren aita, Andrés del Barrio, gure herria linguistikoki espainolizatzeko estrategia baten barruan. Hona heldu eta hemengo egoera ezagutu zuenean, berak -nagusia zela argudiatuz- ez zuela ikasiko... baina bere ikasleei debekatu egin zien gure birraitonari gazteleraz egitea. Birraitona hori, Benito del Barrio, hemen integratu zen eta gazteleraz baino askoz ere finago aritzen zen euskaraz. Benito ALFA enpresaren sortzaileetakoa izan zen. Inork ba al zuen eskubiderik hemengo herritarra ez zela esateko?
Eibartar lagun batzuk Madrilen bizitzen daramatzate 15 urte. Ordutik, bertako hauteskundeetan dute boto-eskubidea. Erabakitzen dute zein hezkuntza jasoko duten euren seme-alabek, zein herrilan behar dituen bere kaleak, eta abar. Madrilgo biztanle baitira. Han inork ez du zalantzan jarri euren boto-eskubidea.
Hemen, kanpotik etorritakoei boto-eskubidea aspaldi aitortua daukagun honetan, orain hasi behar gara komeriatan? Ez EAJk, ezta ETAk ere, ez dute halakorik esaten. Eta Ibarretxek argi eta garbi esaten duen moduan: "orain hemen bizi eta lan egiten dugunok erabaki behar dugu Euskadiren etorkizuna". Hala bedi.
Isilik ETAren aurrean
ETAren aurrean irmo gero eta jende gehiago agertzen bagara ere, oraindik jende askok nahiago du isilean bizi. Komodoa da, mehatxatuta ez bazaude, politikaz paso egiten duzula esan eta horrela basatien aurrean isiltzea.
Baina ez da politika. Gizatasun minimoa da. Lagun gutxi batzuk saiatzen dira justifikatzen, eta pentsatzen dut ea hori esango al zien bion lagunei, ni zinegotzi izanda hilko banindute. Oso gogorra da, baina harreman horiek beldurra ematen didate. Zinegotzi ohiak, kazetariak, enpresariak... inguruan denok daukagu, jakin ala ez, mehatxatu bat edo beste. Baina gu, badaezpada, isilik.
Tuentin ebento bat ireki nuen Egunkariaren alde. Lagun guztiak gonbidatu (141) eta 46k babesa eman diote. ETAren aurkako ebento batera gonbidatu naute, eta nik berriro ere 141 lagun horiek gonbidatu. 3k bakarrik eman diote babesa.
Ez da politika. Beldurra ote da? Mehatxatuak izateko beldurra, edo biolentzia justifikatu nahi dutenekin harremanak gordintzeko beldurra, agian. Nirekin inor haserretzen baldin bada ETAri EZ esaten diodalako, haserretzea dauka, ez diot horri beldurrik. Gizatasuna baino ez zait iruditzen, eta ez dago politika soilak justifikatzen duen isiltasunik.
Tengo una pregunta para usted
Eraman dezagun Egunkaria Auzia telebistara, Televisión Españolara. Eta eraman dezagun ordezkari politikoen aurrera. Oso erreza da egin beharrekoa (Youtubeko botu arruntek ez dute balio!).
Eskerrik asko Luistxori honen difusioa egiteagatik berriki hasi duen blogean: Juicio a Egunkaria.
Antzeko informazioa
Egunkaria libre!
Ez naiz demokrata
Eskubide politikoez gain, bizitza-eskubidea aldarrikatzen baduzu, edo greba-eskubideaz gain, lan egiteko eskubidea aldarrikatu ezkero, demokrata ez zarela ulertu dezakegu.
Ezagutzen ere ez nauen bat ausartu egin da esatera nik klasera joateko aukera izan nuela gehiengoaren erabakiaren kontra. Ez da egia. Ez da hori asaldatu nauena, hala ere. Benetan iraingarria iruditu zaidana izan da ni demokrata ez naizela esatea.
"Zu demokrata baldin bazea nolatan ez zaude partidu plitiko guztien legalizazioaren alde?".
Publikoki esana dut ez natorrela bat Batasunaren ilegalizazioarekin. Greba egiteko eskubidearen alde nago, eta Batasunak eskubidea zuen greba nahi zuen moduan egiteko. Baina ez zitzaidan batere egokia iruditu modua, eta horixe argi eta garbi plazaratu nuen.
