Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne

Rajoy eta Zapatero egunkariaz... ja!

Josu Mendicute 2008/03/07 10:10
Propaganda haundia egin zuten baina gero oso galdera gutxi sartu dituzte... eta noski, Egunkariarena ez dute sartu.

Hemen entrebistak Rajoy eta Zapaterori. Espero bezela, ez dute nire galdera jarri. Desenkantoa dago, gainera: propaganda haundia egin zuten baina gero oso galdera gutxi sartu dituzte... hemen bigarren komentarioa.

Konsueloa: gazteleraz egindako galdera 9200 aldiz ikusia, euskaraz egindakoa 6800. Euskal Herritik kanpo ere oihartzuna izan du, batez ere Catalunyan. Bideoak zenbat botu izan ote ditu? TVEk momentuz ez du ezer esan.

Euskadi Irratian, egunkariaren bideoaz

Josu Mendicute 2008/02/25 12:06
Euskadi Irratiaren Amarauna saioan parte hartu nuen atzo, 8. probintzian, Espainiako hauteskundeetarako Zapatero, Rajoy eta Llamazaresi youtuben jarri diedan galderari buruz hizketan.

Tengo una pregunta para usted saiorako egindako bideoaz galdetu zidaten Euskadi Irratian, Joxe Aranzabalen 8. probintzian. Bere podcastera igo du saioa, 11 minutu t´erdikoa, eta bertatik nire podcastean ere gehitu dut grabazioa.

 

Lau kontu aipatu nituen:

 

  • Nola bururatu zaidan.

       Uste nuen gure zirkulotik haratago gai hau ezagutarazi behar genuela. Sustatun eta Zabaldun ere horren inguruko eztabaida txikia eman zen, ahalegindu ginen albiste baten Meneamen kolatzen, baina ez genuen lortu. Modu honetan Espainiar telebistan gaia ateratzeko aukera ikusi nuen.

  • Zein teknologia erabili dudan.

       Gaur eguneko ordenagailu eramangarri batek dakarrena. Macbook-aren kasuan, iSight kamera integratua eta "de serie" zetorren softwarea.

  • Emitituko duten esperantzarik dudan, eta teknologia berriak erabilgarriak diren.

       Ez dut uste TVEen emitituko dutenik. TVEk blog bat atera du, eta bertan erreperkusio handia izaten ari diren gaiak komentatzen dituzte. Nire bideoak 5000 bisita daramatza, 60 aldiz baino gehiago bozkatua Youtuberen sisteman, 21 aldiz sartuta faboritoetan... (ikus besteekin konparazioa) baina ez da azaldu.

       Hala ere, Espainia osotik ari dira bideoa ikusten, eta TVEren plataformatik bisita pila ari dira heltzen. Behintzat, internetetik batzuei gaia erakutsiko diegu.

         - Youteberen helbide honetara joan: http://youtube.com/elecciones08.
        - Eskubiko atalean 'Vote' zapaldu.
        - Bilaketan 'Egunkaria' jarri.
        - Bi bideo azalduko dira.
        - Bat hautatu -gaztelerazkoa hautatzeko aholkua ematen ari dira sarean-, eta bozkatu (eskua gora zapaldu).

Eskerrik asko Amarauna saiokoei, eta bereziki Joxe Aranzabal blogari-irratilariari.

Tengo una pregunta para usted

Josu Mendicute 2008/02/21 11:17
Eraman dezagun Egunkaria Auzia telebistara, Televisión Españolara. Eta eraman dezagun ordezkari politikoen aurrera. Oso erreza da egin beharrekoa (Youtubeko botu arruntek ez dute balio!).
TVEren tengo una pregunta para usted saiorako galdera prestatu dut, euskaraz hasieran, eta lagun batek eskatuta, gazteleraz gero. Zoaz elecciones08 kanalera eta aukeratu "Vote". Bilatu bertako bilatzailean: egunkaria. Bi bideo agertuko zaizkizu. Aukeratu bat eta egin klik gora begira dagoen eskuan. Gero, aukeratu beste bideoa eta egin gauza bera. Gainera, badirudi behin baino gehiagotan bozkatu daitekeela... balioko ote dute botu errepikatuek?  Sistema de votación rtve

Eskerrik asko Luistxori honen difusioa egiteagatik berriki hasi duen blogean: Juicio a Egunkaria.

 

Antzeko informazioa

 

Egunkaria libre!

Ez naiz demokrata

Josu Mendicute 2008/02/21 04:11
Eskubide politikoez gain, bizitza-eskubidea aldarrikatzen baduzu, edo greba-eskubideaz gain, lan egiteko eskubidea aldarrikatu ezkero, demokrata ez zarela ulertu dezakegu.

