Josu Leokanne
Tengo una pregunta para usted
Eraman dezagun Egunkaria Auzia telebistara, Televisión Españolara. Eta eraman dezagun ordezkari politikoen aurrera. Oso erreza da egin beharrekoa (Youtubeko botu arruntek ez dute balio!).
TVEren tengo una pregunta para usted saiorako galdera prestatu dut, euskaraz hasieran, eta lagun batek eskatuta, gazteleraz gero. Zoaz elecciones08 kanalera eta aukeratu "Vote". Bilatu bertako bilatzailean: egunkaria. Bi bideo agertuko zaizkizu. Aukeratu bat eta egin klik gora begira dagoen eskuan. Gero, aukeratu beste bideoa eta egin gauza bera. Gainera, badirudi behin baino gehiagotan bozkatu daitekeela... balioko ote dute botu errepikatuek?
Eskerrik asko Luistxori honen difusioa egiteagatik berriki hasi duen blogean: Juicio a Egunkaria.
Antzeko informazioa
Egunkaria libre!
Ideia bikaina
Zu zinen!
Ikusita nuen bideoa baina ez nekien zu zinenik izan ere nahiz eta zure blogatik pasatu ez naiz sekulan argazki horretaz ohartu. Betidanik izan duzu?
Erantzun zizuten? ;-)
http://www.galder.net
Ni nintzen!
Ba bi urte pasatxo blogeatzen, lehenago blogak.com-en eta gabonetatik hemen. Erantzun? Y un jamón... :(