Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / Maileguen Canona

Maileguen Canona

albret 2014/09/16 10:40
524/2014 Errege Dekretua

 

PP berriro kulturaren etsaia.

2014ko abuztuaren 1eko 524/2014 Errege Dekretuak liburuekin lan egiten dituzten erakundeei hil zorian utzi die.

Jakina da, bizi ari garen krisian, Liburugintza eta bereziki liburutegiak gorriak ikusten ari direla. Liburu berriak eta behar dituen baliabideak erosteko dirua murriztu egin zaie, liburutegi gehienak aurrekonturik gabe funtzionatzen ari dira. Hots, ez daukate euro bat ere liburu berriak erosteko.

Gauzak horrela, funtziorik garrantzitsuenetarikoa ezin dute bermatu, Hori gutxi izango ez balitz, PPko Gobernuak azken neurri hauekin gehiago nahi ditu estutu aipatutako erakunde kultural hauek.

2016 urte arte, liburutegiek, artxiboek, museoek, hemerotekek, fonotekek… erakundean jasotako (erosi, dohaintza, truke) liburu bakoitzagatik 0,16 euro ordaindu beharko dute.

2016 urtetik aurrera,  erakunde bakoitzak honako hau ordaindu beharko du:

-          0,004 euro gordetzen duen liburu bakoitzagatik

-          Gehi, 0,05 euro mailegu balizko erabiltzaile bakoitzagatik.

Hau da kultura sustatzeko erarik onena!

Okerrago ezin da arautu!

Okerrago ezin da antolatu!

Egileek eskubideak dauzkate, jakina, eta jabetza intelektualen eskubideak jaso beharko dute.

Baina, Espainiako Gobernuak ez du asmatu zerga hau liburutegiei esleitzen.

-          Alde batetik, Liburutegiek obrak erosten dituztenean egileen jabetza intelektualen zerga ordaintzen baitute.

-          Bigarrenik, Liburutegiak egileei traba egin beharrean mesede egiten diete, egileen argitalpenak zabaltzen dituzte, propaganda ezin hobeto egiten dutelako, obra batzuentzat ezin pareko erakusleiho baitira, liburutegien bitartez egileen ekoizpena ezagutzen da, etabar, etabar.  

-          Hirugarrenik, Beste zerga bat jarri behar bada inondik inora beste leku batetik irten behar da dirua, eta ez kolokan dauden erakunde publiko hauengandik.

-          Laugarrenik, Gobernuak Liburutegiak hezkuntzako eta kultural erakunde gisa ikusi beharrean, egitasmo pribatu eta kapitalista gisa ikusten ditu. Penagarria!

-          Bosgarrenik, Liburutegi publiko askok eskolako eta unibertsitateko liburutegien funtzioak bete dituzte, eta erakunde hori aipatutako 524/2014 Dekretuan ez dute ordaintzen maileguen zerga.  

-          Seigarrenik, Gobernuak liburutegien aurrekontuak bermatu beharko lituizke, eta egitasmo hauek sustatu beharko lituzke. 

- Neurrik honek uzten ditu liburutegiak kolokan. Izan ere, onurak ez dauzkaten zerbitzu publiko hauek (liburutegiak, museoak, artxiboak...)  behartuta izango dira beste zerga berri bat ordaintzera, kaltetuak herritar guztiak izango gara.

Beste eraso bat.

Gerardo Luzuriaga

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.