Hemen zaude: Hasiera Blogak Josu Leokanne Artxiboa 2006 Uztaila 28 Euskal Jaia Errioxan
Dokumentu Akzioak

Josu Leokanne

Euskal Jaia Errioxan

Ustekabe Fanfarreak Errioxako Kanpingeko Euskal Jaiaren II. Edizioan parte hartuko du.

Pasa den urtean Euskal Jaia antolatzea bururatu zitzaien Camping de La Rioja-koei. Zer egin, ordea? Ustekabe Fanfarrea eramatea bururatu zitzaien. Nik neuk beste ideia batzuk bota eta lanean gogor egin ostean jai itxurosoa lortu genuela esan dezakegu. Aurten ere gogor aritu gara lanean eta honako programa lortu dugu:

  • 11.00 Trikitilariak eta kupelaren irikiera.
  • 12.00 Ustekabe Fanfarrearekin kale animazioa (14.00ak arte).
  • 13.00 Ikurriñaren igoera (Agur Jaunak-ekin). Jarraian, II. Pintxo Lehiaketa.
  • 14.30 Herri bazkaria. Patatak errioxar erara (doan), bigarren platera bakoitzaren esku eta postrea gatzatoa (Danoneren donazioa).
  • 16.30 Ustekabe Fanfarrearen animazioa (18.30ak arte).
  • 18.00 "Eibarko Euskal Kirolak": Ernesto Ezpeleta "Bihurri" eta Ana Berasategiren Herri Kirolen exhibizioa. Jarraian, herri jokoak.
  • 20.00ak aldera amaitzen da jaia. Gabean, agian, sorpresa!

Kanping asteburua pasatzeko balioko digu Ustekabekooi. Bertan asteburua pasa (eta ongi pasa gainera) eta Gasteizko jaietarako indarrak hartzeko balioko digu akanpadak. Barbakoatxo bat ere egin beharko dugu itzuli aurretik.

Gasteizera joan baino lehen pilak ongi kargatu behar dira: horretarako, joan zen urtean lez, bazkari oparoa egin dugu gaur. Arraten egitekotan geunden, baina eguraldia zela eta, EDOZER Kultur eta Jolas Elkartean egin dugu.

Errioxako Euskal Jaia badator. Kanpistak txaranga soinuaren zain daude. Biribilketa alaiek haien gorputza noiz dantzarazi zain. Ordu batzuk baino ez dira falta eztarria sagardoz busti eta antzinat salto, gibelat salto, giro alaian irrintzika hasteko.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Bidarrixa

"Bidarrixa mugetan, kilometro bakotxian daguan harrixari deitzen jako Eibarko Euskerian." Blog hau ere bidarri bat da, eta denbora aurrera doan heinean, aldatzen joango zaigu, errepidean goazela paisaia aldatzen zaigun bezalaxe.

Josu Mendicute

Youtube channel

Flickr photos

josu.mendicute.net CV

Facebook profile

Ustekabe Fanfarre

Romilar jarabe on Facebook
Azken erantzunak
Hipotesi bat Ramon, 2010/07/27
Noski ezetz Josu, 2010/07/27
Erantzunak Josu, 2010/04/06
Al mongolo de arriba Para el tal Ruben Javier, 2010/04/03