Joana Albret
Kontu Kontari
Vivi Arellano eta Montxo Gomez: Liburutegi publikoa kultur eragilea da, ezberdintasunak parekatzeko erreminta bat
Salamancan, FGRS fundazioan, urte luzez irakurketa sustapenari eta gazte liburutegiei buruz esperientzi sendoa pilatu ondoren, Nafarroara bueltatu eta egun, Iruñean CAN Fundazioak duen Civican kultur zentroan dihardute, Vivi liburutegiko zuzendari eta Montxo kultur programazioaren arduradun. Hainbat gairi buruz jarduteko aukera izan dugu mahai gainean baina azkenean liburutegi publikoen eginkizun hezitzailea aipatu eta hariari tiraka hasi gara, pertsonen informazio-heziketa burutzeko liburutegien egin beharrekoei buruz.
- Liburutegia ikuspegi zabalean hartu behar dela aipatu duzue...
Liburutegia kulturara, herrian gertatzen denera irekita egon behar da. Jendea liburutegira etortzea, bere baliabideak erabiltzea nahi badugu, kultur programazioa eta liburutegia koordinatuta egotea oinarrizkoa da, batak bestean eragin eta elkar osatzen baitute. Edozein gairi buruzko hitzaldia edo erakusketa antolatzen bada, liburutegitik bibliografi erakusgai batekin, irakurketa gida edo ikus-entzunezko aukeraketa batekin lagundu ahal zaio.

Era honetara egindako adibide bitxiak badaude: aurten meteorologoen kongresua izan dugu. Gaia, hasiera batean, oso espezializatua zen, publiko orokorrarentzako ez hain interesgarria. Baina liburutegian, gaiari buruzko liburu teknikoekin batera, euriari, elurrari, urtaroei buruzko literatur lanen erakusketa programatu genuen, eta azkenik, euri eta horrelakoei buruz hitz egiten zuten edozein generotako kantuekin ibilbide musikala prestatu genuen. Oso dibertigarria eta originala izan zen, interes ezberdinak batzeko modu bat. Horrela lan eginda uste dugu hirian gertatzen denarekin hurbilago gaudela eta herritarrari hurbiltzen diogula. Gainera, liburutegiaren eta irakurketaren ikuspegi zabalagoa eta anitzagoa eskaintzen du: zentrora tai-chi ikastarora edo txotxongiloen ekitaldi batera etortzen den pertsonak liburutegian gai horri buruz gehiago jakiteko aukera duela jakin behar du.
- Programazio sailak antolatutako ekintzak osatu behar ditu liburutegiak?
Ez, alderantziz ere bai. Askotan liburutegia bera da aurre hartuta ekintzak bultzatzen dituena: tertuliak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak, etab. Sarritan, honela lan egiteak bilduma berezi txikiak sortzen ditu, gerora erabili daitezkeen baliabideak. Adibidez, munduko bazter ezberdinetako txotxongiloen erakusketa bat egiteko aukera izan genuenean txotxongiloak egiteko eta antzerki teknikaren manualak erosi ziren, antzezteko obrekin batera. Material guzti hori orain eskuragarri dago behar duenarentzat: elkarteak, irakasleak, ....
- Ikuspegi zabal honen barruan liburutegi publikoak eginkizun hezitzailea dutela aipatu duzue...
Liburutegietan aspalditik egiten dira Erabiltzaileen Prestakuntzarako ekintzak, gidatutako bisitak, eskola-taldeekin antolatutako ekintzak,... guzti hori liburutegi publikoen erantzukizun bat bezala hartzen zen, zituen beste funtziotariko bat. Baina azkenaldi honetan, kultur fenomeno berrien eta irakurketa modu ezberdinak agertzearen ondorioz, liburutegien eginkizun hezitzailearen gaia ikuspegi berri batetik landu da. Liburutegien ikuskeran aldaketa handia dakarren ikuspegi berri bat da.
- Zein da aldaketa hori?
