Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne Artxiboa 2008

Artxiboa 2008

ETAk ez du euskal telebistarik nahi

Hau "Nazio Eraikuntza" baldin bada, niregaitik gera zaitezte etxean. Aski da, ETA EZ.

 

Irudia: abertzale.eu

 

Josu Mendicute 2008/12/31

Etarraren semea

Atentatu bat dagoenean pentsatzen dut zein baloretan heziko lukeen etarra batek bere seme-alaba. Galdetzen diot nere buruari, zein errieta klase egingo liokeen, bere semeak ikaskide bat jipoituko balu.

-Mikel, ez da jo behar

-Ama, baina zuk tiroak botatzen dituzu!

-Baina horiek gatazkaren ondorioak dira, maitia

Ezin dut imajinatu. Etarraren batek hau irakurtzen badu, utz dezala komentarioren bat esplikatzen, asuntuak benetan intrigaturik nauka-eta.

Zuen tiroen hotsen gainetik, nahiago musika.

 

Josu Mendicute 2008/12/03

Opiniones de Iñaki Arriola

"Mantengo mi opinión que desde la imposición y la prepotencia no triunfan los proyectos" opina. Dice de la fusión de Kutxa y BBK que "se ha planteado sin el consenso necesario, sin un clima propicio y sin el imprescindible y necesario respaldo social".

Añade que "no compartimos el modelo de inversión con criterios de especulación urbanística".

Bueno sería que tanto él como sus compañeros socialistas y demás socios del Ayuntamiento de Eibar se aplicaran estos discursos tan bonitos en temas del día a día, como por ejemplo, la discusión de Errebal.

Josu Mendicute 2008/12/01

In memoriam

Azkenaldian zurekin oheratzen nintzen. Dantzan jartzen dit, zure musikak, ene bihotza. Hil zara, baina gauero berpiztuko zara amets askoren atarian. Zure errautsak, izarren hautsa izango dira.

 

Hil da. Ez da ixilduko.

Josu Mendicute 2008/12/01

Marisol Esteban, EHUko errektore hautagaia, spammerra da

EHUko Errektorerako hautagaiek spam egiten dute botuak lortzeko. Unibertsitate berritzaile baten aldarria horrela islatu daitekeela uste dute, agian. Iñaki Goirizelaia hautagaiarena light da, momentuz, baina Marisol Esteban anderearenak ez dauka mugarik.

EHUko errektore hautagaiek, Iñaki Goirizelaia jaunak eta Marisol Esteban andereak, spama erabiltzen dute ikasleak persuaditzeko tresna gisa. Iñaki Goirizelaiaren kasuan, zuzenagoa iruditu zait, momentuz. Lehenik eta behin, gonbidapen bat bidali zidan gaur egingo zuen hautagaitzaren aurkezpenerako. Ekitaldi baterako gonbidapena. Klase bateko ordezkari naizen aldetik, onargarria iruditzen zait. Badago klausula bat zeinen bidez ordezkariok horrelako mezu batzuk jasan behar ditugun. Bale.

Marisol Estebanena lotsagabeagoa iruditu zitzaidan. Bere kartela bidali zidan. Aitzakia ez zitzaion falta: unibertsitatean jartzen dituzten kartelak apurtu, kendu edo gainetik marrazten dituzte betiko radikalek. Radikalei esker, Estebanek spam egiteko zilegitasuna aurkitu du. Atsekabetuta, ez nion ezer esan. Baina beste mezu bat jaso nuen.

"La Universidad necesita tu voto. Unibertsitateak zure botoa behar du. Marisol Esteban". Eta pdf bat atxikituta. Estebanen eta Goirizelaiaren programak nik hartu ditut internetetik, ez dut nahi eurek nire postontzian sartzerik. Erantzun egin nion. "Ez dut propaganda elektoral gehiago jaso nahi nire postontzian. Mesedez, errespetatu nire eskaria. Eskerrik asko. Josu Mendicute."

Ba Estebanek ez du errespetatu nahi nire eskaria, eta gaur beste mezu bat bidali dit. "La Universidad necesita tu voto. Unibertsitateak zure botoa behar du. Marisol Esteban". Erantzun egin diot. "Unibertsitateak ez du spammerrik behar. Josu Mendicute".

Unibertsitate berritzaile bat aldarrikatzen duenak ezin du spama erabili ikasleak bereganatzeko. Are gutxiago ikasle batek horrelakorik ez egiteko eskatu eta gero.

