Josu Leokanne
Etarraren semea
Atentatu bat dagoenean pentsatzen dut zein baloretan heziko lukeen etarra batek bere seme-alaba. Galdetzen diot nere buruari, zein errieta klase egingo liokeen, bere semeak ikaskide bat jipoituko balu.
-Mikel, ez da jo behar
-Ama, baina zuk tiroak botatzen dituzu!
-Baina horiek gatazkaren ondorioak dira, maitia
Ezin dut imajinatu. Etarraren batek hau irakurtzen badu, utz dezala komentarioren bat esplikatzen, asuntuak benetan intrigaturik nauka-eta.
Zuen tiroen hotsen gainetik, nahiago musika.
ETA EZ
Heziketaz
Ba ez.
BAKEA!!!!
Giza Eskubideen alde nago, beraz hori esanda argi izten dot gizakiaren aurkako edozein jarreraren aurka nagoala (terrorismoa, tortura, esplotazioa...). holango zeozer gertatzen bada salatu egin behar da gizartearen aurrean.
ezin daitekena egin da, gauza bat behar bezala salatzen ez dala ikusita (tortura) tiroka hasi. Edo hilketak justifikatu. Batak ez dau bestea ekarri behar.
HILTZEA HILTZEA DA eta ez dau inolako justifikaziorik.
herri honek behar dauana BAKEA da.
Heziketa lezioak
Ba nik ezagutzen ditut ETAko bat edo besteren seme-alabak, ondo asko heziak, eta ez egoerarik onenetan. Txiste merkeak soberan daudela uste dut. Momentu hauetan horrelako ideia jenialak izaten dituzuenok ez dakit bene-benetan hau ere sentitzen duzuen, benetan...Ni ere ezker abertzale ilegalizatuaren aldekoa naiz eta badakit esaten dudan ezerk ez zaituztetela aseko. Eta askotan beste aldetik datorren indarkeriaren (tortura, dispertsioa, ERAILKETAK...) aurrean botatako kondena hipokritak baino isiltasuna bera hobe dela uste dut
Etako baten alaba
Jendea ez da ona ala txarra. Ezin gara manikeismoan erori. Bizitzan gris asko daude, eta pertsona bakoitza desberdina da, segun eta non, norekin eta zertan dabilen. Batzuek maite nauten moduan, besteek gorroto didate. Zorionez, poliedrikoak gara, ez lauak eta beti berdinak.
Beste alde batetik, "etarren" gainean hitz egiten duzunean, ezagutuko ez bazenitu bezala hitz egiten duzu. Uste ez duzun arren, zuk ezagutzeaz gain, zure modukoak dira.
A! Egia da, euskaraz ez da etarra esaten!
Ene bada
Mendikute jauna egunen batean alkate, lehendakari edo tertuliano handia izango da, fatxa txiki bat. Eta egun horretan esango dugu: "bai, nik ezagutzen nuen" edo "se le veía venir". Ordura arte, eta orduan segur aski ere, horrelako komentarioak erabat desegokiak eta antzuak direla uste dut. Hemen batzuk beste liga baten jokatzen dute: Serio hitz egin eta arazoei konponbidea jartzea.
Flipantea
Flipantea, errazago kritikatzea nire iritzia, Giza Eskubideen urrapen bat baino.
Flipantea Giza Eskubideen urrapen baten aurrean, bizkarra eman eta beste urrapen batzuetaz bakarrik hitz egin nahi izatea.
Flipantea irakurri behar izatea honen atzetik ez-dakit-zein helburu ezkutu dauzkadala.
Eta flipantea flipanteena anonimoek egitea.
loitxute
danok gara hiltzaile, danok dakoguz eskuek odolez loitxute. gu erabiltzen gauzen ordenagailuek, ez dozuz paga zeuk: pobre batek paga dauz, beran bizidxegaz.
danak gara hiltzaile. ezin dana da egin, bat salatu, ta bestie ez. hori erosotasunera jeustie da.
Sinplismo hutsa
Herri honetako egoera horrela ulertzen baduzu, ondo; baina niretzako ez du inolako ekarpen interesgarririk suposatzen. Aitzitik, pentsamendu xinpleenaren adibide garbia iruditzen zait.
Kalakan zu ikusi ostean sartu naiz lehenengoz zure blogera. Espero dut hurrengoetan iruzkin eta burutazio interesgarriagoak aurkitu ahal izatea.
Ez
elkarrizketak
-Kontra? Zera, ni ez nintzen sartzen...
-Baina jendea detenitu eta inkomunikatzen zutenean, neskak komisaldegian bortxatzen zituztenean, ez zenuen ezer egiten?
-Ez, ez nuen ezer egiten.
-Tira, aita, ba oraintxe hemen gaude zu eta biok, ni komisaldegitik atera berritan eta zu hor, zurbil eta triste: nahi al duzu jakin zer egin didaten egunotan? Akaso ez duzu jakin nahiko...
-Bai, noski, laztana.
-Zertarako? Berdin jarraituko ote duzu beste aldera begira?