Liburutegia hezkuntza baliabide bat bezala ikustea eta pertsonen prestakuntzarako eginkizun berezia duela onartzea da. Gure gizartean azkenaldian eman diren aldaketa handien aurrean, gero eta handiagoak diren ezberdintasunak parekatzeko erreminta da, hezkuntza ez arauturako espazio bat. Liburutegiak informazioa eskura jarri, teknologia berrien ezagutza eta erabilpena zabaldu, informazio iturriak eskaini eta informazioa aukeratzen erakutsi behar ditu. Horri batzuk informazio-hezkuntza eta beste batzuk hezkuntza digitala deitzen diote, baina terminologi kontuetan sartu gabe, liburutegiaren eginkizun hezitzailea nabarmen gelditu da. Liburutegia ikuspuntu horretatik birplanteatu beharra dago, eta dena aztertu: zerbitzuak, funtsa, eta abarrak.
- Adibide bat?
Funtsak eskuratzeko garaian adibidez. Demagun fonoteka eguneratu beharra dugula. Aukera bi izango ditugu, biak bidezkoak. Bata, egun entzuten den modako musika erostea, jende gehiago erakarri, erabiltzaile gehiago egin eta agian horrela liburutegiko beste funtsetara hurbiltzeko aukera gehiago izan dezaten; eta beste aukera, liburutegiaren bidez izan ezik beste modu batean entzuteko aukera gutxi izango duten musika eskaintzea da. FGRS Fundazioan, gazte sailean, Ikus-entzunezko Ibilbideak deitutako proiektua jarri genuen martxan. Musika edo zinema hautaketa txikiak ziren, genero edo korronte jakin baten zehar ibilbide bat. CD edo DVDak gaiari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen zuen esku-orri batekin batera ematen ziren. Ibilbideetako batzuk, Del rock duro al heavy metal edo El Hip-Hop musikan, eta Tribus urbanas eta Cine de acción zineman. Hautaketa hauek gazteentzat erakargarriak ziren izenburu komertzialenekin eta beraientzat ezezagunagoak zirenekin osatzen ziren. Del rock duro al heavy metal izeneko ibilbidean zegoenak Metallica-ren azkenarekin batera Led Zeppelin-en disko bat eramaten zuen, eta modu horretara, berak hartuko ez zukeen disko bat ezagutu eta musika bien arteko harremanak ere hobeto ulertzen zituen. Liburutegiak programa bultzatzeko mailegu extra eskaintzen zuen: gazteek normalean 2 cd hartu ahal zituzten, baina ibilbide batetan izena emanez gero, 3 edo 4. Beste pausu bat, gazteak beraiek landutako ibilbideak egitera animatzea izan zen, generoa aukeratzen zuten, gure laguntasunarekin dokumentatzen ziren eta izenburuak aukeratzen zituzten. Lan serioa izanez gero, liburutegia izenburuok erosteko konpromezua zuen. Horrelako hainbat ekintza daude, erabiltzaileari beste modu batean helduko ez zaion informazioa helarazteko.
- Hasi al zarete zuen liburutegia ikuspegi hezitzaile honetatik planteatzen?
Bai. Garrantzitsua da langile guztiak horretan sinestea eta orain arte era intuitiboan egindakoa kontzienteki egitea. Denon artean bildu eta arlo ezberdinak aztertzen hasi gara, biztanleriaren heziketa beharrizanak, liburutegiaren antolaketa, sailkapena, ekintzen programazioa, esku-orrien edizioa.... Horretan adibidez, ateratako ondorioetariko bat eskola-bisitak beste era batera antolatu beharko genituzkeela izan da.
- Eta aurrerantzean nola egingo dituzue eskola-bisitak?
Etekin handiagoa ateratzeko, saio bat baino gehiagotan egin beharko lirateke, dokumentu-mota ezberdinekin. Helburu bezala, haurrek informazio iturriak ezagutu, behar duten informazioa atera eta aurkitutako informazioa kontrastatu, erabili eta lan mota bakoitzak eskatzen duenerako informazioa berregiteko gaitasuna izan dezatela.

- Horrelako ekintzarik egin al duzue inoiz?
Bigarren Hezkuntzako neska-mutilekin egitasmo interesgarri bat egin genuen hamar urtetan zehar Salamancan eta helburu hauek betetzen ziren. Aurrez emandako zerrenda batetik aukeratzen zuten gaiari buruzko informazioa (hiriko tribuak, drogak, herriko kontuak, ...) hiru minututako bideoan jarri behar zuten. Taldeka banatuta batzuk erreferentzi-lanak egiten zituzten, besteak bibliografia, beste batzuk ahozko iturriak bilatzen zituzten, ondoren, emandako fitxetan jaso, zein motatako informazioa den adierazi eta gidoia egiten zuten eta gela guztiaren aurrean aurkeztu. Gelan, guztien artean aukeratutako gidoiarekin bideo proiektua burutzen zuten. Lan handia da hiru minututako bideoa egiteko baina asko ikasten dute. Webgune bat diseinatzeko ere sistema bera erabili da eta teknikoki errazago izan arren estekekin informazioaren antolaketa konplikatuagoa egin ahal denez, horretarako prestatu egin behar dira.