Josu Mendicute 2008/11/28

Lau teilatu gainean

Bakarrik geratu gara, Kafe Antzoki erdian. Nire ezpainek zure kantua eten dute. Kalera irten gara, ez dugu musikarik behar. Kalea gurea da eta biok batera, musika gara. Irribarre aztarnak uzten ditugu Abandotik. Gorputza algaraka dugu biok. Bihotza kolpeka nik, gure musikari erritmoa jarri nahian. Baina buruak galdetzen dit zuk abestu nahi duzuna beste kantu bat ez ote den.

Josu Mendicute 2008/11/23

Santa Klara eibartarrona!!

Donostiako Santa Klara uhartia eibartarrona da. Kapitalaren zapalkuntzak eraginda, historiak ez du jaso zehazki zein gerratan izan zen; baina ahozko ondarearen arabera, Santa Klara eibartarrona da. Donostiarrek Frantsesen aurkako guda batean, arma-faltan, eibartarrei erosi zizkieten armak. Dirurik ez, eta ordainetan Santa Klara uhartea eman.

Santa Klara eibartarrona!!

Historia idatziak jaso ez duenez, ezin dugu zehaztu zein gerratan izan zen. Badirudi “San Luisen ehun mila semeak” Donostiara sartu zirenean (Konbentzio gerra) izan zitekeela, baina ez dago argi. Zailago dirudi Napeleondarren garaian izatea, honek biztanle gehienak barruan harrapatu baitzituen. Kasu hortan, kanpoan zegoen norbait izan beharko zen, eta zor bitxia dirudi, Donostia osoa kiskali eta herritarrak hilda baitzeuden. Hala ere, horrek beste hipotesi bat irekiko luke: desesperazioaren eraginez Santa Klara momentu horretan eibartarrei entregatzeko prest egitea.

Edozela ere, gure eibartar arbasoek armagintzan egindako lanaren ordaina da Santa Klara, zor historikoa, Eibarko herriak aldarrikatu behar duena.

Santa Klara eibartarrona!

Josu Mendicute 2008/11/07

San Pedro

"Errespetu falta bat iruditzen jata Teo rekiko, gure haurtzaroko heroi bat politiko batekin konparatzia" ...

Pasa den aleko zutabean Patxi López eta Teo konparatu nituen. Anderrek idatzi zidan, ostiralean bertan. "Errespetu falta bat iruditzen jata Teo rekiko, gure haurtzaroko heroi bat politiko batekin konparatzia". Akaso arrazoia izango du Anderrek, eta badaezpada barkamenak Teori, iraindua sentitu baldin bada. Baina benetan zuzendu behar dudana, Anderrek berak bidalitako mezuaren bigarren zatiak zekarren. "Baña Sant Pedro Sancti Tomas ekin konfundidu al dozu?". San Pedrok Zeruko atea zaintzen zuen bezela, hemendik nire akatsei ere ateak ireki nahi dizkiet, Patxiren proposamena irekitako ateaz jaso dudan bezalaxe. Agerian geratu da noraino iristen den nire ezagutza ebangelikoa. Lotsatu egin naiz, are gehiago ikastetxe erlijioso batean sei urtez ibilia naizen aldetik. Santo Tomas zen aipatu nahi nuen santua. Askorentzat, txorizoekin lotzen duten santua baino ez da Santo Tomas. Eta afirmazio honekin ez dut esanahi inpliziturik bilatu gura.

Tira, edukiarekin ados ez dagoenik ere etorri zait. Oierrek bota du bere iritzia, eta horrela bukatu: "azkenean Mendarora joan beharko gara bizitzera eta Eibarrera etorri ospitalera". Oierren gogoetek beti eramaten naute nik pentsatutakoei bigarren buelta bat ematera, eta agian arrazoia izango du. Mendaron A8tik irteera balego, maiztasun handiagoz baleude autobus eta tren zerbitzuak... zertarako Ospitalea Eibarren? Uf, zertarako emango nion Patxiri nire babesa birritan pentsatu gabe? San Pedro, irekizkiguzu gogoetarako ateak. Aztertu dezagun zer den benetan behar duguna.

Josu Mendicute 2008/10/31

Teolentzero

Teoren ipuinen itxura hartzen diot bere blogari. Teo Zirkoan edo Teo Eskolan antzera, Patxi Arabako bodegan edo Patxi Erisonon gustura irakurtzen ditut.

