Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne Artxiboa 2008 Urtarrila 13 Gureak
Dokumentu Akzioak

Josu Leokanne

Gureak

Urkizu auzoko soziedadeak batzen dituen Auzokoak elkarteak antolatuta, bazkaltzen eman genien atzo, adimen urritasuna duten ehun laguni.

Atzo lan ta lan. Urkizuko soziedadeak batzen dituen Auzokoak elkarteak antolatuta, bazkaltzen eman genien Gureakeko langileei. Enpresa honetan lan egiten dute adimen urritasuna duten eibartar askok, eta atzo Urkizu-Gain eta Erdi-bana soziedadeetan (Batzokiaren gainean) bazkaltzen eman genien.

Pasada bat da pertsona hauek zein esker onekoak diren. Kas botilak jasotzen ari nintzela, esku bakoitzean bost botila hartu nituen eta txaloka hasi zitzaizkidan. Jantoki osoa zeharkatu eta barrara iritsi nintzenean, oraindik txaloka ari ziren. Edariak, janaria... ateratzean, batzuk eskerrak ematen zuten. Beste askok ez. Baina euren irribarreak bai ematen zituztela eskerrak! Bainilazko batidoak ateratzen hasi eta batek ¡¡alaa batiiiiiidos!! bota zuen, grazia egin zidan.

Bazkalostean dantzaldia eta opari-zozketa. A ze algarak, denek eurei tokatzea nahi zuten. Irtetzean, oparirik ez zuten guztiei beste opari bana eman genien, eta aparte, beste opari-sorta bat guzti-guztientzat. Ze pozik irtetzen ziren...

Lana da. Lan gogorra. Opariak prestatu, mahai jarri, ehun pertsonari jaten eman, dena jaso... Egun guztia jo ta ke. Baina merezi du. Atzoko argazki batzuk igo ditut Youtubera, bideo pilula batean. Datorren urtean berriro, eta gehiago.

Josu Mendicute 2008/01/13

Eskerrik asko

Alaitz Zubiaurre — 2010/02/19 14:01
Kaixo,

Denbora pasatua den arren 2008ko bazkaritik, gaur aurkitu dut bideo hau eta egia esan zure hitz eta bideoak unkitu egin gaitu.
Gureakeko partaide den Oihaneren sendia gara eta eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu gure partetik egiten duzuenagaitik. Beraiek zuek unkitzen ba zaituzte, zuek guri unkitzen diguzue.
Jakina da ezintasun hauek dituzten pertsonek zoriontsu izateko ez dutela gauza handien beharrik, edozein maitasun keiñu edota atentzio keinuekin asko pozten direla, eta Oihanek egun hortan ekartzen duen poza ez dago ordaintzerik.
Milla milla esker denagaitik

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Bidarrixa

Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian.

Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Niri buruz gehiago:

 

Azken erantzunak
Zelan gauzatu? Luistxo, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
Askatasuna bide Serafin, 2011/05/03
bizkaiko golkoa ramon, 2011/02/24