- Heziketa jolasarekin lotzen da beraz.
Heziketa motibazioarekin lotu behar da. Pertsona bakoitzak bere motibazioak izango ditu baina komunikatzeko beharrizana motore indartsua da edozein adinetan. Informazioa eta komunikazioa txanpon beraren alde biak dira. Edozein euskarritan, buletin, webgune edo bideo bat izan, zerbait adierazteko aukera ematean, komunikatzeko aukera ematean, norbere prestakuntza hobetzen da eta egindako ahalegin horrekin ahalmen kritikoa garatzen da.

- Orduan, helduekin ere ideia berak aplikatu daitezke?
Noski. Komunikatzeko beharrizana oso garrantzitsua da denentzako. Liburutegi publikoak informazioa modu ludikoan aurkeztu behar die, gozamenarekin lotuta. Adibidez, pertsona helduak teknologia berrietara hurbilarazteko ekintzak bi ikuspuntuak, hezitzailea eta ludikoa, kontuan hartuta antolatzen dira. Beraiek badakite teknologia berriak ezagutzen ez duena alfabetoa dela eta bestalde, komunikatzeko eta adierazteko beharrizana eta gogoa dituzte. Posta elektronikoaren bidez seme-alabekin komunikatzen, argazki albumak digitalizatu eta antolatzen eta webguneetarako testuak, poemak eta ipuinak sortzen gozatu egiten dute.
- Hainbeste ekintza egiteko eta hain baliabide gutxi liburutegi publikoetan!
Bai, horrela da. Horregatik da hain beharrezkoa taldean lan egitea, baliabideak eta materialak elkar trukatzea eta batek egindako lana beste batek errepikatu behar ez izatea.
Ekintzak burutzeko baino diseinatzeko behar da denbora gehiago. Egun interneten ekintza askoren berri dago baina askotan ez da heltzen behar duenarengana. FGSR fundazioak sarean baliabide ugari ditu, José A. Gómez Hernándezek, Murtziako Unibertsitateko irakasleak, ALFIN (Alfabetización Informaciónal) gaiari buruzko blog oso interesgarria dauka, Mondragon Unibertsitatean informazioren eskuragarritasunari buruzko ikerketa bat martxan da, euskaraz, ... Elkarlana eta elkarren arteko baliabideen trukea beharrezkoa da.
-------------------------------------------------------
Gaiari buruz gehiago jakiteko:
- ALFIN: Alfabetización informacional
- Kongresua. Toledo, 2006ko otsaila: ALFIN. Biblioteca, Aprendizaje y ciudadania: alfabetización informacional
- Bibliotheques et Information Literacy : Sylvie Chevillotek gaiari buruz BBF aldizkarian argitaratutako artikulua
Jon Barandiaran: "Egunero 1000 bat argazki jasotzen ditugu"
Berria egunkariaren erredakzioak dituen eskaerei erantzuteko, dokumentazio zerbitzuan hiru lagun daude lanean. Eskertu behar diegu elkarrizketa hau egiteko eskainitako denbora eta arreta. Jon Barandiaranek azaldu digu zerbitzuari buruzkoak.
- Zein motatako dokumentazioa kudeatzen duzue zuek?
Kazetariek argitaratzeko sortutako testuak, gehien bat agentzien bidez iristen diren argazkiak, oraintxe martxan jartzekotan gauden audioen antolaketa, kazetariek egindako grabaketekin, eta kazetaritza lanaren lagungarri diren hemeroteka eta liburutegia.

- Nolako datu-baseak erabiltzen dituzue?
Intranetean lan egiten dugu, web nabigazio sistemarekin. EKT-ren webgunea da denon lan ataria, han daude baliabide guztiak. Bertatik sartzen gara gu dokumentazioko datu-base guztien mantenura eta bertatik ere sartzen dira kazetariak, beste esteka batetik, datu-baseen kontsultara eta beraiek egin beharreko aldaketak egitera.