Ezagutzen ere ez nauen bat ausartu egin da esatera nik klasera joateko aukera izan nuela gehiengoaren erabakiaren kontra. Ez da egia. Ez da hori asaldatu nauena, hala ere. Benetan iraingarria iruditu zaidana izan da ni demokrata ez naizela esatea.
"Zu demokrata baldin bazea nolatan ez zaude partidu plitiko guztien legalizazioaren alde?".

Publikoki esana dut ez natorrela bat Batasunaren ilegalizazioarekin. Greba egiteko eskubidearen alde nago, eta Batasunak eskubidea zuen greba nahi zuen moduan egiteko. Baina ez zitzaidan batere egokia iruditu modua, eta horixe argi eta garbi plazaratu nuen.

"ez dago ideia askatasunik, ideienatik atxilotzen gaituzte"

esan zidan. Eta exigentzia puntua ere gehitu zidan:

"espero dut Batasunaren ilegalizazioaren aurka egoteaz gain Ezker Abertzale guztiak etengabe jasotzen dituen eraso guztien aurka egotea".Nik baietz erantzun nion. Baina bere exijentzia hankaz gora jartzen zuen esaldi bat ere bota zidan, nik baietz erantzun aurretik. "Ez nator zurekin bat gure herrian gertatzen diren urraketa guztiak salatu behar direnik. (...) Beraz, nik ez dut salatuko atentatu edo eraso bakar bat erez".

Ondo dago, baina orduan, nolatan exijitzen dit niri Batasunaren defentsa irmoa egitea?

Borroka armatua justifikatzen didala iruditu zait:
"Nik ez dut uste borroka armatua irtenbidea denik. Baina nik ulertzen dudanez jasotzen ditugun eraso guztien aurrean, bizirik irauteko dagoen bide bakarra da. Gu nazioa gara, beraz, autodeterminazio eskubidea daukagu, inpendiente izateko aukera hain zuzen ere. Hau aspalditik aldarrikatzen dugu. Borroka armatua sortu baina lehenagotik. Ordundik erasoak bakarrik jaso ditugu eta bi aukera ditugu: beraien aldera pasatu, edo tinko iraun. Eta tamalez geratzen den bide bakarra da armatua.".

 

Eta jarraian "Hala ere jendea horren aurka manifestatzea errespetatzen dut, heriotzekin ez delako ezer lortzen.". Ia, bata ala bestea: bide bakarra da, ala ez da ezer lortzen?

"Ez det siñisten zu demokrata zeanik".
Eta nik, zer sinistu behar dut, esposizio honen aurrean?

Elkarrizketa osoa irakur daiteke. Iruditzen zait jasotako argumentu horiek nahasiak direla. Eta uste dut horrela behar duela izan; ez dago biolentziari aurre ez egiteko argumentu sendorik.

Egunkaria

Josu Mendicute 2008/02/20 00:27
5 años con Egunkaria cerrado por la Justicia Española. Tengo una pregunta para usted: ¿Cómo se puede, en un Estado de Derecho, cerrar un medio sin pruebas?

Errebal Center: ahaztutako aginduak

Josu Mendicute 2008/02/14 14:52
Merkatu plaza berria agindu ziguten. Lehen aparkalekua zegoen tokian, Plaza; Plaza zegoen tokian, parkea. Azpian parkina. Barruan supermerkaturik ez, esan zuten. Gero supermerkatu bat bai, bana produktu freskorik gabe. Ahaztu zaie dena. Azkenean, 2000 metro karratuko Eroski bat, parkerik ez. Azken metroraino hazitako txanpinoia.
2003ko Arriolaren webak dakar bere garai hartako proiektua. Eta proiektua gauzatzen ari den enpresak jarri digu oraingo txanpinoiaren bideoa. Biak iturri hartuta, agerikoak diren kontrasteak bideo batean

batu ditut.

 

Greba automarjinatzailea

Josu Mendicute 2008/02/14 14:18
Batasunak automarjinaziora kondenatu du bere burua. Gaur greba deitu du, egindako atxiloketak salatzeko. Eta grebara deitzeko, beharrezkoak ez ziren hitzak erabili ditu.

Bagaude asko eta asko, gure burua alderdi horretan ikusi gabe, atxiloketarekin bat ez gatozenak. Hala ere, alderdi horretakoek nahiago dute eurek bakarrik manifestatu. Preokupatu dira deialdi selektiboa egiteaz: "Greba orokorraren erantzunean metatuko dugun indarra hauteskundeetako indarra izango da" (Karmele Uribe). Ba ez, hauteskundeetan zeuei bozkatzea, eta zuen buruzagien atxiloketa salatzea, ez dira gauza bera.