Bai, azkeneko ipuina Patxi Eibarren izan da. Atsegin ditut Teopatxiren ipuinak, toki batetik bestera pozik ibili ohi da-eta. Gainera, Olentzero moduko bat da bera; bere bisitak non, opariak han. Teolentzero, beraz. Eibarren ere utzi digu bere oparia, eta ez nolanahikoa: ospitalea. Ospitaleak gure harremanetatik urrun bai, baina distantziaz gertu nahi izaten ditugu. Eibartarrok ez dugu ulertzen Mendaroraino joan behar izatea esginze bat diagnostikatzeko.

Teolentzerok agindu digu Eibarren Ospitalea izango dugula, baldin eta Lehendakari izango bada, noski. "Zuk eman botoa, eta nik Ospitalea emango dizut", ez dirudi oso prezio garestia. Halere, nahiko nuke entzun Teolentzerok hori proposatuko duela Lehendakaritza lortu gabe ere. Izan ere, alderdiek gobernatu gabe ere proposatu ditzakete gauzak. Nik Patxi, Ibarretxe, eta behar izanez gero Basagoiti ere babestuko dut Eibarrek ospitalea izan dezan. Baina dagoeneko desilusio handiak izan ditut (Errebal, besteak beste). Sanpedrizatu egin naiz, ez baitute sinisteko meriturik egin. Ikusi arte ez dut sinistuko. Teo ipuina da, eta Olentzero... Olentzero denok dakigu nor den. Sanpedrok ez du sinisten, baina aurreratzen du: oparia jasotzen baldin badu, publikoki eskerrak emango dizkio ipuin pertsonaia konbinatu honi.

...eta kitto! 2008/X/24 (pdf)

Josu Mendicute 2008/10/23

Txalo artean, klaseko ordezkari

Ez da graziosoa, baina tira, tokatu da. Klaseko ordezkari izendatu naute eta, aurreko bi urteetan ez onartu ostean, a la tercera...

Egia esan ez dut ulertzen nolatan aukeratu nauten ordezkari. Batez ere, pasa den urtean nahiko desastre ibili nintzelako nire bizitza akademikoan. Baina bai, aukeratu naute, eta ez da lehen aldia. Lizentziaturako bigarren kurtsoan denok geunden bonboan eta gehiengo oso handiz aukeratu ninduten, baina ez nengoen prest egunero apunteak kopistegira eramateko, eta ez nuen kargua onartu. Pasa den urtean informalki tanteatu genuen eta ez, ez nintzen prest agertu, berriro ere. Eta oraingoan, berriro ere denok bonboan geundela, gehiengo handiz hautatu naute eta onartzera behartuta ikusi dut nere burua. Behintzat, badirudi ez ditugula hainbeste apunte kopistegira eraman behar. :-)

Eskatu dut idatziz eman diezadatela ordezkari moduan dudan zereginen araudia. Jakin nahi dut ikasleok aitortuta dauzkagun eskubideak, eta horiek gauzatzea exijitzeko ordezkari bezala dauzkadan tresnak. Uste dut hori Unibertsitateak modu argi eta sinplean jakinarazi beharko lukeela karreran matrikulatu bezain laster, baina ez dut ikusten klasekideek honen inguruko informazio larregi dutenik (eta nik ere ez, noski).

Botuen zenbatzea egin eta ikaskide batek (idazkari lanetan) aditzera eman duenean, jendea txaloka hasi da. ¿Ni ordezkari izatea ospatzen al zuten? JAMONES! Guztiek ospatzen zuten eurak ez zirela ordezkari, marroia beste batentzat zela, eta horrek sortzen duen poztasuna azaleratu beharra zuten txaloka.

Tira, marroi bat da, baina hala ere eskerrak eman behar ditut ikaskideek nigan jarritako konfidantzagatik. Eta bide batez, 3 aukera askeko kreditu lortzeko bidea ematen didate (irakasgai erdi baten parekoa). Hiru kreditu eta nire ikasle-eskubideak oraindik ez dakidan zein organutan defendatzeko eskubidea izango dira, beraz, enbaxada honen soldata. Gutxiagotik ere sartu naiz beste saltsa batzuetan, ezta?

Josu Mendicute 2008/10/23

Bidarrixa

"Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian." Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Josu Mendicute

Youtube channel

Flickr photos

josu.mendicute.net CV

Facebook profile

Ustekabe Fanfarre

Romilar jarabe on Facebook
Azken erantzunak
Eskerrik asko Alaitz Zubiaurre, 2010/02/19
kontzertuan ez nintzen egon Mikel Orozko, 2010/01/02
MMM Markel, 2009/12/03
MMM Markel, 2009/12/03
Azalpen eske Markeli Josu, 2009/12/03