- Zein tratamendu dute egunkariko testuek?
Kazetariek Quarck-en sortzen dituzte testuak, bakoitzari dagokion maketa erabiliaz. Quarck-etik automatikoki html formatura bihurtzen dira. Testuok bi erabilera dute, batetik web-era joango dira, egunkariaren edizio digitala osatzeko, eta bestetik dokumentaziora, testuen datu-basera. Datu-basera gehitutakoan fitxak orraztu eta osatzen dira: batetik akatsak zuzendu (jaso gabeko zintilloak, gaizki ulertutako titularrak, ...) eta bestetik osatu beharreko eremuak bete (testu mota, infogramak, saila, azpi saila, izen propioa, gaiak, eta identifikadoreak).
- Edukien analisia ere egiten al duzue?
Bai. Fitxa bakoitzari dagozkion gaiak jartzen zaizkio, behar diren beste; eta identifikadoreak, pertsona eta taldeena. Erabiltzen dugun gaien zerrenda IPTC Nazioarteko prentsa dokumentaziorako tesaurusaren itzulpena da (IPTC Subject Codes)

- Eta argazkiak, nola antolatzen dituzue?
Egunean 1000 bat argazki heltzen dira, gehien bat agentzietatik, Argazki Press, Journal, EFE eta beste batzuk. Kalitatea denek mantentzen dute antzerakoa, jpg artxiboa, 260ko erresoluzioarekin eta folio tamainakoak. Bakoitza bere laburpenarekin eta kategoriekin bidaltzen dute. Kazetariek eskura dituzte heldutako argazkiak eta argitaratu nahi duten argazkiaren fitxako eremu batzuk betetetakoan (non eta noiz argitaratuko den grabatuta geldituko da) eskuratzen dute argazkia.
- Jasotako argazki guztiak gordetzen dira?
Egunean 100 - 130 bat argazki argitaratzen dira, eta gainerakoetatik, baliokoak markatzen dira, eta ondoren sailkatu eta akatsak zuzendu. Astero egiten da balioko argazkiak "markatzea", hilabeteko tartea utzita, 10.000 bat argazki errepasatuz. Urte bukaeran markatu gabekoak ezabatzen dira.
- Zein irizpide erabiltzen duzue argazkien aukeraketa egiteko?
Kriterio finkorik ez dago, esperientziak memoria bisuala dakar eta erabileraren araberako aukeraketa. Kiroletako saileko argazkiak dira ugarienak eta gehien erabiltzen direnak. Sail honetakoak kazetariek beraiek markatzen dituzte, eta Munduko sailekoak ere beraiek aukeratzen dituzte.
- Argitaratu diren argazkiek tratamendu berezia dute?
Argitaratu direnak egunero gainbegiratu eta txukuntzen dira. Egunik "tristeenean" 83 argazki dira, eta igandetan adibidez, 140. Bataz beste 110 bat argazki egunean. Egunkaria hartu eta orrialdeka agertu diren argazkiak gainbegiratzen dira, euskarazko aldaerak jarri, laburpena ondo duten begiratu, leku izenak Egunkaria-ren estilo liburuaren arabera jarri, gaiak jarri, ...

- Argitaratu gabeko argazkiekin ezin izango da ba lan hau egin?
Ez, ez du astirik ematen. Gainbegiratu bat botata datozen moduan gordetzen dira, agentziek emandako informazioarekin. Ondorioz, bilaketa egitean kontutan hartzen da hiru hizkuntza daudela datu-basean, eta bilatzen denaren arabera aukeratzen da bata edo bestea. Adibidez, Txinari buruzko argazkiak bilatzeko, ingelesezko hitzarekin emaitza hobeak izango dira. Arazo handirik ez dago, bilaketa sistemak oso potenteak dira gaur egun eta erraz gainbegiratzen dira 200 argazkitako erantzuna. Beti aurkitzen da behar den argazkiren bat.
- Beti egin al duzue horrela?