"ez dago ideia askatasunik, ideienatik atxilotzen gaituzte"esan zidan. Eta exigentzia puntua ere gehitu zidan:
"espero dut Batasunaren ilegalizazioaren aurka egoteaz gain Ezker Abertzale guztiak etengabe jasotzen dituen eraso guztien aurka egotea".Nik baietz erantzun nion. Baina bere exijentzia hankaz gora jartzen zuen esaldi bat ere bota zidan, nik baietz erantzun aurretik. "Ez nator zurekin bat gure herrian gertatzen diren urraketa guztiak salatu behar direnik. (...) Beraz, nik ez dut salatuko atentatu edo eraso bakar bat erez".Ondo dago, baina orduan, nolatan exijitzen dit niri Batasunaren defentsa irmoa egitea?
Borroka armatua justifikatzen didala iruditu zait:"Nik ez dut uste borroka armatua irtenbidea denik. Baina nik ulertzen dudanez jasotzen ditugun eraso guztien aurrean, bizirik irauteko dagoen bide bakarra da. Gu nazioa gara, beraz, autodeterminazio eskubidea daukagu, inpendiente izateko aukera hain zuzen ere. Hau aspalditik aldarrikatzen dugu. Borroka armatua sortu baina lehenagotik. Ordundik erasoak bakarrik jaso ditugu eta bi aukera ditugu: beraien aldera pasatu, edo tinko iraun. Eta tamalez geratzen den bide bakarra da armatua.".
Eta jarraian "Hala ere jendea horren aurka manifestatzea errespetatzen dut, heriotzekin ez delako ezer lortzen.". Ia, bata ala bestea: bide bakarra da, ala ez da ezer lortzen?
"Ez det siñisten zu demokrata zeanik".
Eta nik, zer sinistu behar dut, esposizio honen aurrean?
Elkarrizketa osoa irakur daiteke. Iruditzen zait jasotako argumentu horiek nahasiak direla. Eta uste dut horrela behar duela izan; ez dago biolentziari aurre ez egiteko argumentu sendorik.
Egunkaria
5 años con Egunkaria cerrado por la Justicia Española. Tengo una pregunta para usted: ¿Cómo se puede, en un Estado de Derecho, cerrar un medio sin pruebas?
Tengo una pregunta para usted bideoa: Euskaraz subtitulatuta españolez.
Tengo una pregunta para usted video: Españolez.
Antzeko informazioa
Informazio gehiago: Egunkaria.info
Más información: Juicio a Egunkaria
Errebal Center: ahaztutako aginduak
Merkatu plaza berria agindu ziguten. Lehen aparkalekua zegoen tokian, Plaza; Plaza zegoen tokian, parkea. Azpian parkina. Barruan supermerkaturik ez, esan zuten. Gero supermerkatu bat bai, bana produktu freskorik gabe. Ahaztu zaie dena. Azkenean, 2000 metro karratuko Eroski bat, parkerik ez. Azken metroraino hazitako txanpinoia.
batu ditut.
Greba automarjinatzailea
Batasunak automarjinaziora kondenatu du bere burua. Gaur greba deitu du, egindako atxiloketak salatzeko. Eta grebara deitzeko, beharrezkoak ez ziren hitzak erabili ditu.
Bagaude asko eta asko, gure burua alderdi horretan ikusi gabe, atxiloketarekin bat ez gatozenak. Hala ere, alderdi horretakoek nahiago dute eurek bakarrik manifestatu. Preokupatu dira deialdi selektiboa egiteaz: "Greba orokorraren erantzunean metatuko dugun indarra hauteskundeetako indarra izango da" (Karmele Uribe). Ba ez, hauteskundeetan zeuei bozkatzea, eta zuen buruzagien atxiloketa salatzea, ez dira gauza bera.
Dagoeneko Batasunak ez du PP kritikatzen. Zapatero, EAJ eta Nafarroa Bai dira gaitz guztien errudunak. Horiek dira herriaren etsaiak. HBkoa izan barik ez dago abertzale izaterik, ez dago demokrata izaterik, ez dago herria maitatzerik. Ongia da Batasuna eta gaizkia beste guztia. Guztiak ari dira elkarlanean Euskal Herria suntsitu nahian. Guztiak, Batasunako salbatzaileak izan ezik. Salbatzaileak, baina, ez ditu mehatxatutako zinegotzi eta enpresariak salbatzen. Erahilketak ikusten ditu, eta isilik geratzen da. Baina gero nahi du guztiok alderdi demokratikoen aurka oihu egin dezagula.
Agur bat hemendik atxilotuei, baina baita oihua altxatu ez duten langile eta ikasle ausartei. Nik greba egin beste erremediorik ez dut izan. Unibertsitateko gauzak.