Dagoeneko Batasunak ez du PP kritikatzen. Zapatero, EAJ eta Nafarroa Bai dira gaitz guztien errudunak. Horiek dira herriaren etsaiak. HBkoa izan barik ez dago abertzale izaterik, ez dago demokrata izaterik, ez dago herria maitatzerik. Ongia da Batasuna eta gaizkia beste guztia. Guztiak ari dira elkarlanean Euskal Herria suntsitu nahian. Guztiak, Batasunako salbatzaileak izan ezik. Salbatzaileak, baina, ez ditu mehatxatutako zinegotzi eta enpresariak salbatzen. Erahilketak ikusten ditu, eta isilik geratzen da. Baina gero nahi du guztiok alderdi demokratikoen aurka oihu egin dezagula.

Agur bat hemendik atxilotuei, baina baita oihua altxatu ez duten langile eta ikasle ausartei. Nik greba egin beste erremediorik ez dut izan. Unibertsitateko gauzak.

Popatik gramatika

Josu Mendicute 2008/02/08 18:06
Bilbotarra da, hamasei urte ditu eta izen euskaduna du. Seguraski bere aitak ezin izango zuen izen hori izan, eta Joaquín izan zen. Semea, berriz, Jokin. Jokinek ez daki euskaraz.

Luze hitz egin dezakegu Jokini buruz. Aztertu dezakegu nola den posible 2008 honetan Bilbon jaio, hezi eta bizi den batek euskaraz tutik ere ez egitea. Kritikatu dezakegu bere interes falta, gurasoen erabakia, edo nahi beste, baina errealitate bat da, Jokin asko dago Euskal Herrian.

 

Jokin eskola minoritario horietako batean ibili da beti: A ereduan, guztiz espainola den eredu linguistikoan. Euskara, Jokinentzat, ez da hizkuntza bat. Beste barik irakasgai bat da, bere gurasoek latina ikasi behar izan zuten moduan. Jokini euskarak ezer gutxirako balio dio: txakurrari izena jartzeko, enpresa bat sortzen duenean rotulo elebiduna jartzeko, eta lagunak agurtzeko. Epa!

 

Egunero doa eskolara. Astero-astero hiru ordu pasatzen ditu eskolan euskara estudiatzen. Ikasi, baina, beste kontu bat da. Jokinek ez du orain arte euskararik ikasi, estudiatu baino ez du egin. Gramatika irakasten diote. Aditz taula batzuk buruz ikasiko ditu eta datorren asteko azterketan buruan gordetako taula guztiak irauli. Hor geratuko da dakien guztia, paperean. Burua hustuko du eta ez zaio euskararen arrastorik ere geratuko.

 

Euskara klaseak ez du Jokin euskarara hurbildu. Jokinek hesiak eraiki ditu bere inguruan: euskara zaila da eta ez dio ezertarako balio. Eta, egia da, orain arte ikasarazi diotenak ipurtzuloa garbitzeko ere ez dio balio Jokini. Horixe, ba: popatik gramatika.

 

Patxi: ¿pirata o ricachón?

Josu Mendicute 2008/02/06 09:14
El blog del político psocialista vasco Patxi López me ha dejado francamente desconcertado. ¿Podría tener problemas con la SGAE?
He investigado un poco al Secretario General de los Socialistas Vascos, Patxi López. Tampoco demasiado, símplemente la información que nos cuenta en su blog.


Dice tener miles de películas en DVD. En música tampoco se queda corto el tío, nada menos que 8000 discos entre vinilos y CDs.

8000 discos de Patxi López

 

Mis preguntas son:

  • ¿Serán copias pirata?
  • ¿Un sueldo socialista da para tanto?
  • ¿Serán regalos? Si es así... ¿cuánto le regalarán al Presidente?
Me surgen más preguntas. Patxi no para de meter letras y vídeos de la música que le gusta. ¿Podría eso traer algún problema con la SGAE? A esto último no le doy tanta importancia. Lo cierto es que tenía más preguntas, pero sus 8000 discos me han dejado patinfuso. Si calculamos que cada uno puede costar 10 euros, en mis cuentas salen unos doce millones de pesetas. Joooderrr!!

Maria Luisa: agur ta ohore

Josu Mendicute 2008/02/06 07:39
Kontxu Odriozola azpeitiarrak Goenkale telesailan 14 urtez bete daben pertsonaiak agur esan desku aratuste-martitzian.

Erraz esaten da hamalau urtian egon dala andra hau present nere bizitzan. Dittudan urtien %70a ez jata baña, zifra makala begittatzen. Akaso nagusixaguek ez naute konprendiduko, eta gaztetxuaguek ezta. Euskeraz telebisiñorik ikusten ez dabenak be ez dau jakingo, seguraski, zer sentitzen doten. Baiña euskal telebista ikusten daben nere edadekuek badakixe zelako hutsunia sentidu doten Maria Luisak agur esango zeskula jakin nebanetik.

Ikusi bideoaren bigarren zatia, 1.15 minututik aurrera.

 

Goian bego, Maria Luisa.

Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.