Niretzat badago aurretik eta ondoren bat, eta horren izena Del Olmo da. Aurretik, 90ean planteatu zen Dokumentazio Zerbitzuak telefotoak antolatu eta dokumentatu zituen. 1998an egin zuen digitalera salto, kazetarien lanak ere automatikoki gorde eta bilatzeko aukerarekin eta argazki digitalekin. Egunero 200 edo 300 argazki jasotzen ziren eta heren bat argitaratzen zen. Argazki bakoitzari euskarazko laburpena eta euskarazko tesaurus baten bidez gaiak ematen zitzaizkion. Lana sakon eta ondo egiten zen. Del Olmok dena bukarazi zuen, 3-4 urtetako astolana bertan behera utzi zuen. Berria sortu zenean egunean egunekoari erantzun beharra eta lanaren sinplifikazioa etorri zen. Del Olmoren sindromea.

- Egunkaria-ko dokumentazio lana berreskuratu da?
Ez informaziorik ezta dokumentazio erremintarik ere. Ezer ez.
- Eskualdeetako Hitza egunkariekin zein harreman duzue?
Elkarlana dugu oinarrian. Argazkien erabilera hemendik antolatzen dugu, baina beraiek erabiltzea badute. Gainera, beraiek ere bakoitzak bere argazki artxiboa eratu eta denon eskura egotea da helburua. Horretarako intraneta izango da denon lan ataria.
- Audio datu-basea ere antolatzen ari zarete...
Bai, horretan ari gara. Datu-base hau ere besteen moduan intranetean izango da, kazetariak bere lanerako erabilitako grabazioaren artxiboari fitxa bat egingo dio, mp3 artxiboa lotuko dio eta artikulua noiz argitaratu den jasoko du. Dokumentazio zerbitzutik testuekin egiten den azterketa egingo zaie fitxei, eta intranetean izango dira kontsultagarri eta entzungarri.

- Hemeroteka eta liburutegi zerbitzuak ere eskaintzen dituzue?
Hemerotekan hainbat egunkari jasotzen ditugu, kazetarien kontsultarako. Berria-k ere enkuadernatuta ditugu, kontsultarako askotan papera baino hoberik ez baitago. Liburutegia txikia da, erreferentziarako liburutegia eta erredakziora bidalitako liburuekin osatutakoa. UEUk moldatutako SHUa darabilgu kokapenerako eta Koha programa librea gestiorako.
Kolpeak kolpe, pixkanaka-pixkanaka hazten doan dokumentazio zerbitzua da. Kontratatu berri dute beste langile bat, eta zerbitzuak hobetzeko ahaleginak aurrera doaz. Prentsa dokumentazioa bultzatzea egunkari baten "balio erantsi" handi bat dala esan beharrik ez dago, horren adibide garbia El Pais egunkariko artxiboa, dokumentazio lanetarako 20 bat langileekin eta web zerbitzu bikainarekin. Jarraitzeko erreferentziak badaude.

-----
Gehiago jakiteko:
Sailkapen Hamartar Unibertsala eskola curriculumetan : unibertsitatekoak ez diren eskoletako liburutegietan fondoak gaiz gai antolatzeko jarraibideak. Iruñea: Nafarroako Gobernua, Hezkuntza eta Kultura Departamentua, 2001.
Amaia Lasarte: Material gehiena gaztelaniaz dago eta umeek lanak egiterakoan arazoak dituzte
Egiako auzoan tren geltokitik hurbil, eraikin berriaren sotoan dago Donostiako Udal Musika eta Dantza Liburutegia. Jazz doinuz lagunduta, eskuzabal hartu gaitu Amaiak.
- Liburutegi honetan nori eskaintzen zaizkie zerbitzuak?
Eskolako ikasle eta irakasleei baina baita Donostiako udal liburutegietako erabiltzaile guztiei ere. Donostiako udal liburutegien sareko parte gara, musikan espezializatua, katalogo bera dugu.

- Nondik nora sortu zen liburutegi hau?
2000an sortu zen, musikaren irakaskuntzan emandako aldaketen ondorioz. Udal Musika Eskola Egiako kultur etxean kokatu zen eta hasieratik ikusi zen liburutegia beharrezkoa izango zela, horrela, Egiako udal liburutegian txoko bat egin ziguten, garai hartan bi apal bikoitz!, eta pixkanaka-pixkanaka liburutegia osatzen eta hazten joan da. 2002. urtean etorri ginen gauden lekura.
