Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne Artxiboa 2009 Urtarrila

Artxiboa Urtarrila 2009

Zikloia eta Alaskaren titia

Atzo autoz Bilbora joan nitzan. Ama oso bildurtuta zegoen. Behin bertan, eta Alaskari titi bat ikutu ondoren, erabaki nuen autoa Bilbon geratuko zela, ez nuela gidatu nahi, eta horrela nire gorputzak eskatzen zidana edateko mugarik ez nuela izango.

Goizean, Boluetatik Abandora metroz joan gara. Bertan gosaldu, eta Abandotik San Mamesera metroa hartzera joan naizenean, metroa itxita. Arazoak.

Oinez Zabalburura, euripean, eta bertan Ondarroako autobusa hartu nuen Ermurarte. San Lorentzoko peajetik herri erdiraino, "Ermua Ghost City" zirudien, "ciudad fantasma" bat alegia, kale guztiak ilun-ilun. Trena 10 minutuko atzerapenarekin heldu da, baina ondo.

Hemengo irudian, Alaskarekin, titia ikutu aurretik (bera probokazio lanetan, ikusten denez):
Mendikiut & Alaska

Goizeko 8,30ak inguruan, San Juan kalean, persiana baten pieza bat, metro t´erdikoa bai, lurrean, erditik tolestuta. Etxera heldu naizenean, amari esan diot bizirik nengoela, eta orduan hasi da lasai lotan. Lotara, eta nik lo egiten nuen bitartean Iñigo Carral Arraten zebilen, Krabelinen moztutako errepideari argazkiak ateratzen. Krabelin 2009/I/24 krabelin 2009 / I / 24

Zikloiari buruzko albistea Eibar.ORG peoran.

Orain kotxearen bila Bilbora, eta bide batez... ikusiko dugu. Ea kotxea salbatu den.

Josu Mendicute 2009/01/25

Euskal zinea

Unibertsitatean debate bat antolatu behar dugu Euskal Zinearen inguruan. Euskal Zinearen inguruko bideo-sorta topatu eta blogera ekarri dut.

Atzoko hazañaren ondoren produkzio taldetik bota naute aurkezle izateko. Gidoiaren prestaketan bideo hauekin egin dut topo; euskal Zinearen hastapenetatik gaur egunerarteko errepasoa. Bideo bakoitzarekin batera testuak ere sartu ditu youtuben. Gure lanerako 3. eta 4. bideoek dute mami gehien, baina interesgarriago ikusi dut bideo guztiak ordenean jartzea.

Egileak: Ander Insausti, Maria Amunarriz, Igone Arreitunandia eta Aitor Gametxo. Azken honen youtube kontutik Creative Commons lizentziapean hona ekarriak.

Bestalde, pasa den astean publikatu denez, 9 milioi euro banatuko ditu Jaurlaritzak kulturgintzaren sustapenerako

, (hortik 4.206.820 € ikus-entzunezkoetan eta beste 1.098.980 € euskarazko zineman). Dirulaguntzen kantitateaz eta horiek banatzeko irizpideetaz antolatuko dugu, besteak beste, eztabaida. Horra bost bideoak:

 



Josu Mendicute 2009/01/08

Kalakari

Asteazkenean ETB 1eko Kalaka saioan parte hartuko dut.

ETB 1eko Kalaka saioan parte hartuko dut datorren asteazkenean, urtarrilak 7, gaueko 10etatik aurrera.

Harritu ninduen deiak. Nire etakitto! aldizkariko zutabeak irakurtzen ei ditu Kalakako norbaitek, eta bloga besteren batek... jende gazte bila, nirekin harremanetan jarri dira. Ez dut uste Zapiain bezain maitatua izango naizenik, baina tira, onartu egin dut proposamena.

Asteazkenean probatuko dugu zer moduz moldatzen garen kameraren aurrean eztabaidatzen. Eta gero, gerokoak. Estreinurako, iragarki eta guzti:

 

Kalakara noa
Josu Mendicute 2009/01/05

Bidarrixa

Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian.

Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Niri buruz gehiago:

 

Azken erantzunak
Zelan gauzatu? Luistxo, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
bizkaiko golkoa ramon, 2011/02/24