Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne Artxiboa 2009 Urria 05 Merezi duzue
Dokumentu Akzioak

Josu Leokanne

Merezi duzue

Gure herriko langile talde bati iruzur egin diote. Eta hor daude, etorkizuna noiz iritsiko, iraganeko bete gabeko aginduei begira...

Gure herriko langile talde bati iruzur egin diote. Krisia iritsi baino lehenago itxi behar izan zituzten bere negozioak talde horretako batzuek, eta segi ahal izateko inbertsioak egin besteek. Etorkizun duinago baten aldeko apostu bakarra egiten utzi zieten, euren iritzirik entzun ere egin gabe, beste batzuen interesei bakarrik jaramon eginda. Eta hor daude, etorkizuna noiz iritsiko, iraganeko bete gabeko aginduei begira. Orainaldi hobea merezi duzue.

Iruzur egin dizuete merkatarioi, eta iruzur egin digutela sentitu dugu baita ere herritarrok. Zuei gauza bat agindu aurretik, beste bat agindu baitziguten guztioi. Eta hori lortzeko borroka zaila eta gogorra izan da azken urte t´erdian. Iragan aginduak berreskuratzeko esperantza inoiz baino biziago ikusten dugu orain. Espazio publikoa dugu, eta merezi dugu.

Eta zuek... zuek iruzur egin diguzuela sentitu dugu, merkatariok eta herritarrok. Engainatuak sentitu gara, baztertuak. Eta agian ez da horrela, agian Madrildik, Ingalaterrako edo Alemaniako diruarekin (batek daki) etorritako batek egin dizue iruzur. Baina, hala bada ere, galdera da... zuek zer merezi duzue?

...eta kitto! 2009/X/02. pdf (52.59 KB).

Josu Mendicute 2009/10/05

Galdera beste modu batean

ramon — 2009/10/05 15:04
Ni eu bezala eta merkatariek bezala, guztiz engainatua sentitu naiz. Ez hik ez merkatariek ez neuk eta ez inork ez du horrelakorik merezi.
¿Nork merezi denok jaso doguna?. Ba hori¡ merezi duenak, merezimendu osoz merezitakoa bere bizkar gainean jaso dezala.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Bidarrixa

"Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian." Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Josu Mendicute

Youtube channel

Flickr photos

josu.mendicute.net CV

Facebook profile

Ustekabe Fanfarre

Romilar jarabe on Facebook
Azken erantzunak
Eskerrik asko Alaitz Zubiaurre, 2010/02/19
kontzertuan ez nintzen egon Mikel Orozko, 2010/01/02
MMM Markel, 2009/12/03
MMM Markel, 2009/12/03
Azalpen eske Markeli Josu, 2009/12/03