Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne Artxiboa 2010 Apirila 07 Manifestazioetarako looka
Dokumentu Akzioak

Josu Leokanne

Manifestazioetarako looka

Manifestazio baten helburua irudi bat ematea da, eta jende asko ikusteaz gain, uste dut garrantzitsua dela partaideen itxurak gure ideiei ematen dien balio erantsia.

Adibide praktiko bat ikusteko:

  • Euskal presoen eskubideen aldeko elkarrateratze bat:

 

Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Ukberri

  • ETAren aurkako manifestazio bat Madrilen

 

Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Rinzewind

 

Batean mendiko prakak eta forro polarrak, bestean trajeak eta Barbourrak. Erropak talde-identifikaziorako elementu bat gehiago dira, eta horrekin jokatu dezakegu -eta nire ustez jokatu beharko genuke- gure helburuak betetzeko. Horregatik, nire ustez garrantzitsua da manifestazio bat egin aurretik zergatik eta zertarako deitzen den jakitea. Bi helburu nagusi izan daitezkeenak aipatzearren:

  • Indar erakustaldi bat egitea taldearen animoak sustatzeko.
  • Arerioari erakustea gizartea non dagoen eta zer den guztiok defendatzen duguna.

Nire ustez egiteke dagoen gogoeta bat da Euskal Herrian. Marketinari bizkarra emanez bizi gara elkartegintzan, euskalgintzan, herrigintzan... eta gero ostiak datoz.

  • Euskaldunak jabetu behar ditugu Egunkaria ixtea astakeria izan zela? Ez, euskaldun guztiek badakite hori.
  • Ezker abertzalekoak jabetu behar dira presoak giza-baldintza penagarrian daudela? Ez, ezker abertzalekoek badakite hori.

Bi galdera plazaratu ditut baina beste edozein manifestaziotan aplikatu daiteke. Galdera hori egin ondoren, galdera honakoa litzateke:

Nola jantzita sentituko nau hurbilago konbentzitu behar dudan xede-talde horrek?

Egunkariaren aldeko azken makromanifestazio horretara joan nintzenean, Boluetan kotxea aparkatu eta ikusi nuen lehen koadrilan Ternua forro polarra eta txapela jantzita zihoazen guztiak. Aukeran, nahiago Egunkariaren alde *pepero* jantzita joan eta forroa eta txapela ETAren aurkako manifestaziorako uztea.

Esan gabe doa, aukeraketa horiek neurrian egin behar direla. Norbera eroso egotea ezinbestekoa da, noski. Baina aurreiritziak apurtzeko erraz baliatu dezakegu janzkera, eta gure herri honetan nago ez garela horretaz baliatzen.

Oh: post hau pendiente neukan abenduko Egunkariaren aldeko manifestaziotik, eta Leire Narbaizak Sustatun idatzi duen artikulu bati botatako erantzuna izan da hona ekarri dudan hau.

Josu Mendicute 2010/04/07
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Bidarrixa

Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian.

Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Niri buruz gehiago:

 

Azken erantzunak
Zelan gauzatu? Luistxo, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
bizkaiko golkoa ramon, 2011/02/24