Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne Artxiboa 2011 Otsaila 22 Alkatia jubilatuei: "jubiletxea handituko dugu, Alkate jarraitzen baldin badut"
Dokumentu Akzioak

Josu Leokanne

Alkatia jubilatuei: "jubiletxea handituko dugu, Alkate jarraitzen baldin badut"

Zapatuan soziedadeko batzarra euki genduan, eta aukera politxa jende nagusixakin egoteko. Asko gustatzen jata 80 urtetik gorakuekin batera bazkaltzeko aukeria eukitzia eta euren kontuak entzutia... gehixenetan.

Nere albuan zeuan gizon nagusi batek kontau zeztan Untzagako jubiletxeko bileran Miguel de los Toyos-ek esandakua: jubiletxian anplaziñua eingo zala "baldin eta berka alkate moduan segitzen bazeban". Harritxuta geratu nitzan, ze proiektu hori, nik dakidala, onartuta dago 2011ko Udal Aurrekontuetan.

Ba hara! Youtuben topau dot bideoan, Alkatia jubiletxekuekin berbetan. Bidio luziago bat be badago, baña hori ez dot osorik ikusteko astirik euki.

 

Nere ustez Untzagako anpliaziñua baiño lehen, hobe zan Amañako jubiletxia eittia, adibidez; igual horrek Untzagakua deskongestionauko leuke; eta gañera, pentsatzen dot Udalak diru asko gastatzen dabela jubiletxietan, danondako izan ahal ziran zentruak ein biharrian. Baina nere iritzixa albo batera lagata, lotsagarrixa iruditzen jata jende nagusixari "kaskuak berotzen" ibiltzia modu horretan, aspaldi onartuta daguan proiektu batekin.

Josu Mendicute 2011/02/22

Botuak erostia ez da gerraurreko gauzia

Serafin — 2011/02/23 15:02
Dana begittantzen jata penagarrixa, lotsagarrixa ez esatiarren. Vaya tropa!

bizkaiko golkoa

ramon — 2011/02/24 20:35
Bizkaiko golkoko gure arrantzaleen kaladero maitatuak ihes egin ziguten betirako 200 milako konfliktoarekin.
Gure antxoa preziatuarekin arazoak ditugu, gure bixigu maitea desagerua dago.
Arazoa gehiegizko arrapaketa, enbarka peskao ondarrutarrek dioten modura, arrain gazterik ez eta amildegira espezie gustiak.
Hemen naiz eta gazteak gero eta gutxiago izan, biztanlegoaren adin piramidea negargarria izan, ¡ahi ene nagusien botoen kaladeroa gero eta indartsuago¡. Karnaza usanintsuena botatzen duen arrantsalea kaporala gero haren amuaren zizareari biziki koska egingo diote.
Politikaria eta arrantzalea antzerako parezido, orain gutxirarte erakutxi duten arabera, berdin zaie espezieen irautea euren itsasontziak kareleraino arrainez beterik badijoaz.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Bidarrixa

Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian.

Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Niri buruz gehiago:

 

Azken erantzunak
Zelan gauzatu? Luistxo, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
bizkaiko golkoa ramon, 2011/02/24