Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne eta

Josu Leokanne

eta

Isilik ETAren aurrean

ETAren aurrean irmo gero eta jende gehiago agertzen bagara ere, oraindik jende askok nahiago du isilean bizi. Komodoa da, mehatxatuta ez bazaude, politikaz paso egiten duzula esan eta horrela basatien aurrean isiltzea.

Baina ez da politika. Gizatasun minimoa da. Lagun gutxi batzuk saiatzen dira justifikatzen, eta pentsatzen dut ea hori esango al zien bion lagunei, ni zinegotzi izanda hilko banindute. Oso gogorra da, baina harreman horiek beldurra ematen didate. Zinegotzi ohiak, kazetariak, enpresariak... inguruan denok daukagu, jakin ala ez, mehatxatu bat edo beste. Baina gu, badaezpada, isilik.


Tuentin ebento bat ireki nuen Egunkariaren alde. Lagun guztiak gonbidatu (141) eta 46k babesa eman diote. ETAren aurkako ebento batera gonbidatu naute, eta nik berriro ere 141 lagun horiek gonbidatu. 3k bakarrik eman diote babesa.

Ez da politika. Beldurra ote da? Mehatxatuak izateko beldurra, edo biolentzia justifikatu nahi dutenekin harremanak gordintzeko beldurra, agian. Nirekin inor haserretzen baldin bada ETAri EZ esaten diodalako, haserretzea dauka, ez diot horri beldurrik. Gizatasuna baino ez zait iruditzen, eta ez dago politika soilak justifikatzen duen isiltasunik.

Josu Mendicute 2008/03/16

Ez naiz demokrata

Eskubide politikoez gain, bizitza-eskubidea aldarrikatzen baduzu, edo greba-eskubideaz gain, lan egiteko eskubidea aldarrikatu ezkero, demokrata ez zarela ulertu dezakegu.

Ezagutzen ere ez nauen bat ausartu egin da esatera nik klasera joateko aukera izan nuela gehiengoaren erabakiaren kontra. Ez da egia. Ez da hori asaldatu nauena, hala ere. Benetan iraingarria iruditu zaidana izan da ni demokrata ez naizela esatea.
"Zu demokrata baldin bazea nolatan ez zaude partidu plitiko guztien legalizazioaren alde?".

Publikoki esana dut ez natorrela bat Batasunaren ilegalizazioarekin. Greba egiteko eskubidearen alde nago, eta Batasunak eskubidea zuen greba nahi zuen moduan egiteko. Baina ez zitzaidan batere egokia iruditu modua, eta horixe argi eta garbi plazaratu nuen.

"ez dago ideia askatasunik, ideienatik atxilotzen gaituzte"

esan zidan. Eta exigentzia puntua ere gehitu zidan:

"espero dut Batasunaren ilegalizazioaren aurka egoteaz gain Ezker Abertzale guztiak etengabe jasotzen dituen eraso guztien aurka egotea".Nik baietz erantzun nion. Baina bere exijentzia hankaz gora jartzen zuen esaldi bat ere bota zidan, nik baietz erantzun aurretik. "Ez nator zurekin bat gure herrian gertatzen diren urraketa guztiak salatu behar direnik. (...) Beraz, nik ez dut salatuko atentatu edo eraso bakar bat erez".

Ondo dago, baina orduan, nolatan exijitzen dit niri Batasunaren defentsa irmoa egitea?

Borroka armatua justifikatzen didala iruditu zait:
"Nik ez dut uste borroka armatua irtenbidea denik. Baina nik ulertzen dudanez jasotzen ditugun eraso guztien aurrean, bizirik irauteko dagoen bide bakarra da. Gu nazioa gara, beraz, autodeterminazio eskubidea daukagu, inpendiente izateko aukera hain zuzen ere. Hau aspalditik aldarrikatzen dugu. Borroka armatua sortu baina lehenagotik. Ordundik erasoak bakarrik jaso ditugu eta bi aukera ditugu: beraien aldera pasatu, edo tinko iraun. Eta tamalez geratzen den bide bakarra da armatua.".

 

Eta jarraian "Hala ere jendea horren aurka manifestatzea errespetatzen dut, heriotzekin ez delako ezer lortzen.". Ia, bata ala bestea: bide bakarra da, ala ez da ezer lortzen?

"Ez det siñisten zu demokrata zeanik".
Eta nik, zer sinistu behar dut, esposizio honen aurrean?

Elkarrizketa osoa irakur daiteke. Iruditzen zait jasotako argumentu horiek nahasiak direla. Eta uste dut horrela behar duela izan; ez dago biolentziari aurre ez egiteko argumentu sendorik.

Josu Mendicute 2008/02/21

Bidarrixa

Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian.

Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Niri buruz gehiago:

 

Azken erantzunak
Zelan gauzatu? Luistxo, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
bizkaiko golkoa ramon, 2011/02/24