- Musika liburutegi asko al daude? - Zein motatako fondoa duzue? - Dantza eskola ere bada, dantzari buruz ere ba al duzue fondorik? - Atetik sartu eta eskumatara lurrean eserita egoteko puf-ak eta kolore biziko dekoratu hau... - Hor aldamenean aldizkariak dituzue apaletan - Eta sei ordenagailu hauek mahai honetan? - Kaskoak dauden mahai horretan musika entzun ahal izango da ba? - LPak gordeta dituzue baina CDak kutxa hauetan daude nahi duenak hartzeko moduan. Nola dituzue antolatuta? - Diskoak eskuragarri egonda batzuk faltan ez dituzue bota? - Partituren apalek horma guztia hartzen dute goitik behera. - Eta zein da partiturak sailkatzeko erabiltzen duzuen sistema? - Hemen bi piano. Pianoa ere jo ahal da liburutegian? - Liburutegiaren alde honetan liburuak dituzue. - Ez dituzue SHUaren arabera sailkatuta? - Dagoneko leku askorik ere ez duzue libre. Liburutegiko fondo guztia dago hemen? - Behin baino gehiagotan entzun dizugu euskarazko material askorik ez dagoela. - Zein da euskararen egoera musikaren maila profesionalean? - Eta ez dago euskarazko materiala sortzeko proiekturik? Liburutegi inguruan gaika antolatuta dauden informazio panelak oharrez eta iragarkiz josita ikusi ditugu, kontzertuak, musika tresnen salerosketak, .... kanpora bidean oraindik isilik dauden korridore eta eskailerak zeharkatu ditugu, eguna aurrera joan ahala musikaz, pausoz eta erritmoz beteko dira. ------------------------------ Gehiago jakiteko:
Musika irakasteko hemen hiru mailatako erakundeak daude, Musikene goi mailako ikasketetarako, Kontserbatorioak erdi mailakoetarako eta Musika Eskolak amateur mailakoetarako. Donostian hiru musika liburutegi ditugu: Musikenekoa, Kontserbatoriokoa, fondo oso ona baina pertsonala falta duena eta gu, Donostiako Udal Musika Eskolakoa. Gure eskola oso ondo hornituta dago, baina udal musika eskola asko daude, ikasle ugari, milaka, eta sarritan eskoletan lan egiten duten irakasleen baldintzak oso kaskarrak dira.
Denetarik dugu, batez ere partiturak. Eskolan ematen diren ikasketak amateur mailakoak dira eta ikasleak lau urtetik hasi eta laurogei urtera artekoak dira. Musika klase guztiak ematen dira, klasikoa, jazza, rocka asko, musika tradizionala, .... Música a la carta da eslogana. Nahi duzuna nahi duzunean.
Bai. Eskolan dantza klasikoa eta garaikidea irakasten da eta txikienentzat musika eta mugimendua ematen da. Horretarako materiala ere badugu, dantza teknika, dantzaren historia, luzaketei buruzkoak, ...
Haur Txokoa da. Arrakasta handia du, musika eta arteari buruzko albumak ditugu, eta umeei albumean irakurritakoa marrazteko aukera ematen diegu. Gustuko dute. Album gehienak gazteleraz daude ez baitago ia euskarazkorik. 
Hemerotekan aldizkari batzuk orokorrak dira, musikari edo musika mota bati buruzkoak, eta beste batzuk gai espezializatuak dituzte, musika instrumenturenak, informatika musikalarenak ere, ....
Internet kontsultatzeko aukera dute, musika eta dantzari buruzko informazioa bilatzeko. 14 urtetik beherakoek gurasoen baimena behar dute. Ez gara polizi lanetan ibiltzen eta orain arte ez dugu arazorik izan.
Bai. Fonotekak arrakasta handia dauka, bai haurren artean baita gurasoen artean ere. CDak eta LPak ere entzun daitezke. 
Diskoak sailkapen frantsesa dute, Parisko Diskoteka Nagusiak sortutakoa[1], guk trikitixa, txalaparta, txistua eta horrelako atalak gehitu dizkiogu. Donostiako Udal Liburutegietan erabiltzen den sailkapena da eta erabiltzaileek bere kasa kontsultatzeko egokia da. Gu ez gara kontserbaziorako liburutegia eta erabiliaren erabiliaz disko bat hondatzea seinale ona da guretzako. Hala ere, CDak konpontzeko makina erostekotan gaude, hondatutakoak errekuperatzeko.
Lapurreta handirik ez dugu izan. Garai batean karatula batzuk desagertzen hasi ziren, tartean Bob Dylanena, eta han izan genuen aste oso bat Bob kantuan jo ta fuego. Dylanterapiak funtzionatu zuen, gehiagotan ez da gertatu.
Hauek dira fondo handiena. Partitura gehi CD formatua erabiltzen dugu gehien. Musika eskolak arautzen dituen dekretuaren arabera, tokiko bildumak garrantzi handia du eta gu bertoko partiturak biltzen ahalegintzen gara. Baditugu Aita Donostiak, Ansorenak edo Oskorrik Pub Ibiltariarekin argitaratutakoak baina euskal musikaren partiturak falta dira. Interneten ere ez daude. Bazen euskal partiturak zintzilikatzeko proiekturen bat, baina gaur egun behintzat ez dugu ia ezer. 
Alemaniako udal liburutegietan musika saila sailkatzeko erabiltzen dena. Musika liburutegi guztiek erabiltzen dugu, Musikenek, Kontserbatorioek, Eresbilek, Leioa, Donostia eta Getxoko udal musika eskoletakoek, ...
Bi clavinova dira, partiturak probatzeko daude. Eta ondo erabiltzen dira, ez dute jolasean egiten hauekin. Behin etorri zen gizon nagusi bat, musikari ona, eta partiturak probatzen ari zela inguratu zitzaizkion liburutegian asper-asper eginda zeuden haur batzuk, eta han jarri ziren ia-ia bere gainean, begira. Baketan uzteko esatekotan geunden baina non hasten den umeekin jolasean, bati kaskoak utzi eta besteei jotzen erakutsi,.... polita izan zen! 
Liburuetan ere tokiko bilduma egina dugu, Donostia Bilduma. Euskarazko liburuek txaplata urdina dute, nahiz eta hemen ere euskarazko argitalpen gutxi egon!. Denetarik dago. Kantutegiak adibidez, herrietan argitaratzen diren guztiak jasotzen ahalegintzen gara. Biografiak dira gehien kontsultatzen diren liburuak.
Ez, partituren sailkapen bera dute. Partiturak letraz hasten dira eta liburuak zenbakiz.
Ez, dena ez. Artxiboan gordetzen dugu material asko, hemen aldamenean. Adibidez taldeentzako material guztia han dago, banda, banda txiki, koro, big band, combo eta abarrentzako prestatutako eta maila ezberdinetan moldatutako materiala. Momentuz eskolako ikasle eta irakasleei eskaintzen zaie momentuz, liburutegiak baliabide gehiago izan bitartean.
Bai, hala da. Erronka euskararekin dugu. Material gehiena gaztelaniaz dago eta umeek lanak egitean arazoak dituzte. Ikasle gehienak umeak dira eta ez dago materialik euskaraz. Eskolan euskararen erabilera bultzatu nahi da eta horretarako irakasleentzat ikastaro prestakuntza eskaini zaie, Musika Irakasleentzako Euskara Teknikoa. Nahi dute eta behar dute
Lexikografia musikala egiteko proiektua badago. Eresbil ari da lan horretan.
Euskarazko materiala liburutan sortzen Juan Mari Beltranek eta Trikitixa Elkarteak lan ederrak egin dituzte, Txistulari Elkarteak ere Txistulari plazaratzen du, euskal musika maiztasunez jasotzen duen aldizkari bakarra, eta horrez gain, Oskorrik The Pub Ibiltaria, Juan Carlos Irizarrek piano albumak eta azkenengo kantutegiak ere aipatu daitezke, Jose Ignazio Ansorenaren Euskal Kantak adibidez. Baina materiala falta da eta ez dago proiektu zabalik. Partituratan adibidez, ederra litzateke plazaratzen diren disko berrien partiturak ere argitaratuko baziren, hauexek baitira gure ikasleek eskatzen dizkigutenak, Ken Zazpirenak adibidez. Eta era berean, lehenagoko taldeen partiturak ere garrantzitsuak dira beraien formaziorako, Hertzainak, Akelarre, Errobi, eta abarrenak. Badago zer egina!
Erabili nahi duenarentzat eskainitako materiala:
- Haur eta gazteentzako liburuak (musika eta musikariei buruzkoak)
- Haurrentzako diskoak
- Musika eta dantza nobela eta poesian
[1] Principes de classement des Phonogrammes, Discothèque des Halles, Paris.